{"id":8392,"date":"2014-12-11T11:16:32","date_gmt":"2014-12-11T11:16:32","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8392"},"modified":"2014-12-11T11:16:32","modified_gmt":"2014-12-11T11:16:32","slug":"bazterretik-erdigunera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/12\/bazterretik-erdigunera\/","title":{"rendered":"Bazterretik erdigunera"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1839\/046\/001\/2014-12-06\/bazterretik_erdigunera.htm\" target=\"_blank\">Ilargi Agirre \/ 2014-12-09 \/ 1.092 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Hipster mugimendua zerbait independente gisa sortu zen, baina hainbatek diote urteek aurrera egin ahala sistemaren parte bilakatu dela. Joera hori askotan izaten da artean eta kulturan.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Mugimendu independente gisa sortu zena kultura hegemonikoaren parte bilakatu da. Horixe dio Victor Lenore musika kritikari espainiarrak <em>Indies, hipsters y gafapastas<\/em> liburuan. Hura hipsterra izandakoa da, eta iraganarekiko kritiko idatzi du liburua. Krisia piztu zenean ohartu zen mugimendu horretako jendea ez zela kezkatzen arazo sozial eta politikoez. \u00abZerbait falta zen. Konturatu nintzen hipsterren mundu hori ez zela ezer kontrakulturala. Menderatze kultural bilakatuta zegoen; kapitalismoaren kontsumismoaren isla baino ez zen\u00bb, dio Lenorek. Euskal kulturan bestelakoa da mugimendu horretako jendearen profila, Maite Arroitajauregi <em>Mursego<\/em>-ren eta Be\u00f1at Sarasolaren arabera: \u00abKonpromiso sozial eta politiko handiagoa dago hemen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hipster mugimendua gazte kultura bat dela dio Iker Iraola EHUko soziologia irakasleak. Gaztea, baina gainerakoak baino zaharragoa. \u00abEz zaigu 15-16 urteko norbait etortzen burura, 30 urtetik gorako bat baizik\u00bb. Horretaz gain, beste gazte kulturetakoenak baino lausoagoak dira hipsterren ezaugarriak. \u00abOso zabala da adiera, eta oso zaila da mugak jartzea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Maite Arroitajauregi <em>Mursego<\/em>-k estetika jakin batekin lotzen zituen orain gutxira arte hipsterrak: \u00abModerno bizardunak eta alkandora hawaiiarrak eramaten zituztenak ziren, niretzat\u00bb. Baina azkenaldian ideiaz aldatu da. \u00abBesteengandik bereizi nahi duten betiko esnobak dira, <em>outsider<\/em>-ez mozorrotutako pijoak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hark iaz kaleratutako <em>Eusnob<\/em> abestiak dezenteko harrabotsa atera zuen. <em>Kulturaldia<\/em> aldizkarian egindako elkarrizketa batean honela definitu zuen <em>eusnob-<\/em>aren profila: \u00ab<em>Eusnob<\/em>-a ez da modazale itsua, baina modako jaialdietan beti agertuko da: Gaztemaniak, Bloody Mary eta Ayo Silverren, esaterako. Zineman Aldarondoren kritikei erreparatzen die, eta Atxaga zeinen handia zen gogoratzea gustatzen zaio\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Autoparodia modura sortutako hitzek oraindik ere harrotzen dituzte hautsak. Madrilen azaroan eman zuen kontzertuan abestiaren hitzak aldatu, eta gazteleraz inprobisatzen hasi zen. Lenoreren liburua ere kritikatu zuen, eta han zeuden idazlearen lagun batzuei ez zitzaien askorik gustatu. Lenorek liburuaren pasarte batean dio Sonic Youthek egin zuen ekarpen bakarra abestietan gitarren distortsioa ongi erabiltzea dela. \u00abEz nago ados horrekin. Sonic Youth hori baino askoz gehiago da. Afinatzeko modu bereziak lortzen saiatu ziren, eta soinu askoren gainean ikertu zuten. Hori bota nuen inprobisazioan\u00bb, azaldu du Arroitajauregik. Ez zuen hor amaitu. \u00abEsan nuen <em>eusnob-<\/em>a ez dela hipsterra; gaztetxeko bileretan parte hartzen duelako, pestizida duen letxuga jatea berdin zaiolako eta Beyonceren eta Camelaren zalea ere badelako\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Beraz, <em>eusnob-<\/em>en eta hipsterren arteko aldea izan daiteke lehenengoek konpromiso politiko eta sozial handiagoa dutela, Arroitajauregiren arabera. Azaldu du berak irudikatutako <em>eusnob-<\/em>a gaztetxe batean antolatzen den Kafea eta Gailetak ekitaldira joaten dela eta <em>Diagonala<\/em> irakurtzen duela.