{"id":8834,"date":"2015-03-02T11:35:42","date_gmt":"2015-03-02T11:35:42","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8834"},"modified":"2015-03-02T11:35:42","modified_gmt":"2015-03-02T11:35:42","slug":"giltzapearen-aurkako-guda","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/03\/giltzapearen-aurkako-guda\/","title":{"rendered":"Giltzapearen aurkako guda"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2014\/038\/001\/2015-03-01\/giltzapearen_aurkako_guda.htm\" target=\"_blank\">Ander Perez \/ 2015-03-01 \/ 1.174 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Askatasun irrikaz erantzuten dio presoak askatasun gabeziari. Erantzun naturala da ihes egin nahi izatea. Eta horretarako bide, pareta zulatu eta alde egiteko bitartekoa da sorkuntza. Bataila bat, azken finean, aske izan nahi duen presoaren eta itzalpean mantendu nahi duen espetxearen artekoa.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Etengabeko galdera da: zergatik idazten du idazleak? Zergatik margotu margolariak? Zergatik pazientziaz harria zizelkatu, azken eskultura lortzeraino? Barrenetik sortzen den zerbait izanda, erantzun propioz erantzuten dio artista bakoitzak galderari, ia erantzunik merezi ez lukeen galdera balitz bezala, norberak bere sormenari paratu nahi izan dion arrazoia salbu. Badira, ordea, denok berdintzen gaituzten egoerak, \u00f1abardurak gorabehera. Askatasunaren galera esperientzia bortitzegia da edonorentzat, eta sentipen komunak sortzen ditu. Eta hortik datoz, halabeharrez, erantzun komunak ere. Askatasun irrikaz erantzuten dio edonork askatasun gabeziari.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ia gizateriarena bezain luzea da presondegien historia. Eta kartzela bezain zaharra da handik ihes egiteko desira ere. Amets horrek bultzatzen du, eta elikatu, preso dagoenaren sorkuntza. Izan ere, Josu Martinezek <em>Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak<\/em> liburuan galdetzen duen bezalaxe, \u00abmunduan egoteko modurik zatarrena baldin bada preso egotea, zer egon liteke politagorik eskapatzea baino?\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Galdera horren arrazoiketa bere eginez, murruetan zirrikituak egin eta askatasunerako bidea zabaltzeko baliatu dute sorkuntza preso egondako askok. Luzea da hesi artean ekoitzitako lan artistikoen zerrenda, lan horiek egin diren denbora bezain luzea. Pentsa: euskal literaturako lehen lan inprimatuko olerki bat (<em>Mosen Bernat Etxepareren kantuia<\/em>) ziega batean idatzia izan zen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abIhesa da presoaren ametsa. Hemen gaudenontzat, sinonimo dira itxaropena eta ihesa. Eta idazten duen presoaren itxaropena ere ihesa da\u00bb. Jokin Urainen hitzak dira, <em>Ez dago etxean<\/em> liburukoak. 27 urte preso egin dituen idazle horrek kartzelako murruen artean sortutako euskarazko testuak bildu eta aztertu zituen liburuan. Eta, aldeak alde, bulkada bat ikusi zuen paperean zerbait betikotzera ausartu ziren guztiengan: ihesa. Askatasunaren irudikapen gisara, ihesa, plano sinbolikoan. Baina baita errealean ere: sorkuntza emaitza perfektua ez al da koilararen pazientziaz hormigoian zulatutako tuneletik egindako ihesaldi arrakastatsua?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abUrruntzeko bitartekoa\u00bb da sorkuntza Oier Gonzalezentzat ere. Preso egondakoa da, eta Atarami\u00f1e euskal presoen lanak zabaltzeko argitaletxeko kide da egun. 1983an Puerto de Santamariako (Cadiz, Espainia) espetxean zeuden euskal presoek kaleratutako <em>Intxaur azal baten barruan<\/em> lana du gogoan. Shakespeareri erreferentzia egiten zaio liburuan \u2014hortik datorkio izenburua\u2014, Hamleten pasarte bat gogoraraziz: \u00abIntxaur azal baten barruan bizi ninteke, eta unibertsoaren errege sentitu\u00bb. Metafora bat dakar pasarteak, Gonzalezen hitzetan: \u00abIntxaur oskol horretan mundutxo bat eraikitzea bada, aldi berean , intxaur oskol horretatik ihes egiteko bide bat\u00bb. Sorkuntza da mundu hori; kartzela, intxaur oskola.