{"id":8563,"date":"2015-01-19T12:04:01","date_gmt":"2015-01-19T12:04:01","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8563"},"modified":"2015-01-19T12:04:01","modified_gmt":"2015-01-19T12:04:01","slug":"bizitza-bera-bezain-beltza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/01\/bizitza-bera-bezain-beltza\/","title":{"rendered":"Bizitza bera bezain beltza"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1959\/040\/001\/2015-01-18\/bizitza_bera_bezain_beltza.htm\" target=\"_blank\">Ander Perez \/ 2015-01-18 \/ 1.495 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Nobela beltzaren parte da kritika soziala. Elkarri lotuta agertu dira beti, Depresio Handiaren garaian generoa agertu zenetik. Orain, krisi ekonomiko sakon batean, bada orduko iluntasunarekin antzik ikusten duenik. Nobela beltzak badu, egoera horretan, nondik edan. Nahiz eta beti, krisiarekin eta krisirik gabe, izan duen zer salatu.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baztango giro umel eta laino itxiaren erdian, erraz irudika daiteke gertakari misteriotsu bat. Halako giroan, nobela beltzaren neurrira egindakoa dirudi agertokiak. Ez eguratsagatik bakarrik. \u00abPaisaiak, baztandarren izaera estereotipatua, kontrabandoaren tradizio historikoa&#8230;\u00bb, hainbat elementuk ekarri dute Nafarroako iparraldeko eskualdearen eta nobela beltzaren arteko lotura estua. Joseba Otondoren iritzia da hori. Berak eta hainbat lagunek Baztango Nobela Beltzaren Astea antolatu dute, datorren asteazkenetik aurrera. \u00abIrakurzaletasuna beste era batera gozatu\u00bb nahi dute, eta haien eskualdeak genero beltzarekin izan duen harremana baliatu dute horretarako. Astebetez, euskal letretako lan beltzak ekarriko dituzte jendaurrera, aitzindariak zein azken nobedadeak. Ingurua belztuko dute Baztanen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Depresio Handiaren garaiko zuri-beltzeko argazkiek ere gehiago dute beltzetik, zuritik baino. AEBetako burtsek 1929an izaniko bat-bateko gainbeherak \u2014<em>crash<\/em>-a\u2014 eta lege lehorrari lotutako krimen antolatu eta mafien gorabeherek panorama beltza osatu zuten hango gizartean. Egoera hartan, agertoki ezin egokiagoa aurkitu zuen genero beltzak, orduko miseria, frustrazio eta depresioaren artean, burua azaleratzeko. Ez zen nolanahiko agerpena izan, gainera; kalean eta kalerako sortu zen. Hala aitortu zion Raymond Chandlerrek Dashiell Hammetti \u2014generoaren guraso eta erreferente handiak izan ziren biak\u2014 Hammettek krimena \u00abloreontzi veneziarretik atera eta kalezulora eraman\u00bb zuela esan zuenean. Aldaera estetikoa baino gehiago ezkutatzen du metaforak: Erresuma Batuan errotutako polizia nobelen generoari sakoneko ikuspuntu aldaketa gehitu zion AEBetako genero beltzak. Aristokrata handien jauregi viktoriarretatik pobreziaz jositako kaleetara ateratzearekin batera, helburua ere aldatu zuen. Garai bateko enigma hutsa, hilketa argitzeko polizia ikerketa, bigarren mailara pasatu zen; krimena aitzakia bihurtu zen, horren atzean ezkutatutako gizarte arazoak eta erro sakonak nabarmen aztertzeko. Kalezuloa gizartearen behatoki hartuta, generoak ateak ireki zizkion kritika sozialari. Eta hala iraun du, oro har, geroztik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gurean, Itxaro Borda da generoari lotu eta nobela beltzean gehien aritu diren idazleetako bat. Amaia Ezpeldoi detektibearen bitartez, era guztietako gizarte gaiak aztertu ditu; ikuspegi kritikoz, betiere. Hainbat desagerpen eta krimenen ikerketen haria jarraituz, gai \u00abekologistetan, familiaren ingurukoetan, antimilitaristetan edo politikoetan\u00bb ziztatzen du kritika Ezpeldoi detektibeak. Eta horretarako genero beltza aukeratu