{"id":8452,"date":"2014-12-16T13:01:09","date_gmt":"2014-12-16T13:01:09","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8452"},"modified":"2014-12-16T13:01:09","modified_gmt":"2014-12-16T13:01:09","slug":"gaitasun-handia-izan-baina-ezin-bideratu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2014\/12\/gaitasun-handia-izan-baina-ezin-bideratu\/","title":{"rendered":"Gaitasun handia izan, baina ezin bideratu"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1817\/046\/001\/2014-12-13\/gaitasun_handia_izan_baina_ezin_bideratu.htm\" target=\"_blank\">Irene Arrizurieta \/ 2014-12-13 \/ 1.141 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Ikasteko tenorean mugak izaten dituzte gaitasun handiko haur batzuek. Bide horretan lagun dituzte irakasle, guraso eta adituak. Ikasgelan horiek identifikatzea ez da erraza, eta irakasleek maiz ez dute baliabiderik izaten.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zer da adimen handia izatea? Eskola curriculuma bikain betetzea eta karrera bikain bat izatea? Ez du zertan bata edo bestea izan. Gaitasun handia izatea besterik da. Zientzialarien arabera, populazioaren %2 gaitasun handikoa da, baina horietatik %1 baino gutxiago detektatzen dira. Gainerako pertsona guztiekin gertatzen den bezala, heterogeneotasun handia dago adimen handiko haurren artean, \u00abizaerari, garapen abiadurari, interesei, zaletasunei eta abarrei dagokienez\u00bb, dio Izaskun Etxebarria EHUko Irakasle Eskolako irakasle eta gaitasun handiko ikasleetan adituak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Dena dela, hainbat ezaugarri komun dituzte: burmuinaren aktibitate etengabea, sentiberatasun emozionala, ikasteko erraztasun eta abiadura handia, lanean luze aritzeko gaitasuna eta sormen handia. Ezaugarri horiek batera izaten dituzte, eta gai dira, gainera, haien artean elkarrekintzak egiteko. \u00abMundua ulertzeko beste era bat dute; beste inteligentzia bat dute. Beste bide batzuk erabiltzen dituzte arazoak konpontzeko, ikusteko eta enfokatzeko\u00bb. Gaitasun handiko lagunek badute beste ezaugarri bat ere: barne motibazio oso handia. Ikasteko premia handia dute, eta jakin-min handia txiki-txikitatik. Horretaz gain, \u00abpertsona oso sentiberak dira, enpatia handikoak, eta justiziaren eta adiskidetasunaren oso kontzeptu argia dute\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina horrek ez du esan nahi gaitasun handiko haur guztiek eskolan arazorik ez dutenik. \u00abAdimen handiko haurren inguruan dauden estereotipoetako bat da hori, ikasle perfektuak direla pentsatzea\u00bb, azaldu du Bego\u00f1a Suarezek, Aupatuz adimen gaitasun handiko haurrak dituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako guraso elkarteko kideak. Batzuek bat egiten dute portaera horrekin, baina beste batzuek askoz sormen handiagoa dute, eta bestela ebazten dituzte egin beharrekoak. Gure hezkuntza sistema \u00abzurruna eta homogeneoa denez, ez dute lekurik izaten beren sormena eta jakin-mina asetzeko\u00bb, dio Erika Rabadan musika irakasleak eta gaitasun handia identifikatzen eta kudeatzen masterdunak. Egoera horrek jokabide arazoak izatea ekartzen du zenbaitetan: \u00abEz dute motibaziorik izaten testuliburuen bidez ikasteko, arreta galtzen dute, ezinegona izaten dute\u00bb. Ezaugarri berezi horiek eta haiei lotutako arazoak oso nabarmenak dira kasu batzuetan. Haien ezaugarrietako bat aktibazioa da, buruarena eta gorputzarena \u2014hau da, mugitzeko premia dute\u2014, baina horrek ez du esan nahi hiperaktiboak direnik. Hiperaktiboak ez bezala, ume horiek gai direlako gai batean luzaro kontzentratuta egoteko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Identifikatzea<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Izan