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Iker Morenok \u00abdeskonektatzeko\u00bb baliatu zuen sorkuntza espetxean izandako tartean. Bereak dira erreportaje honen irudiak, Oier Goitiaren <em>Fakin Xokona<\/em> libururako egindakoak. \u00abSortze prozesuak gidatzen harrapatzen nau, eta, beraz, nire burua horretan zentratzen da. Giro horretatik deskonektatzeko modua da\u00bb. Eta presoa inguratzen duen girotik alde egitean, \u00abbideak du garrantzia\u00bb Morenoren ustez, \u00abprozesua bera delako gozatu nahi izaten dena\u00bb. Horregatik, beretzat, azken emaitzak berak bigarren mailako balioa du kartzelan. Are gehiago: harresi artean sortutako \u00ablan sakonenak eta osatuenak\u00bbberetzat gorde izan dituela dio preso ohiak, \u00abinorekin konpartitu gabe\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Sorkuntza, egunerokoan<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kartzela arrotza da han egon ez denarentzat. Erreferentzia kulturalak espetxeen irudiz beteta egonagatik, presoak baino ez daki zer den bertan egotea. Gauetik egunera aldatzen da pertsonaren bizimodua, burdinazko ateetatik sartu orduko. Eta ohiko bizitza, gauzarik txikiena ere, oztopo bilaka daiteke. Egoera horretan, paperean, oihalean edo pentagraman jasotzen denaz harago, sorkuntzak badu beste baliorik: iraupen hutsarena. Gonzalezek dioenez, \u00abegunerokotasuna errazteko tresna\u00bb da sorkuntza kartzelan. Adibide praktikoetara eramanda: Frantziako espetxeetan, non \u00abbanatzen den janari eskasarekin ozta-ozta iraun\u00bb daiteken, presoak bere kasa kozinatu behar izaten duela dio. Irudimena astintzearen ondorio da presoek tomate kontzentratuen aluminiozko hodiekin, kontserba poto hutsekin eta olioarekin egiten dituzten sukaldetxoak. \u00abEspetxe teknologia\u00bb deitzen dio Gonzalezek horri.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Inguru arrotz hori \u00abnorberarena egin eta norberaren modura birsortzeko\u00bb beharra ikusten du Morenok presoarengan. \u00abEdertasuna sortzeko beharra, edertasunik ez dagoen toki batean\u00bb. Buruari eragin behar dio presoak, itxituratik zerbait atera nahi badu. Olatz Caminos presoak honela idatzi zuen <em>Bakarlekuko bakarrizketa<\/em> lanean: \u00abIkusleak galdetu behar dio bere buruari nola egiten duen emakumeak [presoak] hogei orduz alaitasuna, itxaropena, interesa bizirik mantentzeko, maitasuna ereiteko, edertasuna sortzeko\u00bb. Oztopoei aurre egin behar baitie presoak, etengabe. Sorkuntza ez da erraza giltzaperatua dagoenarentzat; \u00abdena dago kontra\u00bb, Morenok dioenez. Baina irudimenak aurre egiten dio gabeziari: \u00abGogoan dut postal batzuk egiteko txorroskiloaren aiztoa atera behar izaten genuela, eta boligrafo baten plastikozko tutura itsatsi\u00bb. Baina horrek badu alderdi positiborik ere: \u00abHainbeste erronka izateak soluzioak bilatzera derrigortzen zaitu. Sorkuntza, azken batean, hori da: soluzioak bilatzea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Oztopoez mintzo da Dario Malventi antropologoa ere. Urte luzeak daramatza kartzelaren eta sorkuntzaren arteko harremanak aztertzen. Lau urte eman zituen Asturiasko (Espainia) Villabonako kartzelan, bertako hezkuntza unitate terapeutikoa ikertzen, barru-barrutik. Azkenean, proiektutik \u2014eta kartzelatik\u2014 kanporatuak izan ziren bera eta Alvaro Garro bere ikerketa kidea, kartzelako programa harekin kritiko izateagatik. Geroztik, Renatio Curcio eta Nicola Valentino italiar preso politiko ohiekin ibili da lanean. Kartzelatik aterata, Sensibili Alle Foglie argitaletxea sortu zuten aurreko biek, presoen ametsak eta sormena aztertzeko. Eta haritik tiraka heldu dira hainbat ondoriotara. Malventik honela laburbiltzen ditu: \u00abPertsona bati askatasuna kentzen zaionean, erresistentziarako mekanismoak sortzen ditu. Gizakiak, ustez gainditu ez daitezkeen oztopoen aurrean ikusten duenean bere burua, beste produkzio sinboliko bat sortzeko beharra izaten du. Sorkuntza ekintza hori erabat beharrezkoa da itxialdiak dakarren sufrimendua