{"id":8239,"date":"2014-11-27T08:50:11","date_gmt":"2014-11-27T08:50:11","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8239"},"modified":"2014-11-27T08:58:33","modified_gmt":"2014-11-27T08:58:33","slug":"oroimena-argazkilari","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/11\/oroimena-argazkilari\/","title":{"rendered":"Oroimena argazkilari"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1964\/029\/001\/2014-11-26\/oroimena_argazkilari.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2014-11-26 \/ 565 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Haurtzaroko oroitzapenen bidez, Arantxa Urretabizkaiak 1947 eta 1960 arteko Donostiako giroa islatu du &#8216;Zuri-beltzeko argazkiak&#8217; liburuan.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Kontakizunaren osagai nagusia nire haurtzaroa da, baina ez da hori kontatu nahi dudana\u00bb, azaldu du Arantxa Urretabizkaiak, <em>Zuri-beltzeko argazkiak<\/em> (Pamiela) kronika liburua aurkeztean. \u00abHauxe da nire asmoa: nire haurtzaroan kokatutako tresnaz, argazkiak hartu dizkiot iraganari, eta argazki horiekin kontatu nahi dut nola izan zen hezia gaur zahartzaroaren atarian dagoen belaunaldia, nolakoa zen bizitza, sasoi hartan, urte haietan, Donostiako bazterreko auzo apal batean bizi zen familia euskaldun, euskaltzale, antifrankista, kristau eta langile baten inguruan\u00bb. Donostiako Txomin Enea auzoan jaio zen Urretabizkaia, aita \u2014Patxi Urretabizkaia Kortajarena, 36ko gerran gudari izana\u2014 kartzelan zela. Urte batzuk geroago, familia hiriko beste auzo batera aldatu zen, Egiara. Idazlearen lehen 13 urteetako oroitzapenak ditu oinarri liburuak, 1960 bitartekoak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00ab<em>Zuri-beltzeko argazkiak<\/em> ez da memoria liburu bat, nahiz eta memoria liburu bat ere baden\u00bb, Jose Angel Irigarai Pamiela argitaletxeko editorearen iritziz. \u00abEgunerokotasuneko kontu guztiz xumeen\u00bb kontaketaren bitartez, \u00abpretentsiorik gabe\u00bb idatziz eta kontatutakoaren inguruko ondoriorik plazaratu gabe, Urretabizkaiak \u00abgarai bateko gorabeheren berri\u00bb ematen du, zehaztasun, sinesgarritasun eta indar handiz, Irigarairen ustez, \u00abDonostiako familia langile, euskaldun, euskaltzale, abertzale, errepresaliatu baten baitatik ikusita\u00bb. Liburua irakurtzean, gaur egungo Arantxa Urretabizkaiak \u00abgarai hartako Arantxa Urretabizkaia nerabeari luma utzi diola dirudi\u00bb, Irigaraik dioenez. \u00abEz ditu gaur egungo idazleak atera ditzakeen ondorioak ateratzen osagarri gisa\u00bb. Diskrezio horrek, testua \u00abaskoz eraginkorragoa\u00bb bihurtzen duela deritzo.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Pertsonaiak eta argazkiak <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bi atal nagusitan banatuta dago liburua: <em>Notario batek egiaztatuko lukeena<\/em> eta <em>Argazkiak<\/em>. Lehenengoa \u00abingurua\u00bb aurkezteko baliatu du egileak, eta, horrekin batera, baita \u00abpertsonaia nagusiak\u00bb nahiz \u00abbigarren mailakoak\u00bb ere: aita, ama, amona, Izeba Pakita\u2026 Bigarren atalean, oroimena gidari duela, idatzizko \u00abargazkiak\u00bb egin ditu, bere haurtzaroaren garaiko kontu ugariren berri emateko: <em>Eliza<\/em>, <em>Gorputza<\/em>, <em>Arropa<\/em>, <em>Ikatza<\/em>, <em>Franco<\/em>, <em>Dirua<\/em>, <em>Euskara<\/em>, <em>Jolasak<\/em>, <em>Mutilak eta neskak<\/em>, <em>Baserria<\/em>, <em>Jatekoak<\/em> eta <em>Ikasketak<\/em> dira bigarren ataleko azpi-atal edo \u00abargazki\u00bb horiek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Arantxa Urretabizkaia <em>3 Mariak<\/em> eleberria idazten ari zela hil zen Carmen Bejarano Luluaga, Arantxa Urretabizkaiaren ama, 2005ean. Hari buruzko kontu batzuk idatziz kontatzeko beharra sentitu zuen orduan Urretabizkaiak, eta hainbat ohar idatzi zituen <em>Amari buruz kontatu nahi dudana<\/em> izenburuaren azpian bilduak. <em>3 Mariak<\/em> eleberria amaitu ondoren berrirakurri zituen ohar haiek, \u00abproiektu berri baten bila\u00bb zebilela. \u00abOhar haiek berrirakurtzerakoan, sumatu nuen gauza bat kontatu nahi nuela batez ere amaren inguruan: zer-nolako haustura mingarria gertatu zen garai hartako gazteentzat, eta emakumeentzat bereziki, Errepublikaren eta gerra ondoaren artean. Era berean, askotan entzuten nuen, eta orain ere entzuten dut, krisia dela eta, gure ondorengoak gu baino okerrago biziko direla. Eta hori entzun dudan bakoitzean pentsatu izan dut: ni baino okerrago ez. Nik ez dut paradisurik ezagutu orain hainbeste loriatzen den iragan horretan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bernardo Atxagak egindako eskariari erantzunez <em>Erlea<\/em> aldizkarirako kontakizun autobiografiko labur bat idatzi zuenean, \u00aboroitzapenak mozorrorik gabe adierazten, zuzenean\u00bb eroso sentitzen zela jabetu zen Urretabizkaia. Horrek gaia lantzen jarraitzera adoretu zuen. \u00abOsagai guztiak jarri nituen mahai gainean eta hasi nintzen errezetaren bila, ikusteko ea nola sukaldatu kontu haiek guztiak. Fikzioa eta errealitatea nola uztartu bilatzen jardun nuen, eta azkenean erabaki nuen sukaldatu gabeko oroitzapenak izango zirela liburu honen mamia. Biluziak. Oroitzapen soilak\u00bb. Horrekin, 1947 eta 1960 urteen arteko garaiaren \u00abkronika\u00bb bat egin nahi izan du. \u00abFikziozkoa, noski, ez baitago memoria baino fikzio hoberik. Fikziogile ona da memoria\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abEmozioak kontatzen ditut, baina ez intimitateak\u00bb, ohartarazi du egileak. Ez du horren premiarik sentitu, baina ez da hori arrazoi bakarra: \u00abNire intimitateak ez dira nire intimitateak; dira gure intimitateak, pluralean. Eta nik ez dut inoren bizitza inbaditu nahi, ezta neronen bizitza ere\u00bb<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2014-11-26 \/ 565 hitz Haurtzaroko oroitzapenen bidez, Arantxa Urretabizkaiak 1947 eta 1960 arteko Donostiako giroa islatu du &#8216;Zuri-beltzeko argazkiak&#8217; liburuan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,458,3,58,5073,404,3546],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8239"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8239"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8239\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8245,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8239\/revisions\/8245"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8239"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8239"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8239"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}