izana ez da kasualitatea. Izan ere, Bordak dioenez, \u00abnobela beltza da kritika sozialerako generorik erosoena, pertsonaia hara eta hona ibiltzen delako, sozietatearen maila guztietan, eta berak ikusten duena idazten du autoreak\u00bb. Gizartearen ustelkeria eta gaiztakeria akuilu dira genero beltzean. Eta hala ematen dio bide irakurketa kritikoari, Xabier Olarra itzultzaile eta Igela argitaletxeko arduradunak dioenez, \u00ablupa berezia jartzen duelako bizitzaren alderdi ez hain zoriontsuetan\u00bb. Iluntasun horretatik edaten du nobela beltzak. \u00abGune baztertu eta ahaztuetan\u00bb, hain zuzen ere, \u00abkoktela\u00bb sortzen da, Jon Arretxe idazlearen irudikoz. \u00abOsagai klasikoak elkartzen dira, etorkinak, jende txiroa, drogak eta prostituzioa\u00bb. Eremu horietan, Arretxeren ustez, \u00abia nahi gabe sortzen da kritika soziala\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kritika hura detektibearen figuran gorpuztu zuten generoaren aitzindariek. Bazuten polizia aukeratzea, baina, Bordak dioenez, \u00abpoliziak ez du gizarte normaletik aparteko gizarterik ikertzen\u00bb. Detektibeak, aldiz, bai. \u00abNormalitateak kanpoan uzten ditu bai detektibeak eta bai detektibeak ikertzen dituen gaiak\u00bb. Bizitzaren eta gizartearen alderdirik baztertuenak aztertzeko, hala, zentralitatetik abiatzen ez zen pertsonaia bat aldarrikatu zuten. Sarri, Bordak gogorarazi duenez, \u00abalkoholikoak edo bazter joeretako\u00bb detektibeak hautatu zituzten, bide batez, bertsio ofizialari kontrajartzeko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ikuspegi kritikoa, edonola, ez zen pertsonaiaren ezaugarri esklusiboa; autorearengandik zetorkion. Izan ere, Olarrak dioenez, hastapenetako autore horietako asko, \u00abHammett, edo Chandler, M.Cain edo beste zenbait, ezkertiarrak ziren, argi eta garbi\u00bb. Ideologizazio horrek, besteak beste, komunismoaren aurkako borrokalari ezagun Joseph McCarthy senatariaren tribunalaren aurrera eraman zuen Hammett. Preso zeuden militante komunistak laguntzeko komite bateko partaide izatea leporatu zioten <em>Maltako belatza-<\/em>ren autoreari. <em>Pulp<\/em> aldizkari merkeen garaia zen, eta genero beltzeko kontakizunek han aurkitu zuten euskarria, langileen artean barra-barra zabaltzeko. McCarthyk, galdeketa hartan, Hammetti galdetu omen zion ea komunismoari aurre egiteko modurik onena ote zen AEBetako liburutegiak komunisten liburuekin betetzea. Olarrak gogorarazi duenez, Hammettek honela erantzun zion sorgin ehizaren buruari: \u00abKomunismoari aurre egiten ariko banintz, nik, zure lekuan, ez nioke jendeari liburu mota bakar bat ere emango\u00bb. Horrekin, Igelako arduradunak dioenez, Hammettek kontrakoa aldarrikatu nahi izan zuen: \u00abHammettek pentsatu zuen: &#8216;Bada, nik, alderantzizkoa egingo dut: ahalik eta jende gehienaren eskuetan jartzen ditut liburuak, jendeak zer pasatzen den ikus dezan&#8217;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Masen artean zabaltzeko erraztasun horrek, masa kulturaren produktu gisara kontsumitu izanak, balioa kendu dio sarri genero beltzari. Genero txikitzat hartu izan ohi da, eta ustezko goragoko mailako literaturarekin kontrajarri. Gaur egun, ordea, asko dira genero beltzean idatzitako hainbat lanen kalitatea goraipatzen duten ahotsak, topikoari aurre eginez. Olarrarena da horietako bat: \u00abNik makina bat alditan esan izan dut Hammetten <em>Kristalezko giltza<\/em> garai horretako Ernest Hemingwayk edo Francis Scott Fitzgeraldek egindako literaturaren parean dagoela\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Euskal Herrian ere, kritiko<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hastapenetan bezalaxe, gehien hedaturiko