{"id":8644,"date":"2015-02-05T09:07:05","date_gmt":"2015-02-05T09:07:05","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8644"},"modified":"2015-02-05T09:07:05","modified_gmt":"2015-02-05T09:07:05","slug":"luizien-aurkako-zutarri","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/02\/luizien-aurkako-zutarri\/","title":{"rendered":"Luizien aurkako zutarri"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1833\/030\/001\/2015-02-04\/luizien_aurkako_zutarri.htm\" target=\"_blank\">Ainara Arratibel Gascon \/ 2015-02-04 \/ 1.020 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Arabako lautadan salbu, Euskal Herri osoan dago luiziak gertatzeko arriskua. Klima aldaketak eta kostaldearen ondoan eraikitzeko joerak areagotu egingo dute halakoak gertatzeko aukera. Geologoek kezka azaldu dute horregatik.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Uholde arriskutik harago, udalek ez dituzte kontuan hartzen bestelako arrisku geologikoak hirigintza planak eta mapak onartzean. Mapa bakarrak Jaurlaritzarenak dira, baina oso orokorrak dira\u00bb. Fernando Aizpiriren hitzak dira, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Geologoen Kolegioko bozeramailearenak. Kezka eragin nahi ez duen arren, nabarmendu du azken urteetan gora egin dutela luiziek Euskal Herrian, bai barnealdean, bai kostaldean. Batez ere errepideetan eta etxebizitzetan izan dira kalte handienak, eta eragile nagusia klima izan da. Joera hori iraultzeko asmoz, \u00abzentzuz eta arduraz\u00bb jokatzeko eskatu die gai horretan eskumena duten erakundeei.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Dena den, ez du ahaztu nahi herritarrek ere prebentzio lan handia egin dezaketela. Azken batean, haiek dira egunero-egunero inguruarekin harremana dutenak, ondoen ezagutzen dutenak. \u00abGertatu aurretik ia luizi guztiek sintomak ematen dituzte\u00bb. Hori dela eta, ezinbestekotzat jo du herritarrek prestakuntza on bat izatea luiziak antzemateko. Neurri batean, haiei dagokie luizien aurkako zutarri izatea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hori lortu nahian, herritarrentzako gida praktiko bat egin du Geologoen Elkargoak. Iragan astean aurkeztu zuten Bilbon, baina proiektua duela bi urtekoa da. \u00abGida hau egitearen <em>errua<\/em>, neurri handi batean, kazetariek dute. Luiziak izaten ziren aldiro, horiek saihesteko aholku eske deitzen ziguten. Guk garrantzitsuena prebentzio on bat egitea zela esaten genuen. Baina herritarrei ez genien horretarako tresnarik ematen. Are gehiago, ez genien luiziak aurreikusteko irizpiderik ematen. Horrela ezinezkoa zen herritarrek horren garrantzitsua den prebentzio lana egitea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hala, Ameriketako Estatu Batuetako geologo talde batek egindako gida bat hartu zuten abiapuntu. \u00abZerbait ulerterraza eta sinplea izatea nahi genuen, geologian aditua izan gabe erabil zitekeena. Modu pedagogiko eta didaktikoan aurkeztu nahi genituen luiziak geratzeko arrazoiak eta horiei aurre egiteko neurriak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gidak, horrenbestez, ondorengo galdera dauka abiapuntu: zergatik gertatzen dira lur-jausiak? Luizi motak askotarikoak dira, baina Aizpirik azaldu du hiru faktorerengatik gertatzen direla batez ere: lurraren malkartasuna, klima\u2014euria eta hezetasuna\u2014 eta gizakien esku hartzea. Kostaldearen kasuan, olatuen indarrak zerikusi handia duela gogorarazi du Tomas Moralesek, Euskal Herriko Unibertsitateko Geodinamika irakasleak. Halaber, lau faktoreek elkarri eragiten diotela nabarmendu du. \u00abEuriak eta olatuek itsaslabarren oinarria higatzen dute. Beraz, orografia hain malkartsua eta materialak hain hauskorrak direnez, luiziak errazago gertatzen dira. Horri gehitu behar zaio eraikuntza puri-purian egon zen urteetan ezegonkorrak ziren lekuetan ere eraiki zela. Zentzurik gabe jokatu zen kasu askotan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lur-jausiak gertatzeko arrazoiak jakinda, Aizpiriren arabera herritarrek \u00abezinbestean\u00bb ezagutu behar dituzte horiek izateko arrisku faktoreak. \u00abAurretik luiziak gertatu badira inguruan, lurra hauskorragoa da. Beraz, arrisku gehiago dago. Etxeko trenkadetan pitzadurak agertuz gero, edo leihoak eta ateak ixteko zailtasunak badaude ere, adi egon behar da. Izan ere, gerta daiteke denborarekin luizi bat gertatzea. Geologian adituak izan gabe, zantzu sinple horiekin herritarrek aurreikus dezakete luizi bat gertatzeko arriskua\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Halako arrisku faktoreren bat sumatuz gero, eta batez ere etxeko zutarrietan kirrinkak entzuten badira, etxetik atera behar da ahalik eta azkarren; eta, ondoren, larrialdietara deitu. \u00abHaiek azalduko diete zer egin behar duten, eta oso inportantea da protokoloa jarraitzea\u00bb. Egoera horren muturrekoa ez bada, egokiena geologo talde batekin harremanetan jartzea da, Aizpiriren hitzetan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ingurua egonkortzeko zer egin daitekeen erabaki aurretik, garrantzitsuena egoerari buruzko azterketa sakon bat egitea dela gogorarazi du Moralesek. Azterketa