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>&#8216;Beat belaunaldia&#8217;<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ados dago horrekin Be\u00f1at Sarasola. <em>Euscool<\/em> manifestua kaleratu zuen duela pare bat urte; benetako hipsterra izateko euskara ezinbestekoa dela azpimarratu zuen. \u00abEuskal kultura kontsumitzen duen mota horretako jende gehiena ez da Lenoreren parametroetan mugitzen. Iruditzen zait hemen apenas dagoen jarrera akritiko eta apolitikorik\u00bb, dio.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Iraolak ez dauka hain argi halako ezberdintasunik ote dagoen. \u00abEgia da Euskal Herrian politizazio maila handiagoa dela. Kultura eta politikaren harremanari buruzko eztabaidak izan dira\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Hipster<\/em> adieraren jatorria AEBetako <em>Beat<\/em> <em>belaunaldian<\/em> dago: 40ko hamarkadaren amaieran, Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, ordura arteko gizarte ereduei muzin egitea erabaki zuen gazte belaunaldi batek. Etxeari, familiari eta enpresa bateko langile izateari uko egin, eta herrialdetik baliabide gutxirekin bidaiatzeari ekin zioten, marihuana errez eta jazza entzunez. Hamarkadak pasatuta, 2000. urtean piztu zen berriz ere adiera hori, New Yorkeko Brooklyn auzoan. Hipsterrek betaurreko pastadunak zituzten, elikagai organikoen zaleak ziren, bizikletan ibiltzen ziren, eta musika eta zinemako azken joerei jarraitzen zieten. Lenoreren aburuz, oso ezberdinak dira batak eta besteak, ordea. \u00abMerkatuak eskaintzen ez zizkieten gauzak nahi zituzten lehenengoek; kreditu txartelekin erosten denaren atzetik ibiltzen dira oraingoak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Sarea eta merkatua<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Idazleak uste du hipsterrak \u00abelitistak\u00bb eta \u00abindibidualistak\u00bb direla eta euren gustuen bidez masatik bereizi nahi izaten dutela. Kontserbatismo politikoa ere defendatzen dutela pentsatzen du. \u00abFintasunari eta <em>cool<\/em>-a izateari ematen diote garrantzia. &#8216;Ni ez naiz norbait arrunta; ni norbait berezia naiz&#8217;, diote. Kultura domina bat zintzilikatzearen pareko balitz bezala kontsumitzen dute, eta kulturak partekatzeko eta gozatzeko espazioa izan beharko luke\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskal Herriko hiriburuen artean Donostia da tradizio poperoena izan duena Sarasolaren ustez, eta nonbait kokatzekotan han kokatuko lituzke hipsterrak. Edonola ere, leku fisiko jakin batzuen ordez, sarea iruditzen zaio topaleku nagusia. \u00abEz al dago halako jarrera bat norbere burua nabarmentzeko? Dela sare sozialen, dela Twitterren, dela blogen bidez?\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hiriburuetan eta kontzertu giroetan kokatzen ditu hipsterrak Arroitajauregik: \u00abEibarren eta nire kuadrillan ez dago hipsterrik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lenoreren ustez, hipsterrek merkatua erabiltzen dute elkartzeko eta sozializatzeko. Marka jakin batzuk diruz lagundutako musika jaialdi handietan biltzen dira, modako klubetan, inportazioko disko saltoki garestietan&#8230;. Eta horrek kapitalismoak zabaltzen dituen balioak bere egitea dakarkie, merkatuaren zati bilakatzea. Horri kontrajarriz, Euskal Rock Erradikalaren adibidea jarri du idazleak: \u00abMerkatutik kanpoko lekuetan biltzen zen jendea orduan; etxe