{"id":8376,"date":"2014-12-10T12:15:10","date_gmt":"2014-12-10T12:15:10","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8376"},"modified":"2014-12-10T12:15:10","modified_gmt":"2014-12-10T12:15:10","slug":"burutik-hasten-da-nutrizioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/12\/burutik-hasten-da-nutrizioa\/","title":{"rendered":"Burutik hasten da nutrizioa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1753\/045\/001\/2014-12-06\/burutik_hasten_da_nutrizioa.htm\" target=\"_blank\">Maialen Unanue \/ 2014-12-06 \/ 526 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Elikadura osasungarria izateko liburu bat argitaratu du Antonio Palomar medikuak. Errezeten ordez, egunerokoan balio duten hainbat gomendio praktiko azaldu ditu bertan.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Zenbaezinak dira errezeta liburuak. Estilo guztietakoak daude, haurrentzat, helduentzat, jaki baten ingurukoak, orokorragoak, etxeko janariaren ingurukoak, moko finak direnentzat egindakoak, ospe handiko sukaldarienak, fama apalagoa dutenenak&#8230; Milaka daude.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Antonio Palomarrek <em>Alimentaci\u00f3n inteligente, cocina saludable<\/em> (Elikadura adimenduna, sukaldaritza osasungarria) liburua atera berri du Txalaparta etxearekin. Ez da beste errezeta liburu bat, janariaren ikuspuntu nutrizionalari heldu baitio lan honetan. Medikua da, baina atereak ditu beste bi liburu lehenago.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abSukaldaritzaren ikuspegi nutrizionalista lantzen duten liburuak badaude, baina adituentzat dira, gehienbat\u00bb, azaldu du Palomarrek. Horregatik, egunerokoan baliagarriak izan daitezkeen gomendioak bildu ditu. Laurehundik gora orri idatzi ditu, eta atalak hainbat izan arren, nagusiki, bost zatitan dago banatuta liburua. Bigarren zatia da \u00abliburuaren muina\u00bb. Osasunarentzat garrantzitsuenak diren aspektuak landu ditu bertan. Laugarrengoan datoz gomendio edo aholku praktikoak; Mediterraneoko tradizio gastronomikoa du ardatz, eta errezetak era batera edo bestera prestatzearen aldeko eta kontrakoak azaldu ditu bertan. Azken zatian, sukaldaritzako hiztegi moduko bat dago.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abMaiz <em>elikadura<\/em> eta <em>nutrizio<\/em> kontzeptuak sinonimo gisa erabiltzen ditugu, baina izatez, nutrizioa da giza organismoari gertatzen zaiona jan edo edaten dugunean\u00bb. Palomarren arabera, elikadura ez da jaten dena soilik. \u00abDena da: bada nekazaritza, ekologia, lehengaien falta&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zer da, baina, elikadura adimenduna? \u00abEz da osasungarria izatea bakarrik: adimenduna izango da, baita ere, elikagai merkeak aukeratzea, eskuragarriak, ekologikoak, prestatzen errazak&#8230; Bestelako abantailak emango dizkiguna\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Janaria prestatzeko beharrezko denbora hartzea garrantzitsua da Palomarrentzat. Baina jakitun da askotan bizitzaren erritmo azkarrak ez duela uzten nahi beste denbora hartzeko tarterik. \u00abParadoxikoa da: inoiz baino gehiago dakigu nutrizioaz, sukalde eta tresna hobeak ditugu, eta inoiz baino denbora gutxiago daukagu janaria prestatzeko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Askotariko jakiak \u2014betiere, osasuntsuak\u2014 jatean dago gakoa, Palomarren arabera. \u00abFrutak, barazkiak, tuberkuluak, gantz gutxiko esnekiak, arrain pixka bat, fruitu lehorrak&#8230;\u00bb. Horiek izan dira dieta mediterraneoaren oinarriak, baina, Palomarrek liburuan dioenez, dieta hori bera galtzen ari da. \u00abAitona-amonek plater bakarra jaten zuten otordu bakoitzean, baina egun bigarren platerak garrantzia hartu du, eta, askotan, frijituta jan daitezkeen \u2014eta hala jaten diren\u2014 jakiak izaten dira, edo gazta eta hestebeteak\u00bb. Jateko modu horrek gorputzera gantz ase edo proteina gehiegi sartzea dakar, Palomarrek azaldu duenez. \u00abDieta hori desorekatua da, osasunaren aurkako gantzak, gatz gehiegi eta zuntz gutxiegi duelako\u00bb. Industrializazioak eta bizimodua bera aldatzeak dakar aldaketa, dioenez.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Norberaren egoera emozionalak ere zerikusi zuzena du, Palomarren ustez. \u00abAntsietatea edo estresa duen batek errazago ahoratuko du atsegin duena, aurrera egiten laguntzen diolako\u00bb. Dioenez, gaiak hitzaldi oso baterako eman dezake. Norberarentzat soilik edo lagun talde edo senideentzako sukaldean aritzeak berak ere eragina du, prestaketa gehiago zaintzea baitakar bigarrenak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Palomarren arabera, zenbaitetan jakiak prestatzeko moduak baldintza ditzake elikagaiak, prestatu gabe, berez dituen abantailak. \u00abHau da, arraina eta patatak, esaterako, elikagai onak dira berez, baina, frijituz gero, ez dira hain osasungarriak\u00bb. Baina egosi edo labean errez gero, ez dute hasierako kalitatea galtzen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Osasunak eta plazerak, dio, ez dute zertan kontrako kontzeptuak izan. \u00abKontua ez da neure burua zainduko dut edo ez dut zainduko: jan dezakezu janari osasungarria eta, aldi berean, gozoa; ez dira bateraezinak\u00bb. \u00abAstelehenean\u00bb edo \u00aburte berriarekin hasiko naiz\u00bb gisako joerekin \u00abtentuz\u00bb ibili behar dela dio Palomarrek. Gabonak ate-joka direla, \u00abbekatuak\u00bb egitea ez dago galarazita, medikuaren arabera; izatez, noizean behin egitearen aldekoa da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Maialen Unanue \/ 2014-12-06 \/ 526 hitz Elikadura osasungarria izateko liburu bat argitaratu du Antonio Palomar medikuak. Errezeten ordez, egunerokoan balio duten hainbat gomendio praktiko azaldu ditu bertan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3645,3644,3,393,5073,773,198],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8376"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8376"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8376\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8378,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8376\/revisions\/8378"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8376"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8376"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8376"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}