{"id":8242,"date":"2014-11-27T08:58:16","date_gmt":"2014-11-27T08:58:16","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8242"},"modified":"2014-11-27T08:58:16","modified_gmt":"2014-11-27T08:58:16","slug":"hiru-dosi-bakardade","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/11\/hiru-dosi-bakardade\/","title":{"rendered":"Hiru dosi bakardade"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1964\/031\/001\/2014-11-26\/hiru_dosi_bakardade.htm\" target=\"_blank\">Saioa Alkaiza Guallar \/ 2014-11-26 \/ 430 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>&#8216;Orube abandonatuak&#8217; liburua kaleratu du Garazi Kamiok, bakardadeari buruzko hiru istoriok osatutako bilduma.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bakarrik dauden hiru pertsonaia \u00abpatetiko\u00bb. Horiek dira Garazi Kamioren (Andoain, 1979) <em>Orube abandonatuak<\/em> (Elkar) lehenengo eleberriko protagonistak. Hiru istorio osatzen dituzte hiru izakiek. Era independentean funtzionatzen duten kontakizunak dira, baina, aldi berean, osotasun bat sortzen dute. Bakardadearen inguruko diskurtso oso bat, ertzez beterikoa. Poliedrikoa. Ondarroako Udalak antolatutako Augustin Zubikarai beka irabazi zuen idazleak 2013an, eta horri esker osatu ahal izan du liburua.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abDeserri guztiak dira betiko\u00bb, esan du Kamiok, eta, nolabait, galdutako hiru pertsona horiei egin nahi izan die erreferentzia. Mario, Miren eta Maider dute izena, denak <em>m<\/em>-z hasita, haien arteko hari bat josi nahian edo. Eta denak bizi dira toki berean, orube berean. Haatik, ez dute elkar ezagutzen. Logikoa: 70 urteren aldea dago hiru ipuinen artean. Kokaleku bera, baina begi desberdinekin ikusita deskribatzen dute. Hiru bakarleku aurkezten ditu eleberriak, beraz, hiru garaietan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abExilioa, armairu batean ezkutatzea da, norbaitek zabalduko duen beldurrarekin, baina baita inork sekula irekiko ez duen beldurrarekin ere\u00bb. Sarrionandiaren poema da: <em>Propostas para o defini\u00e7ao do exilio<\/em>. Hain zuzen, aipu hori hautatu du Kamiok aurreneko pasartea hasteko. Eta ez da kasualitatea. Gerraostean, Belchiteko kontzentrazio esparrutik bueltatzen da Mario herrira, Tolosara. Errealitatea ez da, baina, berak espero bezalakoa. \u00abInork ez daki itzuli zarenik\u00bb, esaten dio heldu bezain pronto bikotekideak, kolpean. Horregatik, ezkutuan egon beharko du Mariok. Armairu batean sartuta. \u00abLotsa eta beldurra nahasten dira istorio horretan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bigarren kontakizuna Mirenena da. 1989ko Urtezahar eguna ailegatzerako, lortu du heroinarekin izandako menpekotasunaz askatzea. Hutsunea dauka, haatik; bizimodu hasi berria zamatsua zaio. \u00abMiren gose da, Mario gose den bezala; beldur, Mario den bezala\u00bb. Protagonisten arteko paralelismoak ugariak dira, sortzailearen aburuz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Beste biak ez bezala, orainean gertatzen da hirugarren ipuina. Maiderren bizitzaren kontakizuna da. Arazo sentimentalak eta lan arlokoak dauzka, eta, aurre egin nahian, gezurrak asmatzen ditu. Besteei begirako gezurrak, baina batzuk berak ere sinesten ditu. \u00abMarra bat\u00bb marrazten du pertsonaiak bere baitan, Kamioren irudiko, eta hortxe dago deman; gezurraren eta egiaren arteko orekariaren soka estuegian.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abHiru istorioetan, irakurlearen barrenak astindu nahi izan ditut\u00bb, dio idazleak. Eta erraiak mugitzeko saio horretan txirikordatu ditu 184 orrialdeak. \u00d1abardurek zeharkatzen dituzte kapituluak. Protagonista batentzat azaleko gaia baino ez dena ezinbesteko bilakatuko da hurrengoarentzat. \u00abPertsonaia batentzat hutsala den armairua beste batentzat fetitxismoz betetako elementua da; hirugarren pertsonaiarentzat, berriz, ezinbesteko bihurtuko den altzaria\u00bb. Bide horretatik, inguruari buruzko gogoeta bultzatu du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Izenburuari dagokionez, Castillo Suarezi <em>lapurtu<\/em> dio. <em>Orube abandonatuak<\/em> poemagilearen olerki baten izena da, eta eleberriaren mamia adieraz dezakeela iruditu zaio Kamiori. Xabier Mendiguren editoreak ezbairik gabe deskribatu du obra: \u00abBakardade eta desolaziozko istorioak dira\u00bb. Idazlearen estiloa goraipatu, eta hiru atalek \u00abipuinen ukitua\u00bb dutela aldarrikatu du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Saioa Alkaiza Guallar \/ 2014-11-26 \/ 430 hitz &#8216;Orube abandonatuak&#8217; liburua kaleratu du Garazi Kamiok, bakardadeari buruzko hiru istoriok osatutako bilduma.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,188,3547,5073,3548,245],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8242"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8242"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8242\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8244,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8242\/revisions\/8244"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8242"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8242"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8242"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}