{"id":8602,"date":"2015-01-30T08:09:35","date_gmt":"2015-01-30T08:09:35","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8602"},"modified":"2015-01-30T08:09:35","modified_gmt":"2015-01-30T08:09:35","slug":"fin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/01\/fin\/","title":{"rendered":"Fin"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1777\/018\/002\/2015-01-30\/fin.htm\" target=\"_blank\">Idurre Eskisabel \/ 2015-01-30 \/ 166 hitz<\/a><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kopeta tinko duela galdetu dit alabak zergatik ibiltzen garen emakumezkook (neskak esan du berak) gizonak (mutilak) baino pauso laburragoz. Esan berri duena zalantzan jarriz erantzun diot; alegia, itaundu diot nondik atera duen andrazkook ez garela pauso luzez ibiltzen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Orduan, neure urratsen imintzioak egiten hasi da, eta bere irakaslearenak, eta nire lagun min batenak (emakumezkoak denak): pinpirin-edo dabil, zurrun; joateak baino gehiago urrats bakoitzaren nolakotasunak, egokitasunak, arduratuko balu bezala. Beste norbaitentzako ibiliko balitz legez.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gizonezkoen txanda ailegatu da gero: aitaren pausokera imitatzeari ekin dio, alboko gelako irakaslearena hurrena, osabarena\u2026 zangokada luzez dabil, besoak zintzilik baina indartsu, aurrera begira; iduri luke iristea duela helburu bakar.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Erakustaldiaren ostean, begira-begira jarri eta berriro galdetu dit: ea zergatik ibiltzen garen neskak mutilak baino pauso laburragoz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta halaxe etorri zaizkit burura neure takoiak; amaren eta amonaren, eta amonaren amonaren gona trabaitzaileak; faxa eta gerruntze mugimendu eragoztaileak; jauzika aritzearen arriskuen mehatxuak; zangoak elkarri atxikita eta bizkarra zut esertzeko aginduak; fin ibiltzeko oharrak. Begiradak, begiradak eta begiradak. Beti besteenak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ez dakit azalpena nondik hasi.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Idurre Eskisabel \/ 2015-01-30 \/ 166 hitz<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[81,7,65,8],"tags":[3731,119,3,5083,239,5071],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8602"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8602"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8602\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8604,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8602\/revisions\/8604"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8602"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8602"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8602"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}