ditzaketen heziketa premiak argitzeko, adimen handiko umeak identifikatzea da egin beharreko lehenengo lana. \u00abGehien erabiltzen den proba <em>WISC<\/em> delakoa da\u00bb, dio Etxebarriak. Baina test horrek adimen mota jakin batzuk soilik aztertzen ditu. David Wechsler psikologoak 1949. urtean garatutako adimen test bat da, haurrek zer adimen koziente duten jakiteko. Adimen handiko pertsonak aipatzean, <em>adimen kozientearen<\/em> kontzeptua agertzen da. Munduko Osasun Erakundeak honela definitzen du adimen handia: adimen kozientea 130 baino handiagoa izatea. Profesional askok, ordea, ez dute nahikotzat jotzen zenbaki bat lortzea, eta, gaitasun handiko haurrak identifikatzeko, beste proba batzuk egitea eta gaian aditua den psikologo klinikoren batek egitea proposatzen dute. Hori eginda eta gurasoek horrela eskatzen badute, ikastetxeko orientatzaileak baloratuko ditu haren gaitasuna eta heziketa beharrak. \u00abIkastetxe bakoitzak dituen baliabideen arabera erantzuten du. Batzuetan egokitu egiten dira edukiak, eta, nahikoa ez denean, neurri bereziak hartzen dira: mailaz igotzea, adibidez\u00bb, dio Elena Agilena Nafarroako Gobernuko Gaitasun Handiko Taldeko buruak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Lan asko egiteko<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina maiz ez da erraza izaten haur horien premiak asetzea eskolan: baliabideak falta dira, eta irakasleak ez daude prestatuta. Gainera, gela batetik bestera alde handia dago. \u00abHogeita bost ume badituzu gelan, bakoitzak bere zailtasunak eta bere aberastasunak ditu. Askotan ume hauek uzten ditugu pentsatuz aurrera egingo dutela, baina askotan ez dute aurrera egiten\u00bb, dio Rabadanek. Errealitatea da ume horiei arreta berezia eskaini ahal zaiela eskolan: edukien curriculuma egokitu edo mailaz igo. \u00abGuretzat lan handiagoa da, eta jada lanez gainezka gaude. Baliabideak falta dira\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Irakasleei baliabideak ematen saiatzen da Yolanda Olasagarre Nafarroako Gobernuaren Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko (EIBZ) irakaslea. Iaz hasi zen gaitasun handiko ikasleei eskolan arreta nola eskaini irakasteko ikastaro bat eskaintzen, <em>on line<\/em> eta euskaraz. Irakasleak egoerari nola aurre egin jakiteko prestatzea du helburua. \u00abIrakasleak erne egon daitezen, jakiteko nora jo eta nola lagundu ikaslea\u00bb. Ikasleen ezaugarriak, interesak, motibazioak, alde emozionalean izan ditzaketen ezaugarriak irakasten dira. Irakasleak zer egiteko izan beharko lukeen ere aztertzen da. Olasagarrek dio irakasleak egokitu egin behar duela bere egitekoa. \u00abIrekia egon behar du, eta malgutasuna izan behar du. Ausarta izan behar du, gauza berriak probatzeko, betiere albo ondoriorik ez dela sortuko ziurtatuz\u00bb. Gurasoekin komunikatzea eta ikaslea behatzea ere ezinbestekotzat ditu. Bestalde, \u00abaurreiritziak desikastea\u00bb proposatzen du, horrek mugatu dezakeelako beste guztia. \u00abIkasle batek gaitasun handiak dituela diogunean, ez dugu esaten besteak baino eskubide gehiago dituenik. Ezberdina da, eta beste behar batzuk ditu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Irakasleak desikasi behar du gaitasun handia izanda ere ikaslea bakarrik moldatuko dela. \u00abEzin dugu hori aurreikusi. Gaitasun handia dutelako ez du esan nahi ez dutenik laguntza behar\u00bb. Generoaren ikuspegia ere lantzen du Olasagarrek, gaitasun handiko neska gutxiago daudela ikusi baita. Adimen handiko hamar umetik zazpi mutilak dira, eta hiru, neskak. \u00abGelan ez dute arazorik ematen, diziplina arazo gutxiago dutelako eta isilagoak direlako\u00bb. Bego\u00f1a