{"id":8258,"date":"2014-11-28T10:21:22","date_gmt":"2014-11-28T10:21:22","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8258"},"modified":"2014-11-28T10:21:22","modified_gmt":"2014-11-28T10:21:22","slug":"bertsolaria-eta-pertsonaia-biak-batera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/11\/bertsolaria-eta-pertsonaia-biak-batera\/","title":{"rendered":"Bertsolaria eta pertsonaia, biak batera"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1887\/032\/001\/2014-11-28\/bertsolaria_eta_pertsonaia_biak_batera.htm\" target=\"_blank\">Gotzon Hermosilla \/ 2014-11-28 \/ 430 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>&#8216;Ma\u00f1ukorta bertsonajea&#8217; liburua atondu du Xabier Amurizak.<\/em><br \/>\n<em>Ma\u00f1ukortari egindako elkarrizketa luzeek osatzen dute atal nagusia<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Aspaldi ez dela, herrikide batekin egin zuen topo Gregorio Larra\u00f1aga <em>Ma\u00f1ukorta<\/em>-k (Markina-Xemein, Bizkaia, 1943), eta bertsolariak, umorez, esan zion Xabier Amuriza ari zela Ma\u00f1ukorta baserrian jaiotako bertsolariari buruzko liburu bat prestatzen. Harritu egin zen solaskidea albistea jakindakoan. Eta Ma\u00f1ukortak erantsi: \u00abHorixe izango duk Amurizak orain arte egin duen libururik onena\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Xabier Amurizak (Etxano, Bizkaia, 1941) ez daki <em>Ma\u00f1ukorta bertsonajea<\/em> (Bizkaiko Bertsolari Elkartea) bere libururik onena ote den, baina ziur dago gehien irakurriko dena izango dela. Ma\u00f1ukorta bertsolaria baino gehiago delako: \u00abEdozein lekutan, gehienek Ma\u00f1ukorta entzun dute, eta bertsolaritzaren zirkuituan, entzun baino gehiago: bertsolaritzak eman duen pertsonarik ezagunenetarikoa da\u00bb. Eta, horrez gainera, gertaturiko edo asmaturiko pasadizo askoren protagonista, telebistan sarri agertutakoa eta atzean imitatzaile andana utzi duena. Euskal iruditerian leku bat lortu du Ma\u00f1ukortak. Bertsolaria da, eta pertsonaia. Edo <em>bertsonajea<\/em>, Amurizak dioen legez.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ikuspegi horretatik, tradizio luzea duen baina egun hain ohikoa ez den bertsolari mota eta bertsogintza molde baten ordezkaritzat ere har daiteke Ma\u00f1ukorta: plazako bertsolaria, herrian sustraiturikoa, umoretsua, baserritarraren jakintzaz jantzia. Desberdintasunak desberdintasun, Txirrita eta Lazkao Txiki ere aipatu zituen Amurizak atzo liburuaren aurkezpenean. Baina argi utzi nahi izan du Ma\u00f1ukorta bakarra dagoela munduan: \u00abBere burua, pentsaera, arrazoitzeko modua bezalakorik ez da existitzen; bera baino ez dago\u00bb. Esan duenez, elkarrizketak egin aurretik horretaz zuen \u00abintuizioa\u00bb erabat gainditu du Ma\u00f1ukortaren etorriak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Txinparta<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ma\u00f1ukortari egindako elkarrizketek osatzen dute liburuaren atal nagusia. \u00abLuze\u00bb jardun du Amurizak harekin, haren bizitzaz, mundu ikuskeraz, bertsogintzaz, telebistaz, Euskal Herriaz eta beste hainbat kontuz. Den-denak, ateraldi jakingarriz ederto hornituak, Ma\u00f1ukortak ohi duen txinpartarekin atonduak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ma\u00f1ukortaren zuzeneko testigantzez gain, besterik ere agertzen da liburuan. Bertsolariaren ekarpena ere bildu nahi izan dute, eta, alde batetik, Ma\u00f1ukortak gogoan dituen hainbat bertso eta kopla jaso dituzte; bakar batzuk beste zenbait bertsolariri entzundakoak, baina gehien-gehienak Ma\u00f1ukortak berak paratutakoak; eta, beste aldetik, Xenpelar dokumentazio zentrotik zein beste hainbat iturritatik hartutako bertsoak ere ageri dira, Ma\u00f1ukortak txapelketa, saio, eta abarretan ondutakoak, haren bertso moldearen erakusgarri.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuaren azken atalean bertsozaleen ikuspegia jaso dute. Ma\u00f1ukorta ondo baino hobeto ezagutzen duten herrikideek, eta Markinako Amallo eta Larruskain auzoetako bizilagunek euren testigantza eman dute; eta giro urbanoko bertsozaleen adierazgarri, Algortako bertso eskolaren inguruan ibilitako lagunen esanak ere agertzen dira.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abAmuriza handiak nire gauza txikiak ipini dizkit liburu batean\u00bb, esan du Ma\u00f1ukortak, eta pozik agertu da hori dela-eta liburuaren aurkezpen ekitaldian. Bertsolaritzak poz handiak eman dizkio. \u00abJende artean bertsoak kantatu, txiste batzuk kontatu, umorea eta giro ona\u00bb gogoko izan ditu beti. Eta horretan jarraitzen du: \u00abBatzuetan, autoan gustura joaten naiz bertsoak egiten, trankil-trankil, eta atzetik burrunba entzuten dut, ehun metroko auto ilara egin delako\u00bb<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gotzon Hermosilla \/ 2014-11-28 \/ 430 hitz &#8216;Ma\u00f1ukorta bertsonajea&#8217; liburua atondu du Xabier Amurizak. Ma\u00f1ukortari egindako elkarrizketa luzeek osatzen dute atal nagusia<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,3555,5073,3556,446],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8258"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8258"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8258\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8260,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8258\/revisions\/8260"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8258"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8258"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8258"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}