okupatuetan, irrati libreetan, intsumisio taldeetan&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bazterreko gisa sortu zen mugimendua kultura hegemonikoaren parte bihurtu da gaur egun, Lenoreren aburuz. Ados dago Sarasola. \u00abArtean eta kulturan prozesu normala da hori; modernitatetik askotan gertatu izan da\u00bb, dio Sarasolak. Azaldu du Theodor Adorno filosofoak artea eta kultura bereizten zituela. Artea dira kultura hegemonikoaren aurka sortzen diren obrak. Kultura da sistemaren barruan sartzen dena. Arteak beti kulturaren aurka egiten du, baina denborarekin artea kultura bihurtzen da. Etengabeko zirkulu bat da. Esan du XX. mendean berdin gertatu zela hippyen kontrakulturarekin eta punkaren edota hip hoparen mugimenduarekin. \u00abLiteraturan ere mugimendu abangoardia eta iraultzaileak ziren batzuk instituzioak kanonizatu ditu denborarekin. Duchampek gernutoki bat jarri zuen museo batean denaren aurka joateko, eta denborarekin XX. mendeko artistarik garrantzitsuena bihurtu zen. Euskal Rock Erradikala euskal kantangintzaren aurka altxatu zen, eta urteak pasatuta hegemoniko bihurtu da\u00bb, jarraitu du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Iraola urrutirago joan da. Hipster mugimenduari gainerakoei ikusten ez dion bereizgarri bat antzematen dio: \u00abHastapenetan ere ez zen sortu kontrakulturaren eta balio hegemonikoen aurka. Hipsterren artean ez da egon sistemarekiko jarrera kritiko argirik, inongo momentutan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Joera aldaketa <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ondorio irmo eta zorrotz batekin amaitzen du liburua Lenorek: \u00abEz da ia ezer mantendu behar indieen eta hipsterren kultura modernotik. Kultura alienatzaile eta baztertzailea da\u00bb. Nolanahi ere, duela hiru urte M-15 mugimenduak mugarri bat jarri zuela onartu du idazleak, eta aldaketa nabaritu duela. \u00abGero eta jende <em>moderno<\/em> gehiago ikusten da manifestazioetan, eta nabari da joera aldaketa bat. Hipster giroan badago Ahal Dugu alderdi politikoarekiko abegikortasun bat, eta, niretzat, hori garaipen bat da, lehenago edo beranduago ohartu garelako arazo sozialei kasu egin ezean kulturak ez duela ezertarako balio\u00bb. Adibide bat jarri du idazleak: Vetusta Morla taldeak hainbat abesti idatzi ditu politikaz geroztik, eta horietako bat Ahal Dugu alderdi politikoak erabili zuen Europako hauteskundeetarako kanpainan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Etiketen gainetik kontsumitzeko moduari erreparatu behar zaiola uste du Arroitajauregik, hor dagoela gakoa. \u00abKontsumo kultural pasibo bat egon daiteke; jendaurrean modu batera azaltzeko nahiarekin egiten dena, besteek nitaz ideia bat egiteko sortutakoa. Kulturak pertsona gisara betetzen zaituenean egiten den kontsumoa da bestea, modu batera edo bestera aldatzen zaituena\u00bb<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ilargi Agirre \/ 2014-12-09 \/ 1.092 hitz Hipster mugimendua zerbait independente gisa sortu zen, baina hainbatek diote urteek aurrera egin ahala sistemaren parte bilakatu dela. Joera hori askotan izaten da artean eta kulturan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,65],"tags":[2181,879,3,3654,5083,3655,3652,132,3651,3653],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8392"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8392"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8392\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8394,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8392\/revisions\/8394"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8392"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8392"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8392"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}