{"id":8727,"date":"2015-02-23T08:37:16","date_gmt":"2015-02-23T08:37:16","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8727"},"modified":"2015-02-23T08:37:16","modified_gmt":"2015-02-23T08:37:16","slug":"bartleby-baten-baiezkoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/02\/bartleby-baten-baiezkoa\/","title":{"rendered":"&#8216;Bartleby&#8217; baten baiezkoa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2008\/036\/001\/2015-02-15\/bartleby_baten_baiezkoa.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2015-02-15 \/ 537 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Eleberri bakarra du argitaratua orain arte Harper Leek; arrakasta ikaragarrikoa ordea: &#8216;To Kill a Mockingbird&#8217;. Haren aurretik idatzi zuen nobela argitaratuko du uztailean.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Izenburutzat <em>Go Set a Watchman<\/em> zuen eleberri bat amaitu nuen 1950eko hamarkadaren erdialdean\u00bb, kontatu du, denboran 60 urte inguru atzera eginez, Harper Lee idazle estatubatuarrak, <em>To Kill a Mockingbird<\/em> nobelaren egileak. \u00abScout pertsonaia ageri da eleberri hartan, adin nagusian, eta nik eleberria balekoa zela uste nuen. Editoreak, ordea, Scouten haurtzarorako <em>flashback<\/em>-ekin liluratuta, proposatu zidan Scout umearen ikuspegitik nobela bat idazteko\u00bb. Editoreari kasu eginez, lehendabiziko nobela argitaratu gabe utzita, beste nobela bat idatzi zuen orduan Leek, <em>flashback<\/em> haietan ageri zen ume garaiko Scout pertsonaia abiapuntu nagusitzat hartuta. \u00abHasiberria nintzen, eta agindu zidatena egin nuen\u00bb. Horrela sortu zen <em>To Kill a Mockingbird<\/em>, 1960an argitaratua, Harper Leek egundaino plazaratu duen eleberri bakarra. Hortik aurrera, lerro bakar bat gehiago ere ez zuen idatzi \u2014edo argitaratu bederen\u2014, eta <em>To Kill a Mockingbird<\/em> arrakastatsuaren aurrekoa, <em>Go Set a Watchman<\/em> izenburua zuen lehen nobela hura, ahaztu egin zuen lehendabizi; gero, antza denez, galdu. Orain, Leeren abokatuak, Tonja Carterrek, aurkitu egin du eskuizkribua eta, idazlearen baimenarekin, nobela haren lehen argitalpena kaleratuko du Harper Collins argitaletxeak, uztailaren 14an. Bi milioi aleko tirada egingo dutela iragarri dute.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Joan den asteko asteartean albistea zabaldu zenetik, polemika iturri oparoa bihurtu da <em>Go Set a Watchman<\/em>-en argitalpena. Harper Leek 88 urte ditu, eta 2007an bihotzean arazo bat izan zuenetik Monroevilleko (Hego Alabama) zahar etxe batean bizi da; hedabideetatik urrunduta beti, elkarrizketarik eman gabe, lehen bezala. Lee gertutik ezagutzen duten batzuen ustez, begien bistakoa da berez nahi ez zuen erabakia hartzera bultzatu dutela, eri dela eta burua ere indar betean ez duela baliatuz. Tonja Carterrek, ordea, adierazi du idazleak ilusio handiz eman duela eleberria argitaratzeko baimena, eta orain minduta dagoela atzipetu egin ote duteneko susmoak zabaldu direlako. \u00abEmakume indartsua da, eta independentea\u00bb, esan du Carterrek. \u00abBere nobela galduaren argitalpenaz gozatzen egon beharko zukeen orain, eta horren ordez bere sinesgarritasuna defenditzera behartuta dago\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>&#8216;Bartlebytasun&#8217; perfektua<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Bartleby<\/em> perfektua zen orain arte Harper Lee, 2000. urtean Enrique Vila-Matasen <em>Bartleby y compa\u00f1\u00c3\u00ada<\/em> eleberria argitaratu zenez geroztik, idazteari \u2014eta batez ere argitaratzeari\u2014 uko egiten dioten idazleak <em>bartleby<\/em> izendatzen direla kontuan hartuz gero; idazteko \u2014eta batez ere argitaratzeko\u2014 aukerari, Herman Melvilleren Bartleby izkribatzailearen antzera, \u00abaukeran nahiago ez\u00bb erantzuten diotenak. Liburu bakarraren egilea izan da orain arte Harper Lee, eta hura inoizko arrakastatsuenetako bat: Pulitzer sariaren irabazle 1961ean; film askoren oinarria, horien artean ezagunena Robert Mulliganek Gregory Peck eta Brock Peters aktoreak zuzenduz 1962an ondu zuena, hiru Oscar sariren irabazlea; AEBetan inoizko libururik irakurrienetakoa, herrialde hartako eskoletan hainbat belaunalditako gaztetxoak eskubide zibilez eta Justiziaren funtzionamenduaz leziatzeko erabilia; itzulpenaren bidez mundu osora zabaldua eta orotara 40 milioitik gora ale saldua.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ezer idatzi eta argitaratu gabe 55 urte eman ondoren, Harper Leek bere <em>bartlebytasun<\/em> perfektu hori urratuko du udan <em>Go Set a Watchman<\/em>-en argitalpenarekin. Pentsatzekoa da egileak lan hartan konfiantza duelako eman duela baiezkoa; eta ez, batzuek uste eta esaten duten bezala, bere buruaren eta bere erabakien jabe ez delako. Carter abokatuak adierazi duenez, zalantzak izan zituen hasieran Leek, baina testua \u00abkonfiantzako lagun batzuekin konpartitu\u00bb eta haien oniritzia jaso eta gero, baiezkoa ematea erabaki zuen, poz handiz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Azken asteotan, mundu osoko giro literarioetan izan du oihartzuna Harper Leeren baiezko horrek. Ez da alferrik <em>bartleby<\/em> baten baiezkoa!<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2015-02-15 \/ 537 hitz Eleberri bakarra du argitaratua orain arte Harper Leek; arrakasta ikaragarrikoa ordea: &#8216;To Kill a Mockingbird&#8217;. Haren aurretik idatzi zuen nobela argitaratuko du uztailean.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,46],"tags":[3731,3,3906,3905,3904,3907,58,5082],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8727"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8727"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8727\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8729,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8727\/revisions\/8729"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8727"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8727"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8727"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}