horiek helburu bat izango dute: prebentzioa. Dena den, onartu du halako ikerketek badituztela beren mugak. \u00abEdo oso orokorrak dira, edo zehatzegiak. Beraz, bien arteko azterketa mota bat bilatu beharko genuke. Izan ere, modu orokorrean egiten diren azterketek ematen dituzten erantzunek oso kasu gutxietarako balio dute. Puntualak direnak, berriz, aztertu den kasu zehatza konpontzeko baino ez du balio. Beraz, are mugatuagoak dira\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bide horretan, gakoa udalen jarreran dagoela esan du. \u00abArdura handiagoz jokatu beharko lukete. Egun, Uraren Euskal Agentziak oso kontrol zorrotzak egiten ditu, eta horregatik kontuan hartzen dute uholde arriskua eraikitzerako orduan. Baina, bestelako arriskuen inguruan ez dute hausnarketa sakonik egiten\u00bb. Hori dela eta, zentzuz jokatzeko eskatu die. \u00abZentzurik ez duena da, ez egonkorra den lur baten prezioa, arazorik ez duen lur baten parekoa izatea. Orain gutxi arte, ordea, horixe gertatu da hainbat eta hainbat herritan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskal Herrian luiziak izateko faktore guztiak ematen direla azaldu du Moralesek: \u00abOrografia malkartsua da, klima euritsua eta itsasoak higadura dezente eragiten du. Horri, gainera, gehitu behar zaio azken urteetan lekua kendu zaiela itsasoei eta ibaiei. Natura oso jakintsua da, eta erantzuten ari da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hala, kostaldeko herrietan luiziek errepideei eragiten diete batez ere, eta barnealdean etxeei. \u00abLuiziak izateko arriskua, dena den, handiagoa da kostaldean\u00bb. Aizpirik emandako datuen arabera, Arabako lautadan izan ezik, Euskal Herri osoan dago luiziak gertatzeko arriskua. \u00abZiurrenik, Gipuzkoan dago arrisku handiena, malkartsuena delako. Adibiderik argiena Zarautz eta Getaria artean gertatu ohi diren luiziak dira. Bizkaian berdin gertatzen da Bakio eta Gaztelugatxe arteko bidearekin. Oso leku ederra da, baina ezegonkorra. Erosio handia dago\u00bb. Lapurdiko kostaldearen kasuan Miarritze aipatu du Thierry Juteauk, Euskal Itsasbazterra Elkarteko kideak. \u00abHondartzatik gertu badira etxebizitza zahar ugari arriskuan edo mehatxupean daudenak. Hori duela urte batzuk ez zen pasatzen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Kosta legea<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Juteauk ondo ezagutzen du Lapurdiko kostaldea, eta argi du ezin dela gehiago eraiki. \u00abErabat hartuta dago, eta itsaslabarrak gero eta atzerago egiten ari dira. Oso material ez egonkorreko inguru geologikoak dira, gainera. Higaduraren ondorioz, itsaslabarretako geruza fina suntsitu egiten da, eta agerian uzten du gogorra. Hori ere suntsituz doa, behera etorri arte\u00bb. Konponbiderako, gainera, aukera gutxi ikusten du. \u00abIngurua egonkortzeko ahaleginak egin daitezke, baina behin eta berriz izango dira arazoak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gogorarazi du, gainera, klima aldaketak are gehiago zailduko duela egoera. \u00abItsasoaren tenperatu igo ahala, lurrin gehiago sortuko da, eta laino gehiago ageriko dira. Beraz, euria gehiago egingo du, eta horrek lurren higadura areagotuko du\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Antzera mintzatu da Aizpiri. \u00abLuizien kopurua areagotu egingo da klima aldaketarengatik, eta batez ere asko eraiki delako. Lehen mendi bateko labarra erortzen zen, eta ez zen ezer gertatzen. Baina, azken hamarkadetan asko eraiki denez, aukera gehiago dago luiziak etxebizitzak kaltetzeko. Gauza logikoa da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Beste arrisku faktore bat, Hego Euskal Herriaren kasuan, Espainiako Gobernuak duela bi urte onartutako Kostaren Legea izango litzateke. Lege horrekin kritiko dira Morales eta Aizpiri: \u00abOkupatuak zeuden itsas ondoko lekuak berreskuratzeko esku hartze dezente egin dira, baina berriro ere kostaldetik gertu eraikitzea ahalbidetzen du legeak. Hori, arriskutsua eta arduragabea izateaz gain, eskubide urraketa bat da. Izan ere, kostaldea guztiona da, eta denek dugu horretaz disfrutatzeko aukera. Denek aldarrikatu behar dugu hori\u00bb, esan du Moralesek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ainara Arratibel Gascon \/ 2015-02-04 \/ 1.020 hitz Arabako lautadan salbu, Euskal Herri osoan dago luiziak gertatzeko arriskua. Klima aldaketak eta kostaldearen ondoan eraikitzeko joerak areagotu egingo dute halakoak gertatzeko aukera. Geologoek kezka azaldu dute horregatik.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,70],"tags":[3731,1795,3,3850,288,3852,3851,3849,5084],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8644"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8644"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8644\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8646,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8644\/revisions\/8646"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8644"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8644"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8644"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}