gainditzeko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Malventik dioenez, kartzelako sorkuntzak \u00abbizirik eusten die\u00bb presoei, \u00abidentitate eta askatasun espazio propioa eratzen dutelako. Eta, hain zuzen ere, identitatea eta askatasuna dira instituzioak desagerrarazi nahi dituen elementuak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Ezin erabat urrundu<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lau paretek mugatzen dute preso dagoenaren unibertso fisikoa. Metro koadro gutxi batzuk. Barrote tarteek uzten duteneraino heda daiteke gehienez begirada. Baina presoak badu, itxaropena elikatu nahi badu, hortik harago begiratzeko beharra. Irudimena piztu behar du, sortu, sinbolikoki bakarrik bada ere, lau hormek giltzaperatzen duten hori mundu bakarra ez dela sinesten jarraitu ahal izateko. Esperientzia berdintzailea da hori, jatorriz eta izaeraz ulertzerik ez duena. Bost axola nondik zatozen, bost axola zergatik zauden preso. \u00abErantzun unibertsala\u00bb da, Malventik dioenez. \u00abNaturala\u00bb, Gonzalezentzat. \u00abIkaragarria da nola berdintzen duen espetxeak sormenerako bulkada. Elementu hegemonikoak topa ditzakegu, itxiturarenak, bai Euskal Herrian, bai AEBetatik Leonard Peltierrek edo Mumia Abu Jamalek kaleratutako lanetan. Espetxeko esperientzia hainbesteraino da berdintzailea, presoaren subkontzientean eragiteraino\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Paretak zulatzea da presoaren desira, eta horretarako erreminta da sorkuntza, mundu hori albo batera utzi eta ihes egiteko. Baina presoa preso da ateak irekitzen ez diren bitartean. Eta nahia hori bada ere, ez da erraza urruntze erabatekoa eskuratzea. Horregatik, genero batez hitz egiterik balego, elementu autobiografikoak presenteen dituen generoaz ariko ginateke espetxe literaturaz hitz egitean. Agerikoa da sortzailearen isla kartzelan sortzen duen horretan. Badira kartzelako esperientziaz idazten dutenak, zehatz, deskribapen kronika gisara. Eta badira, kontrara, kontakizuna zeharo espetxetik kanpo kokatzen dutenak, \u00abhain zuzen ere, beren burua espetxetik kanpo kokatzeko\u00bb, Gonzalezen ustez. Baina \u00abbeti, inplizituki bada ere, beti\u00bb dago kartzelaren itzala. Sortzean, hain zuzen , \u00abbeti agertzen da sortzailea nondik ari den sortzen\u00bb, Morenoren iritziz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abIhesa amets, baina gehienetan ametsek egiten dute ihes, goizean esnatzean presoak kartzelan utzita\u00bb, idatzi zuen Urainek. Sortu den hori bukatu bezain laster desagertuko balitz bezala. Berriro hasi behar da sortzen, berriro ihesaldia prestatzen. Baina Gonzalezek dioenez, kartzelaren gudu zelaian \u00abbataila\u00bb da sorkuntza, presoaren eta askatasun faltaren arteko bataila. Eta sortzea, une batez bada ere, gutxika-gutxika guda hori irabazteko pausoak ematea da. Astiro-astiro, aske bizi nahi duen presoaren alde orekatzea balantza, hura itxi nahi duen kartzelaren kaltetan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ander Perez \/ 2015-03-01 \/ 1.174 hitz Askatasun irrikaz erantzuten dio presoak askatasun gabeziari. Erantzun naturala da ihes egin nahi izatea. Eta horretarako bide, pareta zulatu eta alde egiteko bitartekoa da sorkuntza. Bataila bat, azken finean, aske izan nahi duen &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/03\/giltzapearen-aurkako-guda\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,46],"tags":[3731,3975,3781,3969,3,3974,3971,2129,914,3978,5082,3979,3977,3972,3970,3973,3976],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8834"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8834"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8834\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8836,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8834\/revisions\/8836"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8834"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8834"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8834"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}