{"id":8271,"date":"2014-12-02T12:33:17","date_gmt":"2014-12-02T12:33:17","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8271"},"modified":"2014-12-02T12:33:17","modified_gmt":"2014-12-02T12:33:17","slug":"ziegatik-kaleratutakoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/12\/ziegatik-kaleratutakoak\/","title":{"rendered":"Ziegatik kaleratutakoak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1964\/031\/001\/2014-11-29\/ziegatik_kaleratutakoak.htm\" target=\"_blank\">I\u00f1igo Astiz \/ 2014-11-29 \/ 552 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><strong><em>I<\/em><\/strong><em>bon Mu\u00f1oaren &#8216;Ainarak herrira itzuliko dira&#8217; bertso liburua eta Ekaitz Sirventek itzulitako Mandelaren autobiografia kaleratu ditu Atarami\u00f1ek.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hamabi urte hainbeste aje\/ hormatzar hauen barnean,\/ sasoi loriak geratu ziren\/ dilindan iraganean,\/ kurrilo aldrak urrian dira\/ igaro hega betean,\/ hantxe ikusi nahi genituzke\/ gure sorterri maitean\u00bb. Orain bi urte idatzi zituen bertso horiek Ibon Mu\u00f1oa Arizmendiarrieta euskal presoak, Cadizko (Espainia) Puerto I espetxean zegoela kartzelan sartu zutenetik hamabi urte bete zirenean. <em>Ainarak herrira itzuliko dira<\/em> liburuan bildu dituzte orain Mu\u00f1oak 2011tik 2013ra bitarte idatzitako bertsoak, eta idazleak espetxean hamalaugarren urtea betetzen duenean heldu dira kalera. Euskal presoen sorkuntza lanak argitaratzen dituen Atarami\u00f1e argitaletxeak kaleratu du liburua. Hainbat euskal presoren sorkuntza lanak batzen dituen liburu kolektibo bat eta Ekaitz Sirvent presoak itzulitako <em>Urte ilunak<\/em> liburua ere kaleratu dituzte. Nelson Mandelaren <em>Long Walk to Freedom<\/em> autobiografiako kartzela urteak kontatzen dituen atala, hain zuzen ere. \u00abKartzelako murruak pasatzen lortzea da kartzelako literaturak duen arazo nagusietariko bat\u00bb, zehaztu du Mitxel Sarasketa Atarami\u00f1e Elkarteko kideak. \u00abLiburuak argitaratzean horregatik esaten dugu liburuak kaleratu egin ditugula\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Espetxean liburu bat itzultzeko dauden zailtasunak izan ditu gogoan Jon Benito idazleak: \u00abBahituak zailtasunak ditu liburuak itzultzeko; ezinbestean itzulpen politikoa egiten du, beste itzulpen bat egiteko beste bitartekorik ez duelako eta bere asmoa bestelakoa delako\u00bb. Sirventen itzulpen lana zuzentzen aritu da Benito, eta, azaldu duenez, liburuaren hautaketa ere ez da kasualitatezkoa. \u00abMandela bere bizitzako parte batean bahitu politikoa izan zen, eta joko ez oso lizito bat eginez, esango dugu bahitu politiko oro dela Mandela bat bere hersturan. Une horretan behintzat Mandela bat da. Hori sentitzen nuen liburuaren itzulpena zuzentzen nuenean\u00bb. Mandelak 1966tik 1968ra kartzelan emandako urteen kontakizuna itzultzeaz gainera, horren osteko urteei buruzko kontakizuna ere itzulia du Sirventek, baina bakartze sasoiak, leku aldatzeek eta epaiketek ezinezko bilakatu diete argitaletxekoei liburuaren bigarren zati hori kaleratzea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aurten espetxean hil zen Arkaitz Bellon euskal presoa izan dute gogoan argitaletxekoek, hari eskaini diote <em>Atarami\u00f1e 14<\/em> liburu kolektiboko kontrazala eta testuetan ere behin baino gehiagotan aipatu dute bere izena sortzaile presoek. Joseba Arregi Erostarberen irudia ageri du azalak, eta Sarasketak deskribatu du: \u00abOso murriztuta dauka pintatzeko materiala, baina jarraitzen du sorkuntzarekin, eta kartzelatik herria irudikatzen du, baina herriko plazan kartzeletan ohikoak diren kontrol dorre bat dago\u00bb. <em>Egin<\/em> egunkariko administrazio kontseiluko kide izateagatik preso dagoen Jesus Mari Zalakainek idatzi du hitzaurrea, eta haren testuez gain, beste 16 presoren testuak ere biltzen ditu bildumak. Mikel Antzaren poemak, Mikel Orbegozo Etxarriren kartzelako egunerokoari buruzko tira umoretsuak eta Joseba Galarragaren margolanak, tartean. Horiez gain, 1983an Carabanchelgo kartzelan izandako matxinadari buruz Joseba Txomin Eizagirre Mariskalek eta Joseba Sarrionandia Uribelarreak idatzitako bertsoak ere erreskatatu dituzte bildumarako.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Lanak eskuragarriago<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Ainarak herrira itzuliko dira<\/em> ez da Mu\u00f1oa Arizmendiarrietak Atarami\u00f1en kaleratutako lehen bertso liburua. 2011n kaleratu zuen <em>Ametsen txokoan bizi naiz<\/em> bilduma eta haren jarraipen zuzena da orain argitaratutakoa. Kronologikoki antolatuta daude bertso guztiak lehenengoan, eta berdin jokatu du bigarrenean ere. Kartzelari buruzko kronikak, gogoetak eta Euskal Herriko gaurkotasun gaiei buruzkoak biltzen ditu liburuak. \u00abBertso hauek ez dira soilik liburuan argitaratu, askok hartzaile zuzena dute. Hemen bilduta daudenak aurrez bere lagunei bidalitako bertsoak dira\u00bb, azaldu dute Aterami\u00f1ekoek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Durangoko Azokan postua jarriko dute aurten ere Atarami\u00f1e Elkarteko kideek, eta han egongo dira aurten kaleratutako liburu guztiak salgai. Hemendik aurrera, harpidetza sistema bat jarriko dute martxan, halere. Liburuak eskuragarriago jartzea da ideia, egun maiz ez baita erraza izaten liburuak lortzea. Bidalketa gasturik gabe liburuak etxera bidaliko dizkie Elkarteak harpidetza egiten dutenei<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>I\u00f1igo Astiz \/ 2014-11-29 \/ 552 hitz Ibon Mu\u00f1oaren &#8216;Ainarak herrira itzuliko dira&#8217; bertso liburua eta Ekaitz Sirventek itzulitako Mandelaren autobiografia kaleratu ditu Atarami\u00f1ek.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3564,3574,3,3563,3562,89,3569,2566,3568,3571,3573,3572,5073,3565,2130,3570,3567,3566],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8271"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8271"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8271\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8273,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8271\/revisions\/8273"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8271"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8271"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8271"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}