{"id":8556,"date":"2015-01-19T11:41:25","date_gmt":"2015-01-19T11:41:25","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8556"},"modified":"2015-01-19T11:41:25","modified_gmt":"2015-01-19T11:41:25","slug":"jarraitu-kaskabiloari","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/01\/jarraitu-kaskabiloari\/","title":{"rendered":"Jarraitu kaskabiloari"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1736\/035\/001\/2015-01-17\/jarraitu_kaskabiloari.htm\" target=\"_blank\">Edu Lartzaguren \/ 2015-01-17 \/ 622 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Itsuei kalean autonomiaz ibiltzen laguntzeko, satelite bidezko nabigazio sistema bat garatu du Europako enpresa talde batek, Donostiako Vicomtech-IK4 buru.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Izugarria da, guztiz erreala\u00bb, dio Zuri\u00f1e de Anzolak. Erabat itsua da emakumea, eta ikusmen arazoak dituztenentzat Donostian garaturiko nabigazio sistema bat probatu du, Gipuzkoako Parke Teknologikoan. Sistema erakusteko, entzungailuak jantzi ditu, eta kalean gora abiatu da. Itsu-makila darama, gailuak aurreikus ezin ditzakeen oztopoak antzemateko, baina soinuek gidatzen dute. Kanpaitxo eta marinba hotsek ezkerretara edo eskuinera joan behar duen esaten diote, eta danbor batek ondo doala eta aurrera jarraitzeko. \u00abZure gorputza trebatzen duzu soinuari obeditzeko, eta non biratu behar duzun ikusiko bazenu bezala da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Apustu \u00abarriskutsua\u00bb zen. Itsuek edo ikusmen urria dutenek sistema arbuiatuko ote zuten beldur ziren Oihana Otaegi eta Eduardo Carrasco ingeniariak. Otaegi Vicomtech-IK4 enpresako Ingeniaritza Saileko zuzendaria da, eta Carrasco ikertzailearekin garatu du itsuentzako sistema. \u00abIkusteko zailtasuna dutenei mugitzeko segurtasuna eman nahi izan diegu\u00bb, dio Jauregik, \u00abezin izaten dutelako jakin zein ibilbide jarraitu behar duten leku batera heltzeko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Argus du izena sistemak, eta Europako egitasmo bat da. Greziako mitologian, ehun begiko erraldoia da Argus Panoptes, eta argonauten <em>Argos<\/em> ontziaren egileak ere Argus du izena, hortik nabigazioarekiko lotura. Vicomtecht-IK4k zuzendu du elkarlanean aritu den enpresa taldea eta Euskal Herriko, Alemania, Austria, Espainia eta Erresuma Batuko ikertzaileak. Besteak beste, Siemensekin aritu dira.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>&#8216;Tormesko itsumutila&#8217;<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Carrasco ikertzaileak kontatzen duenez, teknologia aurreratuko sistema hori sortzeko ideia XVI. mendeko eleberri batetik atera zuten. Izan ere, <em>Tormesko itsumutila<\/em> nobelan, kaskabilo bat lotzen diote mutiko protagonistari, itsuak soinuari jarrai diezaion, eskutik heltzeko beharrik gabe.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Musika estereo sistemarekin grabatzen dutenean, gitarra, ahotsa edo bestelako tresnak eskuinerago edo ezkerrerago dauden irudipena sor daiteke, eta espazio ilusio hori helarazi gero entzuleari. Estereofonia arrunt hori erabiltzen dute Argus sisteman, itsuei esateko non biratu behar duten eskuinera edo ezkerrera, eta nondik jarraitu behar duten zuzen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Argusen berrikuntza nagusia horretan datza. Orain arteko sistemek hitzezko aginduak ematen dizkiete itsuei. Soinuak erabilita, ordea, hizkuntza arazoak saihesteaz gain, \u00abaskoz modu naturalago eta zehatzago batez\u00bb gida daitezke itsuak, Otaegiren arabera.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Entzungailu arruntekin erabil daiteke sistema, baina erabat itsu direnekin, garatzaileek nahiago dute erabili soinua kaskezurretik transmititzen duten entzungailuak, horiek belarriak libre uzten dizkietelako, kanpoko soinuak oztoporik gabe entzuteko. \u00abHori ezinbestekoa da, itsuen segurtasuna ziurtatzeko\u00bb, dio Carrascok.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Argus sakelako batekin erabil daiteke, telefonoaren GPS gailuarekin, edo, merkatuan dauden beste gailu zehatzagoekin; mendizaleek erabiltzen dituztenak, esaterako. \u00abAhalik eta aukera gehien eman nahi izan ditugu\u00bb, azaldu du Otaegik. Horrez gain, zehaztasun handiagoko gailu propioa sortu dute Argus egitasmoaren barruan, GPSz gain, Europako Galileo zein beste kokapen sistemak uztartzen dituena.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Sare soziala<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Itsuentzako eta itsuekin egin dute lan. Hasieratik aritu dira lanean horietako 110 baino gehiagorekin, probak egiten. Izan ere, itsuak protagonista izango dira egitasmoan, ez erabiltzaile hutsak. Geolokalizaziorako gailua eta aplikazioa Argus sistemaren bi hankak badira, sare soziala da hirugarrena. Interneteko plataforma bat eratu dute garatzaileek, itsuek ibilbideak eta informazioa parteka dezaten. Erabiltzaile batek aukera izango du berak eginiko ibilbide bat plataformara igotzeko, eta, Argus sare sozialaren bidez, besteei jakinarazteko, haiek ere ibilbidea erabil dezaten. Denen artean, hiri eta landa eremuetako ibilbideen maparik trinkoena osatzea da helburua.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kanpoan direnean itsuak edonoiz galde diezaioke sistemari non dagoen, zenbat denbora beharko duen helmugara heltzeko, edo, ustekabeko oztoporen bat aurkituz gero, beste ibilbide bat kalkulatuko dio. Erabiltzaileak puntu interesgarriak marka ditzake, denda bat edo oztopo bat, eta besteei ere agertuko zaizkie ibilbide horretan. \u00abKomunitate bat sortu nahi dugu\u00bb dio Carrascok, \u00abdenon artean sistemak askoz indar handiagoa hartuko duelako\u00bb. Itsuei mesedea egiteaz gain, sistema erreskate lanetan ere erabil daitekeela uste dute garatzaileek, ikusteko arazoak daudenean. Android sistema eragilearekin erabil daiteke sakelarako bertsioa (Appleren iPhonerako bertsioa prestatzen ari dira), eta GooglePlay dendan dago jaisteko: doako bertsio sinplea dago, zein ordainpekoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zuri\u00f1e de Anzolak zebra bidea gurutzatu berri du, soinuari jarraika. Nabigazio sistema, itsu-makila edo zakurraren artean aukeratu beharko balu, ez du zalantzarik: \u00abZakurra eta aplikazioa\u00bb<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edu Lartzaguren \/ 2015-01-17 \/ 622 hitz Itsuei kalean autonomiaz ibiltzen laguntzeko, satelite bidezko nabigazio sistema bat garatu du Europako enpresa talde batek, Donostiako Vicomtech-IK4 buru.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,28],"tags":[3731,2240,3775,3,156,3774,3776,5076,3773,3777,3772],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8556"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8556"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8556\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8558,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8556\/revisions\/8558"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8556"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8556"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8556"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}