{"id":8715,"date":"2015-02-23T08:32:46","date_gmt":"2015-02-23T08:32:46","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8715"},"modified":"2015-02-23T08:32:46","modified_gmt":"2015-02-23T08:32:46","slug":"errautsak-artigasen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/02\/errautsak-artigasen\/","title":{"rendered":"Errautsak Artigasen"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1890\/029\/001\/2015-02-13\/errautsak_artigasen.htm\" target=\"_blank\">Ainhoa Sarasola \/ 2015-02-13 \/ 798 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Bilboko alkatearen aginduz, mila liburu sutan erre zituzten orain hiru hamarkada. Udalak deitutako lehen ipuin lehiaketa irabazi zuten, baina, antza, \u00abberba zantarrak\u00bb zituen batek.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bilboko Artigas zabortegia albiste izan zen orain bi aste. Plastikoz josita esnatu zen inguruko mendialdea; itxura guztien arabera, zaborra tratatu gabe bota, estali ez, eta haizeak baso aldera zabaldu zuen. <em>Itolarria<\/em> hitza erabili zuen bertan ibiltzen saiatu zen kazetariak, inguruak sortutako sentipena azaltzeko. Adarretatik zintzilik zeuden plastiko puskek, baina, bestelako irudia ekarri zioten burura I\u00f1igo Aranbarri idazleari, Twitterren plazaratu zuenez: \u00abZenbat ederragoa litzatekeen ipuin zentsuratu haien orriak aurkitzea adarretan\u00bb. Joseba Sarrionandiak eta Juan Retanak idatzitako ipuin banaz ari zen idazlea, Bilboko Udalak argitaratu, ondoren zentsuratu eta alkatearen aginduz Artigasen erretzera bidali zituztenak. 1980. urtea zen, eta ipuinetako batean jasotako \u00abberba zantarrak\u00bb izan ziren zentsurarako arrazoia. Egun, izatekotan, liburu haien errautsen bat geratuko da inguruotan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lehen aldia zen Bilboko Udalak ipuin lehiaketa antolatzen zuena. 1980ko ekainean egin zuen deialdia, eta azaroan jakinarazi zituzten irabazleak: euskarazko narrazioen atalean, artean ezagutzera ematen ari zen Joseba Sarrionandia izan zen saritua, <em>Enperadore eroa<\/em> ipuinagatik. Gaztelaniazko ipuinen artean, berriz, <em>Epitafio del desalmado Alcestes Pelayo<\/em> gailendu zen. Juan Retana Lizarrako 19 urteko gazteak Nafarroako Erriberako herri batean girotutako istorioa kontatu zuen, non herri lur batzuen jabetza zela eta, herritarrak bertako jauntxoaren aurka borrokatzen ziren. Baina, antza, pertsonaia haien hizkera ez zen denen gustukoa izan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Juan Mata UCDko zinegotzia izan zen lehena protesta egiten, orduko kroniken arabera Udaleko Kultura batzordearen aurrean salatu baitzuen auzia. Batzordeko buru Juan Olaetxea jeltzaleak orduan kazeta bati adierazi zionez, gaia bai jorratu zuten bilera batean, baina \u00abbatzordeak berak liburu horiei gertatu ahal izan zitzaienarekin zer ikusirik ez\u00bb zuela ziurtatu zuen. 1981eko ekaina zen, eta egun batzuk lehenagora arte, udaletxeko gela batean egon ziren gordeta liburuak, mila ale inguru, banaketarako prest. Baina udal langile batek erretiratu egin zituen handik, esan zuenez, alkatearen aginduz. Jon Casta\u00f1ares jeltzalea zen orduan alkatea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gertakariak hautsak harrotuak zituen ordurako, eta alkatearen asteroko agerraldiaren zain zeuden guztiak. Baina Casta\u00f1ares ez zen azaldu, I\u00f1aki Kalzada lehen alkateorde jeltzalea baizik, zeinak ahal bezala aletu zituen liburuak erretzearen arrazoiak. Azaldu zuenez, alkateak \u00abEAJko zinegotzi guztien babesarekin\u00bb hartu zuen erabakia. Haren alderdikide Jose Luis Padura hautetsiak gehitu zuenez, batzordeak bere garaian hartutako erabakia, liburua argitaratzea, bete egin zuten; \u00abbeste kontu bat da gero zirkulaziotik at utzi izana\u00bb. Hartarako modua erretzea izan ote zen ez zuten zehaztu nahi izan, baina beste iturri batzuek baieztatu zutenez, liburuok Artigasen erre zituzten, udalaren errausketa labean. Antza, ehun bat ale baino ez ziren garretatik salbatu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Xabier Arzalluz bera, orduan EAJren EBBko burua zena, Casta\u00f1aresen alde mintzatu zen Santutxun, mitin batean. Agindua alkateak ez, \u00abbeste batzuek\u00bb eman