{"id":9014,"date":"2015-03-10T11:27:16","date_gmt":"2015-03-10T11:27:16","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=9014"},"modified":"2015-03-10T11:27:16","modified_gmt":"2015-03-10T11:27:16","slug":"zorrotz-ezkutatutako-idazlea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/03\/zorrotz-ezkutatutako-idazlea\/","title":{"rendered":"Zorrotz ezkutatutako idazlea"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1783\/031\/001\/2015-03-10\/zorrotz_ezkutatutako_idazlea.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2015-03-10 \/ 624 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Elena Ferranteren &#8216;Adiskide paregabea&#8217; nobela kaleratu du Igelak.<\/em><br \/>\n<em>Fernando Reyk euskaratu du.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Elena Ferrante \u00abidazle misteriotsua da benetan\u00bb, Xabier Olarra itzultzaile eta Igela argitaletxeko arduradunak dioenez. \u00abInork ez daki ziur nor den, eta haren argitaratzaileek zorrotz ezkutatzen dute. &#8216;Elena Ferrante nobelagile anonimo bat da&#8217;. Hala dio Wikipediak. Izenik ez du falta hala ere, bistan denez. Izengoitia edo goitizena da, ordea\u00bb. Haren benetako nortasuna ezezaguna bada ere, oihartzun handiko idazle estimatua da Ferrante, eta baita oso itzulia ere. Euskarara ere iritsi da haren lana, Igela argitaletxeak haren L&#8217;amica geniale eleberriaren euskarazko bertsioa argitaratu baitu, Adiskide paregabea izenburuarekin, Fernando Rey Escalerak euskaratuta.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eleberriak \u00abbi neskaren bizitza, haien adiskidetasuna eta adiskidetasunaren beraren bilakaera\u00bb kontatzen ditu, Reyk azaldu duenez. \u00abLenu eta Lila dira bi neskak, eta haien haurtzaroa eta nerabezaroa kontatzen dira, nola irekitzen zaizkien begiak bizitzaren aurrean Napoliko auzo pobre batean. XX. mendearen 50eko hamarkadako giro xume eta grisa deskribatzen da, bien arteko harreman afektiboa, eta nesken garapen fisiko, emozional eta mentala. Bi neskak oso desberdinak dira izaeraz, baina harreman estu eta bitxia sortuko da bien artean, zenbaitetan elkarrengandik pixka bat urrundu arren bizitzaren une erabakigarrietan beti elkartzen dituena\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lenu eta Lilaren bizitzak ardatz nagusi direla, bederatzi familiaren gorabeherak kontatzen ditu nobelak, 1950eko hamarkadako Napoliko gizartea \u00abnolakoa zen\u00bb eta \u00abnolako balio, ezaugarri eta miseria zituen\u00bb deskribatzen duen \u00abmosaiko bat\u00bb osatuz, itzultzailearen iritziz. \u00abZoragarri marraztuak daude nesken ezaugarriak eta beren arteko afektua, elkartasuna, frustrazioak, beldurrak eta inbidiak, pozak, ametsak, lehiak, ilusioak eta desilusioak, maitasunaren eta adiskidetasunaren indarra\u00bb. Ferranteren lanak \u00abnerabezaroan izaten diren tentsio eta gorabeheren\u00bb berri ere ederki ematen duela irizten dio: \u00abautoestimuaren problema, besteen onespenaren beharra, askatasun egarria eta besteei gustatu nahia, ametsak, konplexuak&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horrekin batera, \u00abgizartearen eskema zurrunak, beldurraren eta indarkeriaren eragina, gizartean emakumeak eta gizonak dituzten rolak, prestigioaren garrantzia\u00bb ere islatzen ditu eleberriak. \u00abEta beste mila kontu: otzantasuna, pobreziatik ateratzeko premia, eskolako giroa, gurasoen eta maisu-maistren autoritatea eta haienganako errespetua eta beldurra&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Irakurriz bidaiatzeko aukera<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ferranteren nobelak irakurleari \u00abhegazkinik edo trenik hartu gabe bidaiatzeko\u00bb aukera eskainiko diolakoan dago Rey; baita \u00abdenboraren makinarik izan gabe beste garai batera alde egiteko\u00bb ere. Bidaia horretan irakurleari \u00abhain arrotz egiten ez zaizkion esperientzia eta sentimendu asko\u00bb pitz dakizkiokeela uste du. \u00abEz gaude hain urruti belaunaldi hark bizi izan zuen girotik. Niri behinik behin, 1961ean jaioa izanagatik, gauza asko ezagunak zaizkit\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Estiloari dagokionez, prosa \u00abbizia\u00bb eta \u00abaski gardena\u00bb da Ferranterena. \u00abUste dut ongi funtzionatzen duela euskaraz ere. Italiera garbia eta dialektoa askotan aipatzen badira ere, italiera batuan idatzia dago, napolieraren ukitu bakar batzuekin. Eta itzulpena ere, jakina, ez da ateratzen euskara batutik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ferrantek 1992an argitaratu zuen lehenbiziko nobela, L&#8217;amore molesto, oso aintzat hartua Italian. \u00abBaita hurrengoak ere, eta denbora asko igaro gabe, bazituen bi nobela film bihurtuta\u00bb, azaldu du Olarrak. \u00abEta hori guztia batere promozio lanik egin gabe. Baldintza moduko bat zen, berak argitaratzaileari ezarria. Lehenagotik AEBetan J.D. Salingerrek edo Thomas Pynchonek ibilitako bidetik \u2014medioetan oso bakan edo batere ez agertzea\u2014, bere obraren atzean ezkutaturik jarraitzen du. Baina harantzago eraman du joera hori: ez da sekula jendaurrean agertu, idatziz bakarrik erantzun ditu elkarrizketak, ez da haren argazkirik argitaratu\u00bb. Idatziz erantzundako elkarrizketa bakanetako batean, honako hau erantzun zuen behin: \u00abNire ustez, liburuek, behin idatziz gero, ez dute beren egileen inolako premiarik. Esatekorik badute, laster aurkituko dituzte irakurleak, bestela&#8230; ez\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">2002an I giorni dell&#8217;abandono argitaratu zuen; 2006an, La figlia oscura; eta 2011n, Adiskide paregabea, 2014an osatu duen tetralogiaren aurreneko liburukia. Egileak promozioan parte hartu ez arren, zabalkunde handia izan dute liburu guztiek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Elena Ferrante idazle ezagunen baten heteronimoa ote delako susmoa zabaldu da. Izen horren atzean Domenico Starnone edo Goffredo Fofi ote dagoen uste duenik bada. Batzuek diote Napolin jaiotako emakumea dela, gero Grezian eta Turinen bizi izandakoa. Goitizenaren zergatiari buruzko susmo aski zabaldu bat ere bada, ez oinarririk gabea: Elena Ferrante goitizena Elsa Morante idazlearen (Erroma, 1912-1985) omenezkoa izan daitekeela.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2015-03-10 \/ 624 hitz Elena Ferranteren &#8216;Adiskide paregabea&#8217; nobela kaleratu du Igelak. Fernando Reyk euskaratu du.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[3731,4072,3,4073,648,646,5073,647],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9014"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9014"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9014\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9016,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9014\/revisions\/9016"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9014"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9014"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9014"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}