generoetakoa \u2014eta, sarri, gehien salduetakoa\u2014 izan da nobela beltza ia mende beteko bere ibilbidean. Mundu osoko literatura gehienetan aurkitu du heldulekua, arrakasta handiz. Eta zabaltze horretan, ez du galdu, oro har, jatorrizko kalezulo ilun horietako espiritu kritikoa. Ezta Euskal Herrian ere, Bordaren irudikoz: \u00abUste dut Chandlerren helburu berarekin egiten dugula guk ere, bizi gaituen, bizitzen dugun eta biziarazten dugun euskal jendarte horren aniztasuna agertzeko eta, batzuetan, gure jendarte honengandik sentitzen dugun zama hori salatzeko\u00bb. Arretxek ere uste du euskal letretako genero beltzean \u00ablekua eman\u00bb zaiola kritika sozialari, baina \u00abbeti dosi txikiagoetan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Jose Antonio Loidi Bizkarrondoren <em>Amabost egun Urgainen<\/em> nobela \u20141955ean argitaratua\u2014 dute askok euskarazko genero beltzeko lehen lantzat. Hortik gutxira etorri zen Mariano Izetaren <em>Dirua galgarri<\/em>, eta Gotzon Garate zein Xabier Gere\u00f1oren lanak ondoren. Gerora, erreskadan, gaur egun euskarazko nobela beltzaren erreferente diren idazleen belaunaldia etorri da; tartean, Anjel Lertxundi, Itxaro Borda, Jon Alonso, Jon Arretxe, Aingeru Epaltza eta, pixka bat geroago, Alberto Ladron Arana eta I\u00f1aki Irasizabal. Guztiek, salbuespenik gabe, euskal gizartean errotutako errezeloari egin behar izan zioten aurre. Alegia, garai batean euskal gizartean detektibearen figura sinesgarria ez zela zioten ahotsei. Edota, AEBetako gizartearen kontrara, gurean nahikoa krimen, nobela beltzerako nahikoa bazka ez zegoela ziotenei. Bordak sendo egin dio kontra aurreiritzi horri: \u00abEuskal Herriari buruzko ikuspegi idealizatua dugu. Uste dugu hemen ez dela hilketarik hilketa politikoetatik kanpo. Horien aitzinean itsu egon gara, baina orain hasi gara begiak irekitzen. Hilketa politiko horiek, alde batekoek zein bestekoek, euskal sozietateak berez <em>sui generis<\/em> duen harreman biolentzia hori gorde dute. Gure belaunaldiko idazleok ikuspegi aingerutar hori baztertu dugu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pertsonaietarako \u00abgehienbat detektibeak\u00bb sortu direla dio Bordak, \u00aboraindik ez garelako ausartzen poliziak sortzera\u00bb. Haren irudikoz, hori \u00abgainditzeke\u00bb dagoen muga bat da: \u00abEuskal Herriko Polizia, Ertzaintza, euskal sozietatean eragiten duen Polizia gisa ikusi behar genuke, eta ez bakarrik Polizia politiko gisa\u00bb. Olarra mesfidati mintzo da: \u00abOraindik zaila izango da komisario bat heroi bihurtzea\u00bb. Edonola, garrantzia kentzen dio horri: \u00abNobela beltzak askotarikoak dira. Jim Thompsonen lanetan, adibidez, ez da komisariorik ageri\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ez komisario, ez detektibe: ikerketara emandako irakasle afrikar etorkina da Jon Arretxek bere nobela beltzetarako aukeratutako pertsonaia. Bilboko San Frantzisko auzoan aurkitu du Arretxek bere kontakizunetarako ezinbesteko atmosfera. Ezin du askoz gehiago eskatu nobela beltza ezberdintasun sozialen erretratua egiteko baliatu nahi duen idazleak. Bertan, \u00abnobela beltzak idazteko idazlearen txipa\u00bb izaten duela dio Arretxek, Bilboko auzoak genero beltzaren \u00abosagai guztiak\u00bb eskaintzen dizkiolako. Batetik, \u00abbehe-beheko prostituzioa, etorkinak, Bilboko jende txiroena&#8230;\u00bb. Baina, bestetik, \u00abzentzu positiboan\u00bb, beste hainbat osagai ere: \u00abNiretzat, ederra izan da gure gizartea hobetzearren lanean zenbat jende dagoen ikustea\u00bb. San Frantziskon topatu du hori Arretxek. Eta, dioenez, auzoa \u00abkristoren aurkikuntza izan da, idazle eta pertsona modura\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Krisia, generoaren