zutela ziurtatu zuen. \u00abBaina, gainera, ez dira ideiak erre direnak; haurrek irakurtzeko modukoa ez den literatura baino ez da erre. Beraz, ezin da alkatea XX. mendeko Torquemadatzat jo\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Idazlea eta epaimahaia <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abTriste baino gehiago, suminduta\u00bb zegoela adierazi zuen orduan erretako ipuinetako baten egileak, Juan Retanak. \u00abInkisizioa hemen da berriro ere\u00bb, salatu zuen. Zentsurarako arrazoia \u00abhitz eta esapide zantarrak\u00bb zirela jakitean, baina, harridura ere nagusitu zitzaion. \u00abEdo jaun hauek ez dituzte beren bizitza osoan ez Quevedo ez Garcia Marquez irakurri, edo bestela, sakristiek uste genuen baino gehiago jarraitzen dute agintzen EAJn\u00bb. Zalantzan jarritako hitzok \u00abpertsonaien ahotan\u00bb jarri zituela adierazi zuen, \u00abErriberako jendeak hala hitz egiten duelako\u00bb. \u00abInoiz ez dago arrazoi nahikorik liburu bat erretzeko, baina, gainera, halako arrazoiekin egitea zaplaztekoa da kulturarentzat, gu guztioz barre egitearen parekoa\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Epaimahaikideak ere suminduta agertu ziren erabakiarekin. Tartean ziren Ramiro Pinilla, Luis de Castresana eta Gregorio San Juan idazleak, besteak beste. Hiru horiek oharra kaleratu zuten, eta beren \u00abliteratur irizpideei agertutako mespretxua\u00bb salatu. \u00abEz dago gure hiri gaixoa, jaunok, hemen kulturan egiten den gutxia suntsitzeko\u00bb. Halako garaiak iragana zirelakoan, kulturari egindako \u00abiraina\u00bb deitoratu zuten. \u00abZertan ikusi dute lizunkeria testu honetan \u2014testu bikaina geure ustez\u2014, zeinak garai berri eta libreei egokitutakoa ez ezik, garai guztietako literatura klasikoaren lengoaia ere erabiltzen duen?\u00bb. Hurrengo urtean lehiaketa berriro egiten saiatu zen Udala, haur literaturari lotutako izaera emanez, baina epaimahairik ezean, bertan behera geratu zen asmo hura, eta ez zen berriro egin.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuzaleek berehala kaleratu zuten zentsuratutako obra, beste hainbat ipuinekin: <em>Cuentos incombustibles<\/em> (Ipuin erregaitzak) jarri zioten izenburu, eta <em>Hau da Bilboko alkateak erretako liburua<\/em> esaldia gehitu zioten azalean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Urte askoren buruan egunkari bati eskainitako elkarrizketan, liburuak erretzearen agindua berea izan zela ukatu egin zuen Casta\u00f1aresek, haserre. Haren arabera, udaletxean gordeak zituzten aleak <em>desagertzen<\/em> hasi ziren, \u00abipuintxo lizun bat\u00bb ziren zurrumurrua zabaldu zelako. \u00abHura geldiarazteko agindu nuen, eta funtzionario batek hartu zuen haiek errauste labera bidaltzeko erabakia. Erantzukizuna nire gain hartu nuen, baina ni ez nintzen erruduna izan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Paradoxak zer diren, liburu haren hitzaurrea Casta\u00f1aresek berak idatzi zuen. \u00abEdozein modutan, ipuinak, askok okerki eleberriaren anaia pobretzat jotzen dutenak, badu bere lilura, gutxienez instantzia guztietan kontuan hartzeko modukoa. Horren adibide dira orain argitaratzen ditugun hauek. Doakie egileei zorionik beroena\u00bb, zioen bertan. Hitz haiek ere errauts bihurtu ziren.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ainhoa Sarasola \/ 2015-02-13 \/ 798 hitz Bilboko alkatearen aginduz, mila liburu sutan erre zituzten orain hiru hamarkada. Udalak deitutako lehen ipuin lehiaketa irabazi zuten, baina, antza, \u00abberba zantarrak\u00bb zituen batek.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,46],"tags":[3731,2876,3,3882,3883,3885,3887,157,1324,3884,5082,3886,2025],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8715"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8715"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8715\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8717,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8715\/revisions\/8717"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8715"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8715"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8715"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}