{"id":8868,"date":"2015-03-04T09:11:25","date_gmt":"2015-03-04T09:11:25","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=8868"},"modified":"2015-03-04T09:11:25","modified_gmt":"2015-03-04T09:11:25","slug":"euskaldun-guztiontzako-gero","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/03\/euskaldun-guztiontzako-gero\/","title":{"rendered":"Euskaldun guztiontzako &#8216;Gero&#8217;"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1774\/029\/001\/2015-03-04\/euskaldun_guztiontzako_gero.htm\" target=\"_blank\">Ander Perez \/ 2015-03-04 \/ 449 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Axularren lan klasikoaren edizio kritikoa apailatu du Blanca Urgellek.<\/em><br \/>\n<em>Euskaltzaindiaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetzaren ondorio da; atzo berretsi zuten akordioa.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Abandonatuegia\u00bb dago, Blanca Urgell filologo eta EHUko irakaslearen iritziz, Pedro Agerre <em>Axular<\/em>-en <em>Gero<\/em> liburua. \u00abEuskal klasikoetan klasikoena\u00bb denak, 1643an argitaratutako horrek, ez du jaso \u00abbehar besteko arreta kritikoa\u00bb, 1976an Luis Villasante euskaltzainburu zenak azkenekoz argitaratu zuenetik. Irakurleaz mintzo da Urgell, baina, batez ere, filologoez eta ikertzaileez. Lanaren ikerketa alde batera utzi izan dela uste du. Horregatik, \u00abberrogei urteko utzikeria filologikoa\u00bb konpontzeko, edizio kritiko berria argitaratu du Urgellek, Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren ekimenez. Bi instituzioek sustatutako Mendaur bilduman argitaratu dute lana; bildumaren seigarren alea da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">1643an argitaratu zenetik, Axular hil baino urtebete lehenago, beste bost argitalpen izan ditu euskal letretako klasiko horrek. Villasanterena zen orain arteko azken edizioa, 1976an argitaratua. Hori izan da, hain zuzen ere, \u00aborain arte irakurtzeko zein ikertzeko izandako euskarria\u00bb. Orain, \u00abgoitik behera berrikusitako testua\u00bb aurkeztu du Urgellek, \u00abaurreko edizio guztiak zipriztintzen dituzten akatsetatik garbitua\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Villasanteren azken argitalpenak bazituen \u00abalderdi positiboak\u00bb, Urgellen ustez. Batez ere, \u00abgrafia gaurkotzeko egindako ahalegin itzela, gaurko irakurlea ez dadin gal grafia zaharraren sasietan\u00bb. Villasantek egindako ahalegin horri eutsi \u00abeta are aurrerago eraman\u00bb du Urgellek bere edizioan, beste behin ere, irakurlearentzat ulergarria eta erosoa izan dadin. Gainera, \u00abtestu klasikoek garaian garaiko filologiaren neurria eman behar\u00bb dutela iritzita, arlo horretan egin du lanik handiena Urgellek, testua gaur egungo euskal filologiaren estandarretara ekarriz. Bide horretatik, lan filologikoa da, hain justu, Urgellen lanak orain arteko edizioekiko duen \u00abalderik handiena\u00bb. Dioenez, \u00abfilologiaren armak emankorki baliatu\u00bb ditu horretarako.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Azken emaitzaraino iristeko, \u00abtestua osoki erkatu da hitzez hitz\u00bb lanaren jatorrizko ale batekin, eta \u00abpasarte ilun edo zalantzazkoetan\u00bb baita Manuel Lekuonaren eta Villasanteren edizioekin ere. Era berean, \u00abezer baino lehenago irakurlea erakartzeko esperantza\u00bb izan duenez, \u00abohiko ohar eta edizio erdi paleografikoetan erabili ohi diren markak\u00bb alboratu ditu Urgellek, irakurleari \u00abtestu garbia\u00bb eskaini ahal izateko. Horixe da, hain zuzen ere, helburu nagusia, Axularren lana publiko orokorrari hurbiltzea. Urgellen hitzetan, irakurleak \u00abAxularren idazlan bikaina zabaldu eta bere burua haren sarean harrapatzen uztea\u00bb, alegia. Bide horretatik, Aita Larramendiren hitzak gogora ekarri zituen Urgellek atzoko aurkezpenean: \u00abAxularren liburua euskaldun askoren eskuetan dabil, baina guztien eskuetan behar luke\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horrekin batera, \u00abtestu fidagarriago bat eskaini\u00bb eta \u00abAxularri buruzko ikerketa abandonatuegia berpizteko akuilua\u00bb paratzea izan da Urgellen xedea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Lankidetzaren ondorioa<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzaren ondorio da atzo aurkeztutako liburua. Hain zuzen ere, 2015erako lankidetza hitzarmena sinatu zuten bi aldeek atzo, Iru\u00f1ean, Nafarroako Jauregian. Eta Urgellen lana aurkezteko ere baliatu zuten ekitaldi hori. Jose Iribas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariaren presentzian, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Maximino Gomez Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak sinatu zuten lankidetzarako ituna. Hitzarmenaren ondorioz, 80.000 euroko laguntza emango dio aurten Nafarroako Gobernuak akademiari, hainbat lan egin ahal izateko. Bi aldeek nabarmendu zuten akordioaren garrantzia.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ander Perez \/ 2015-03-04 \/ 449 hitz Axularren lan klasikoaren edizio kritikoa apailatu du Blanca Urgellek. Euskaltzaindiaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetzaren ondorio da; atzo berretsi zuten akordioa.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[3731,3990,3,2348,1218,5073,335,3989,3988],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8868"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8868"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8868\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8870,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8868\/revisions\/8870"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8868"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8868"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8868"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}