{"id":8612,"date":"2015-02-02T10:19:42","date_gmt":"2015-02-02T10:19:42","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8612"},"modified":"2015-02-02T10:19:42","modified_gmt":"2015-02-02T10:19:42","slug":"hezegune-vs-uholde","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/02\/hezegune-vs-uholde\/","title":{"rendered":"Hezegune vs uholde"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1736\/034\/001\/2015-01-31\/hezegune_vs_uholde.htm\" target=\"_blank\">Edu Lartzaguren \/ 2015-01-31 \/ 386 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatuko dute astelehenean. Hori gogoan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte naturguneetan datozen egunotarako.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hezeguneak paisaiaren erregulatzaile dira, besteak beste. Euria gogotik egiten duenean, ura biltzen dute, eta gero poliki askatzen dute. Astelehenean, Hezeguneen Nazioarteko Eguna izango da, urtero legez 1977. urtetik. Zazpi urte lehenago, otsailak 2 zituela, Hezeguneen Ituna sinatu zuten Iranen, Ramsar hirian. Akordioa gogoratzeko ospatzen da urtero eguna. Izan ere, hezeguneak zaintzeko munduko lehen ituna izan zen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hitzarmenaren harira, Ramsar Zerrenda deiturikoa osatu dute, babestu beharreko hezegune nagusiekin. 2014. urtearen amaieran, 2.181 gune zeuden zerrendan, 168 estatutakoak. Denera, 208.545.384 hektarea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskal Herrian, bederatzi gune babesten ditu Ramsarko Itunak. Lehena sartzen, Mundaka-Gernikako itsasadarra izan zen (Bizkaia), 1992. urtean. Azkena, Ulibarri-Ganboako urtegiaren atzealdekoa (Araba), 2009an. Tartean sartu zituzten, besteak beste, Pitillasko aintzira (Nafarroa), 1996. urtean; Txingudiko badia (Gipuzkoa-Lapurdi), 2002an, eta Salburuko hezegunea (Araba), 2002an.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hezeguneen egunaren ezaugarririk garrantzitsuena nazioartekoa izatea da, Jabi Zabala biologoaren arabera. Bioaniztasunaz arduratzen da Ihobeko Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoan. \u00abHezegune askoren garrantzia ere nazioartekoa da; esaterako, gurean ditugun batzuena\u00bb. Horren adibide dira, Zabalaren arabera, Txingudi, Urdaibai, Ulibarri-Ganboakoak zein Salburukoa. Udazkenean eta udaberrian, Afrikatik Europako iparraldera eta bueltan doazen hegaztiak horietan geratzen dira, atsedena hartzen, edo negu-pasa egiten. Beraz, kontinente bati baino gehiagori eragiten diona Euskal Herrian kudeatzen ari dira Zabala eta lankideak. Era berean, beste hezegune batzuetan egiten dutenak eragin zuzena du Euskal Herrikoetan. \u00abHorregatik da garrantzitsua nazioarteko egun bat ospatzea\u00bb. <em>Padura<\/em> hitzaren etimologiak laguntzen du, Zabalaren arabera, hezeguneez gizakiek izan duten iritzia ulertzen. Latineko <em>palus<\/em> (zingira) hitzetik omen dator, eta horretatik eratorria da malaria izendatzeko erabiltzen den <em>paludismo<\/em> hitza. Hezeguneetan hazitako protozoo batek eragiten du gaitza, eta eltxoen ziztadaz kutsatzen da. \u00abOrain arte hezeguneak leku txar edo lur galdutzat hartu izan dira, baina, zorionez, mentalitatea aldatzen ari da\u00bb. Zabalaren aburuz, jendea hasi da hezeguneen balioa ikusten, sortzen dituen onurak zein balio ekonomikoa, turistikoa eta atseden leku gisa. Euskal Herrian azken urteotan hezeguneak lehengoratzen ari direla uste du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hezeguneak ikertzen, zaintzen eta lehengoratzen dabiltzanek nabarmendu izan dutenez, kostaldeko hezeguneak daude gaizkien, oso gune jendetsuak direlako eta hirigintza egitasmoek etengabe dituztelako jomugan. Gaur ez da aski hezegunea bera zaintzea. Hori elikatzen duten erreka eta ibaiak ere hezegunearen partetzat hartzen dira. \u00abEuropatik eskatzen ari dira horiek zaintzeko\u00bb, dio Zabalak. Egunotako eguraldia ezin egokiagoa da hezeguneen garrantziaz ohartzeko. \u00abUholdeak gertatzen dira hemen, errekaren gainean, hezegunean eraiki dugulako. Urak bere tokia eskatzen digu bueltan\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edu Lartzaguren \/ 2015-01-31 \/ 386 hitz Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatuko dute astelehenean. Hori gogoan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte naturguneetan datozen egunotarako.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,12],"tags":[3731,3,156,3830,5072,3832,3831,3829],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8612"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8612"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8612\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8614,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8612\/revisions\/8614"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8612"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8612"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8612"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}