Suarezek haien izaera ere aipatu du arrazoi gisa. \u00abNeskek gorde egiten dute azkartasuna. Beldur diote berekin neurri bereziak hartzeari. Ez dute taldearen aldean ezberdin izan nahi\u00bb. Ikastetxean eta gela barruko lanean irakasleek babesa behar dutela dio Olasagarrek. \u00abBabesa, eta zerbait behar dutenean norbait izatea atzean aholkua eta laguntza emateko, erreferentzia bat\u00bb. Baina egoera oso ezberdinak daude; badira taldeak hogei ikaslekoak, hamabostekoak eta hogeita hamarrekoak. \u00abIrakaslearen egitekoak malgua izan behar du. Ikasleari kasu eginez, oro har ongi erantzungo du\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bidean hobetzen jarraitzeko, \u00abjarraipena eta sistematizazioa ziurtatzea\u00bb proposatzen du Olasagarrek. \u00abEz da hutsetik hasiko, eta bada modua aurrera egiteko. Egiten dugun lana metatuz eta transmitituz joan behar dugu\u00bb. Egiteko asko dagoela uste du Etxeberriak. \u00abLan asko dago egiteko, nahiz eta Jaurlaritzak adimen gaitasun handiarentzat oso lagungarria izan daitekeen dokumentu bat argitaratu duen eta sentsibilitate bideak ireki dituen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Gurasoen kezkak<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abOrdu asko pasatzen dituzte eskolan, eta ez dugu nahi asteburuan eskolan ikasi ez dutena ikastaro batean ikastea ere\u00bb, dio Suarezek. Uste du eskolan nola artatu behar dituzten jakitera bideratu behar dela haien lana. \u00abEragin behar da eskolan, hor ditugulako ikasleak hainbat ordutan\u00bb. Oraindik ere gaitasun handiko haurren gainean aurreiritzi asko daudela uste du Jakesek. Baionan bizi da. Asmatutako izena da, ez baitu berea eman nahi izan, ezta bere haurrena ere. Bi haur ditu: 13 urteko mutiko bat eta 10 urteko neskato bat. Biak ala biak gaitasun handikoak dira, eta berak eta emazteak ere ezaugarri horiek dituztela ohartu dira. Lehena eskolan detektatu zuten. \u00abKlasean biziki ongi zen, baina batzuetan ez zen kontzentratzen, eta arreta galtzen zuen. Arrapostuak biziki ongi ziren; helduen antzera erantzuten zuen\u00bb. Lehen haurrarekin jakinaren gainean egonda, bigarrenarekin gauzak errazagoak izan dira. \u00abLagunekin ez zuen ongi pasatzen, eta nahi zuen jakin zer gertatzen zitzaion. Orain biziki ongi da elkar ulertzeko eta zer gertatzen zaigun jakiteko\u00bb. Orain kolegioan daude biak; semea, hirugarren mailan. \u00abGustura dago gelan\u00bb. Alaba berriz, lehen mailan dago. Aukera dute haien curriculuma aberasteko laguntza izateko, baina ez dute izan nahi. \u00abIrakasleek ez dakite gure haurren gaitasunen berri. Ez da arazorik, eta arazoren bat gertatzen bada, erranen diegu. Normaltasuna nahi dugu. Haurrak zoriontsuak izatea nahi dugu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irene Arrizurieta \/ 2014-12-13 \/ 1.141 hitz Ikasteko tenorean mugak izaten dituzte gaitasun handiko haur batzuek. Bide horretan lagun dituzte irakasle, guraso eta adituak. Ikasgelan horiek identifikatzea ez da erraza, eta irakasleek maiz ez dute baliabiderik izaten.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,34],"tags":[2181,3698,3695,3,3697,3696,5078,104,3694,3693],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8452"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8452"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8452\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8454,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8452\/revisions\/8454"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8452"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8452"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8452"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}