{"id":8268,"date":"2014-12-02T08:31:42","date_gmt":"2014-12-02T08:31:42","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8268"},"modified":"2014-12-02T08:31:42","modified_gmt":"2014-12-02T08:31:42","slug":"unai-elorriaga-biolentzia-esentziala-izan-da-gure-bizitzetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/12\/unai-elorriaga-biolentzia-esentziala-izan-da-gure-bizitzetan\/","title":{"rendered":"Unai Elorriaga: \u00abBiolentzia esentziala izan da gure bizitzetan\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1753\/030\/001\/2014-11-29\/unai_elorriaga_biolentzia_esentziala_izan_da_gure_bizitzetan.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2014-11-29 \/ 637 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">I<em>ndarkeriari buruz egin du \u00abgogoeta\u00bb &#8216;Iazko hezurrak&#8217; nobelan.<\/em><br \/>\n<em>Hari nagusia, pertsonaia nagusiaren bizitzaren kontaketa, mundu osoko biolentzia adierazpenek osatutako espiral batek inguratzen du.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Nobela hau azaltzea oso erraza da\u00bb, adierazi du Unai Elorriagak (Algorta, Bizkaia, 1973) <em>Iazko hezurrak<\/em> (Susa) aurkeztean: \u00abHaria Irene Arrias pertsonaiaren bizitza da, 1971n jaiotzen den unetik 2015ean 44 urte egiten dituen arte. Baina, gauzak modu arruntean emateko ohiturarik ez daukadanez, hari hori, bizitza hori, indarkeriaren bitartez kontatu dut. Ireneren bizitzak dituen mugarrietan \u2014jaiotza, oinez emandako lehen pausoak\u2026\u2014, sartu ditut, espiral baten moduan, mundu osoan une horretan, segundo horretan berean, gertatutako indarkeria krudeleko momentuak\u00bb. Irene Arriasen bizitzaren hari edo \u00ablerro zuzen\u00bb hori inguratzen duen indarkeriaren espirala zabaldu egiten da eleberriak aurrera egin ahala, Elorriagak azaldu duenez: \u00abEuskal Herrian hasi, eta Frantziara eta Ingalaterrara zabaltzen da, Afrikara, Amerikara, Asiara, Ozeaniara\u2026 Gero eta zabalagoa da espiral hori\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abIrene Arrias, esaterako, 1971ko urtarrilaren 25ean jaio zen, eta egun horretan, Irenek burua amaren tripatik atera zuen une berean, Idi Amin jeneralak, Ugandan estatu kolpea jo zuen\u00bb, jarraitu du azalpena Elorriagak. \u00abEta Irene Arriasek amaren titia aurrenezkoz hartu zuen unean Milton Obotek Armadako kide guztiak hil zituen, irakasleak atxilotu eta hil, eta epaile bati, besoak eta zangoak moztu ondoren, sexu organoak erauzi eta ahoan sartu zizkion, eta artean bizirik zela erre egin zuen\u2026\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horrenbestez, azken lau hamarkadetako indarkeriaren kontaketa bat egin du, baina liburua osatzen duten 376 orrialdeak ez dira aski izan urte horietako indarkeria guztiaren kontakizuna egiteko. \u00abHorretarako, entziklopedia handi bat beharko litzateke, eta ez dakit zenbat liburuki. Nik egin dudana sintesi bat da, laburpen moduko bat, ideia apur bat izateko zer izan den. Komunikabideek eta politikariek, askotan, sinetsarazi nahi izaten digute biolentzia salbuespen bat dela, eta salbuespen egoerak ezarri behar direla biolentzia dagoenean. Baina, [Federico] Mayor Zaragozak esaten zuen moduan, biolentzia ez da salbuespena, biolentzia etengabe eta leku guztietan egon da, gu jaio baino lehenagotik izan da eta gure ondoren ere izango da, munduko parte guztietan, baita Suitzan ere\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Bi \u00abfoku\u00bb nagusi<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abMundu guztiko biolentziaren berri ematea ezinezkoa denez\u00bb, bi gune nagusitan ezarri du \u00abfokua\u00bb Elorriagak: \u00abeuskal herriak \u2014letra xehez, ez baikara Euskal Herria, euskal herriak baizik\u2014 eta Ruanda\u00bb. Bi leku horietako biolentziak ezberdinak dira baina aldi berean antzekoak, Elorriagaren ustez. \u00abIndarkeriak beti du puntu bat antzekoa dena beste indarkeriekin\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abLiburua, azken batean, indarkeriaren inguruko gogoeta bat da\u00bb, Elorriagaren ustez. \u00abNire liburuetan, niretzako esentzialak diren gauzei buruz hitz egiteko ahalegina egin dut beti. Hitz egin dut zahartzaroari buruz, familiari buruz, gaixotasunari buruz\u2026 Augusto Monterrosok esaten zuen moduan, hiru gai baino ez daude munduan: heriotza, maitasuna eta euliak. Biolentzia, indarkeria, esentziala izan da gure bizitzetan. Onerako edo txarrerako. Seguru asko txarrerako. Inguratu gaitu. Denok dauzkagu lagunak kartzelan, edo hilda, han edo hemen egon direnak\u2026 Arrazoitzen hasi ginenetik dakigu zer den biolentzia. Hamar urte genituenean, ikastolatik bueltan, nire lagun bat eta biok politikaz hitz egin genuen askotan. Ez da normala. Munduko beste leku askotan ez da hori gertatzen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Indarkeriari buruz egin duen hausnarketa horretan, ordea, Elorriagak ez dio ondorio zehatzik ematen irakurleari. \u00abOndorioak irakurleek topatuko dituzte, gogoa badaukate, indarra badaukate, edo horretarako inteligentzia badaukate. Nik ez dut ondoriorik ez bilatu eta ez eman nahi izan. Santiago Roncagliolok dioen moduan, idazle batek sekula ez du eztabaida ixten, idazle batek eztabaida zabaldu egiten du. Nirea ahots gora egindako gogoeta bat da. Eztabaida sortzeko? Beharbada. Ez dut uste gaur egun liburu batek indar hori daukanik. Baina beharbada irakurle batzuei emango dizkie pauta batzuk indarkeriari kasu askotan beste modu batez begiratzeko, emango dizkie arrasto batzuk orain arte egin ez dituzten indarkeriari buruzko gogoeta batzuk egiteko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Formari dagokionez, \u00abespresabide asko\u00bb batzen dira kontaketan. \u00abLiburua nobela huts da une batzuetan; beste batzuetan saiakera, ipuina, kontakizun historikoa, kronika&#8230;. Filologikoa ere bada, balada batzuk aipatu eta aztertzen ditudanez\u2026\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abProsa narratibo berezia eta diferente bat eskaintzen digu beti bere liburuetan Unai Elorriagak\u00bb, adierazi du Gorka Arrese Susa argitaletxeko editoreak. <em>Iazko hezurrak<\/em> nobelak joera hori egiaztatzen duelakoan dago.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2014-11-29 \/ 637 hitz Indarkeriari buruz egin du \u00abgogoeta\u00bb &#8216;Iazko hezurrak&#8217; nobelan. Hari nagusia, pertsonaia nagusiaren bizitzaren kontaketa, mundu osoko biolentzia adierazpenek osatutako espiral batek inguratzen du.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3,3561,58,5073,559,1180],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8268"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8268"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8268\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8270,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8268\/revisions\/8270"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8268"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8268"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8268"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}