{"id":8433,"date":"2014-12-11T12:37:48","date_gmt":"2014-12-11T12:37:48","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8433"},"modified":"2014-12-11T12:37:48","modified_gmt":"2014-12-11T12:37:48","slug":"zer-bururatu-hori-idatzi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/12\/zer-bururatu-hori-idatzi\/","title":{"rendered":"Zer bururatu, hori idatzi"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1841\/029\/001\/2014-12-11\/zer_bururatu_hori_idatzi.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2014-12-11 \/ 388 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Pentsamenduari aske utzi, eta eromenaren alderdi txikiei bide egin die Irati Goikoetxeak, &#8216;Andraizea&#8217; ipuin liburua osatzen duten narrazioetan.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Hasteko, eta badaezpada ere, Irati Goikoetxeak (Beasain,Gipuzkoa, 1984) argi utzi nahi izan du: <em>Andraizea<\/em> (Erein) ipuin liburua, haren estreinakoa, ez da ez emakumezkotasunari ez eta eromenari buruzkoa ere. Iruditzen zaio, hori bai, eromenaren alderdi positiboak erakusteko ahalegina egin duela, eta, hortaz, hamabost kontakizunez, \u00abzoroaldi txikiz\u00bb, osatu du liburua. \u00abSinetsita nagoelako zoroaldi txiki horiek edertzen dutela bizitza\u00bb. Goikoetxearen iritziz, bizi gara marko formal mugatu batean, eta horrek giro aspertu bat sortzen du. \u00abNiri gehiago interesatzen zaizkit keinu, elkarrizketa, pentsamendu ez-formalak\u00bb. Horregatik, pentsamenduari bere bidea aske egiten utzi behar zaiolakoan dago. Eta hori \u00aboinarrizko ideia\u00bb gisa hartuta, \u00abzer bururatu, hura idatzi\u00bb josi du liburua.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Goikoetxeak inoiz entzun izan du hego haizeari <em>andraizea<\/em> ere deitzen zaiola. Hartara, liburuko hamabost kontakizunetako hamahiruk emakumezko baten izena dute izenburu. Egileak ez du sekula horri buruz ikertu, baina sentipena dauka, \u00abez dakit zergatik\u00bb, emakumezkoak ausartagoak, koloretsuagoak, eroagoak direla. \u00abOzenago egiten dute irribarre\u00bb. Halere, emakumezko horiek, kontakizunetako izenburuetakoak \u2014 <em>Carmen<\/em>, <em>I-tzz-i-ar<\/em>, <em>Julia<\/em>, <em>Pruden<\/em>, <em>Adela<\/em>, <em>Esther<\/em>, <em>Mara<\/em>, <em>Matilde<\/em>, <em>Edurne&#8230;\u2014,<\/em> ez dira istorioetako protagonistak. \u00abAsmatutako pertsonaiak dira. Izen horiei begira daudenak dira protagonistak\u00bb, argitu zuen Goikoetxeak, Donostian, liburuaren aurkezpenean. Hain zuzen, begiradetan sinesten duelako egituratu ditu ipuinak molde horretan. \u00abSinesten dut begiradek sor ditzaketen hausnarketetan, pentsamenduetan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ariketa egokitzat dauka Goikoetxeak norbera bere \u00abpentsamenduarekin hizketan aritzea, hari entzutea\u00bb. Dena dela, pentsamenduaren beldur garelakoan dago. \u00abEz dugu tarterik hartzen gure pentsamenduekin jolasteko; ez ditugu kanporatzen. Pentsamenduak mutilatzen ditugu\u00bb. Haren iritziz, horiek \u00abahots ezberdin asko\u00bb dituzte, eta horietara heltzen ahalegindu da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pertsona bereziak dira kontakizunetan agertzen direnak. \u00abBihotza falta zaie; hildakoak daramatzate ipurdian; hodeiak arrantzatzen dituzte; egun osoa pasa dezakete irakurtzen&#8230;\u00bb. Eta bada, esaterako, bihotzaren erdia daukan bat, lepoak neurtzen dituen ile-apaintzaile bat, eta baita segundoak, minutuak kontatzen maitemintzen den beste pertsonaia bat. Goikoetxearen aburuz zertzeladak dira, zenbakiekin eta \u00abzenbatze kontuekin\u00bb egindako jolasak. \u00abMatematika irakaslea naiz, eta horrek, beharbada, edukiko du zerikusirik horretan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Ukitu surrealista<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Inazio Mujika Iraola Erein etxeko editorearentzat prosa inbidiagarria dauka Goikoetxeak; \u00ablandua, efektista\u00bb. Eta iruditzen zaio istorioek ukitu surrealista daukatela. Izan ere, eskua buruaren aurretik joan da askotan, egilearen esanetan. \u00abEz diot mugarik jarri\u00bb. Irribarre batekin idatzi ditu kontakizunak. \u00abEa irakurtzen duenak ere irribarre zabal batekin egiten duen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hainbat literatura sariketa irabazitakoa da Goikoetxea, eta 2010 eta 2013 artean ondutako ipuinekin, asko maite dituen erokeriekin, osatu du <em>Andraizea<\/em> lana.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2014-12-11 \/ 388 hitz Pentsamenduari aske utzi, eta eromenaren alderdi txikiei bide egin die Irati Goikoetxeak, &#8216;Andraizea&#8217; ipuin liburua osatzen duten narrazioetan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[2181,3679,3,580,112,1478,3678,5073],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8433"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8433"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8433\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8435,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8433\/revisions\/8435"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8433"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8433"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8433"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}