akuilu<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aldeak alde, egungo egoerak badu AEBetako Depresio Handiaren garaiko errealitatearen antzik. Krisi ekonomiko bortitzak kalean utzi ditu milioika langile, etxerik gabe beste milaka, eta Europako bihotzean ere, azken hamarkadetako pobrezia tasarik handienak daude egun. Beltza da egoera. Eta horretan, miseriak eta frustrazioak aspaldian ez bezala inguruak zipriztintzen dituztenean, bada garaiak nobela beltzari aukera bereziak ematen dizkiola uste duenik. Izen bat nabarmendu da zurrunbiloan: Petros Markaris idazle greziarra. Bere herrialdeko egoera larria ekarri du gogora azken nobela beltzetan. \u00abKrisiaren bidea biziki ederki\u00bb jorratu duela dio Bordak. Eta \u00abgaur egun Markarisek egiten duena, zentzu batean, Espainiako trantsizioan Pepe Carvalhok\u00bb egin zuela uste du Olarrak, \u00abedo beste modu batera, Italian Andrea Camillerik egiten duena\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abAukerak hor daude\u00bb, dio Olarrak, \u00abeta nahi duenak erabil ditzake, eta egia da orain, gertaerei eta munduaren martxari buruzko jarrerak alderantzikatzen ari direnean, aukera horiek handiagoak direla\u00bb. Krisiak, izan ere, nobela beltza sortzea \u00aberrazten\u00bb duela uste du Arretxek, \u00abjendeak gehiago erreparatzen dielako gaiei, eta gehiago haserretzen delako ustelkeria kasuak ateratzen direnean\u00bb. Ustelkeria edo \u00abkrimen ekonomikoak\u00bb aipatzen ditu Bordak ere, gaur egungo egoeran nobela beltzerako material gisa. Horietarako elementuak badituzte, bederen, azken urteetan aireratutako hainbat eta hainbat eskandaluk. Eta bide horretan, Bordak ere krisia \u00abnobela beltzerako akuilu\u00bb dela dio.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Edonola, bat datoz guztiak: ez da krisirik behar, nobela beltza idazteko. Agian, Arretxek dioenez, berak idazteko erabili duen espazioa, San Frantzisko auzoa, \u00abbeti egon delako krisian\u00bb. Edo, akaso, Bordak gogorarazten duenez, \u00abbeti dagoelako aukera injustiziak eta jendarte batean idazleari egoki iruditzen ez zaizkion gauzak salatzeko\u00bb. Nobela beltzak, izan ere, hamarkada luzeak egin ditu bidean, krisiarekin, eta krisirik gabe. Beti aurkitu du zer kontatu, eta beti kontatzen duen horren atzean zer salatu. Beti topatu ditu injustiziak eta ezberdintasunak, eta beti jo du gure gizarteko alderdi ilun horietara. Gure gizarteko alderdi beltzenetara. Hor bizi da nobela beltza. Bizitza bera bezain beltza.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ander Perez \/ 2015-01-18 \/ 1.495 hitz Nobela beltzaren parte da kritika soziala. Elkarri lotuta agertu dira beti, Depresio Handiaren garaian generoa agertu zenetik. Orain, krisi ekonomiko sakon batean, bada orduko iluntasunarekin antzik ikusten duenik. Nobela beltzak badu, egoera horretan, &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/01\/bizitza-bera-bezain-beltza\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,46],"tags":[3731,2092,284,3788,3781,745,80,3,3505,3790,3786,3129,3791,646,965,124,3793,793,2752,3787,3783,3782,5082,3784,3789,1523,3794,3785,3510,3792,647],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8563"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8563"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8563\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8565,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8563\/revisions\/8565"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8563"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8563"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8563"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}