{"id":8697,"date":"2015-02-12T12:12:00","date_gmt":"2015-02-12T12:12:00","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8697"},"modified":"2015-02-12T12:12:00","modified_gmt":"2015-02-12T12:12:00","slug":"periferikoa-eta-txikia-denarekiko-hurbiltasuna-zuhurtziaz-emanda","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/02\/periferikoa-eta-txikia-denarekiko-hurbiltasuna-zuhurtziaz-emanda\/","title":{"rendered":"Periferikoa eta txikia denarekiko hurbiltasuna, zuhurtziaz emanda"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1774\/023\/001\/2015-02-11\/periferikoa_eta_txikia_denarekiko_hurbiltasuna_zuhurtziaz_emanda.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2015-02-11 \/ 464 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>\u00abLatza bezain ederra den mundu txiki bat\u00bb deskribatzen saiatu da Antonio Casado da Rocha &#8216;Islandiera ikasten&#8217; olerki liburuan.<\/em><br \/>\n<em>\u00abOrojalea\u00bb izaki, estilo aniztasuna landu nahi izan du.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Orain hamabost bat urte, Antonio Casado da Rochak (Errenteria, Gipuzkoa, 1970) egonaldi bat egin zuen Islandian. Memorizatu zituen islandierazko hitz solte batzuk, eta, aldi berean, euskarazko <em>on line<\/em> ikastaro bati ekin zion, han zegoela. \u00abKonturatu nintzen ergela nintzela, nirea zenari uko egiten niolako\u00bb. Euskaraz hitz egiteko zailtasuna izan da, hain zuzen, <em>Islandieraz ikasten<\/em> azken lau urteotan mamitutako olerki liburua idazteko pizgarrietako bat (Utriusque Vasconiae), egilearen esanetan; baita txikia eta periferikoa denarekiko sentitzen duen atxikimendua ere. Islandiera eta euskara halakoxeak dira, esaterako. Horiek metafora gisa erabilita, \u00ablatza bezain ederra den mundu bat\u00bb deskribatzen saiatu da, hizkuntzen bizitzaz, historiaz, burujabetzaz, bidaiez eta familia kontuez mintzatuta.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Islandiera ikastearena literalki uler daiteke, Ur Apalategi Utriusque Vasconiaeko editoreak liburuaren aurkezpenean \u2014atzo, Donostian\u2014 adierazitakoaren arabera. \u00abBenetan horretaz hitz egiten baitu zenbat olerkitan, idazkera konkretu eta situatua erabiliz\u00bb. Baina Apalategiren iritziz, egileak \u00ababstrakzioaren arintasuna\u00bb eransten dio une oro errealitateari. \u00abHorregatik, metaforikoki ere ulertzen saiatu behar da islandiera ikastearena, liburuaren muina dastatuko badugu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lau ataletan banatu ditu Casado da Rochak liburua osatzen duten 66 olerkiak, labur antzekoak gehienak: <em>Donostian dantzari<\/em>, <em>Bihotz barnetegian<\/em>, <em>Laba \/ Lurra<\/em> eta <em>Urruneko barnetegian<\/em>. \u00abHorietako batzuek, <em>Laba \/ Lurra<\/em>-koek adibidez, badute lotura Islandiarekin, baina beste batzuek, ez\u00bb, argitu zuen egileak, atzo. Dena den, Islandia ez da liburuko metafora bakarra edo nagusia, poetaren hitzetan. \u00abBeste batzuk ere badaude: Korrika, Barnetegia, dantza&#8230;\u00bb. Iruditzen zaio, halere, liburuak, batez ere, ikastearekin daukala zerikusia. \u00abUrruneko unibertsitate batera joan nintzen zerbait ikasteko asmotan, eta hori literalki uler daiteke. Baina Ur Apalategik esan moduan, metaforikoki ere ulertzea badago\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Casado da Rocha EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateko ikertzailea da, eta bigarren liburua du, 2011n <em>Esku ezkerraz<\/em> kaleratu eta gero, argitaletxe berarekin. Euskalduntze prozesua hartu zuen gaitzat hartan, eta bigarrenean ere horretaz jardun du, nahiz eta ez izan hain modu nabarmenean. \u00abHil arte ibiliko naiz euskara ikasten\u00bb. Pentsatzen du, gainera, hizkuntza ikasteko prozesuan aurrera egiteko tresna izan daitekeela poesia.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Txikia eta periferikoa denarekiko hurbiltasuna, enpatia eta identifikazioa adierazten ditu, berriz, islandiera ikastearenak, Apalategiren ustez, \u00abmetafora iradokitzaile bihurturik\u00bb ikastearena. \u00abArazo linguistiko, nazional, murriztaileegiaz harago, mundua eta munduan bizitzeko zuhurtzia sakon, eder eta zabala eskaintzen dio irakurleari\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horretarako, eta \u00aboso orojalea\u00bb den neurrian, testuak idazterakoan aniztasuna bilatu duela dio Casado da Rochak. \u00abLuzeak batzuk, motzak beste batzuk&#8230; Prosarekin esperimentu pare bat ere egin ditut\u00bb. Edan du bertsolaritzaren formetatik, eta baita, esaterako, \u00abliteratura ingelesean topatutakotik ere\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Islandia metafora gisa, eta hitzak euskaraz emanak. Bi hizkuntzek elkarrekin dute, idazlearen arabera, mendeetan iraun izana eta zailak izatearen \u00abospea\u00bb edukitzea. \u00abHunkigarria ere bada han beren hizkuntza nola maite duten ikustea. Literatur tradizioan altxor bat dute. Abilak dira ezer gutxirekin gauza handiak egiten. 300.000 hiztun dira, baina oso ondo saltzen dute beren burua. Beharbada, badugu ikasteko zerbait&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2015-02-11 \/ 464 hitz \u00abLatza bezain ederra den mundu txiki bat\u00bb deskribatzen saiatu da Antonio Casado da Rocha &#8216;Islandiera ikasten&#8217; olerki liburuan. \u00abOrojalea\u00bb izaki, estilo aniztasuna landu nahi izan du.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[3731,3877,3,112,3876,5073,2193,1037],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8697"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8697"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8697\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8699,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8697\/revisions\/8699"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8697"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8697"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8697"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}