{"id":9224,"date":"2015-03-23T12:09:51","date_gmt":"2015-03-23T12:09:51","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=9224"},"modified":"2015-03-23T12:09:51","modified_gmt":"2015-03-23T12:09:51","slug":"herri-kondairaren-bidetik-nobel-saria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/03\/herri-kondairaren-bidetik-nobel-saria\/","title":{"rendered":"Herri kondairaren bidetik Nobel saria"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1910\/037\/001\/2015-03-15\/herri_kondairen_bidetik_nobel_sarira.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2015-03-15 \/ 640 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Bihar 75 urte izango dira Selma Lagerloef hil zenetik. Haren \u00abidealismo noblea\u00bb, \u00abirudimen bizia\u00bb eta \u00abpertzepzio espirituala\u00bblaudatu zituen Suediako Akademiak 1909an, Literaturako Nobel saria eman zionean.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Suedian ez ezik, munduko beste herrialde askotan ere gogoratuko dute egunotan Selma Lagerloef idazlea (Marbacka, Suedia, 1858-1940), bihar, martxoaren 16an, 75 urte izango baitira hil zenetik. Eleberrigintzan nahiz ipuingintzan, obra sendoa utzi zuen Lagerloefek, garai hartako nahiz geroko idazle ezagunek laudatua eta 1909an Nobel sariarekin aitortua. Sari hori jaso zuen aurreneko emakumea izan zen. Lagerloefen literaturan nabari den \u00abidealismo noblea\u00bb, \u00abirudimen bizia\u00bb eta \u00abpertzepzio espirituala\u00bb nabarmendu zituen Suediako Akademiako epaimahaiak, Nobel saria hari eman izana arrazoitzean. Bost urte geroago, bere barnean onartu zuen Suediako Akademiak Lagerloef.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abDen guztiarekin duen kidetasun samurra\u00bb eta \u00abmunduko gauzaki eta izaki guztiekin duen harremanen aberastasuna\u00bb nabarmendu zituen Hermann Hessek, <em>Siddharta<\/em> nobela ezagun euskaratu berriaren egileak, Selma Lagerloef eta haren literaturari buruz idatzi zuen laudoriozko artikulu luze batean. Lagerloefen obretako pertsonaien errealismoa eta bizitasuna miretsi zituen Hessek, eta haren lanetan \u00ablurraren eta herriaren espiritua\u00bb hitz bihurtzen dela esan zuen. Lucien Maury idazleak, Hesseren ildo beretik, \u00abumeentzako ipuinik xumeena poesia huts bihurtzeko gaitasuna\u00bb miretsi zion beti Lagerloefi.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lagerloefek \u00abordena moral unibertsalaren ideia estuegi batekin\u00bb zuen menpekotasuna ere aipatu zuen Hessek, baina Lagerloefen obrari baliorik kentzen ez zion \u00abakats txiki bat\u00bb irizten zion horri, beste idazle batzuen kasuan larritzat jotzen zuen arren.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Kenzaburo Oeren laudorioa<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hainbat idazle garaikidek ere goraipatu dute Lagerloefen obra, harengandik jasotako eragina aitortzearekin batera; Kenzaburo Oek eta Henning Mankellek, adibidez, beste batzuen artean. Haurtzaroan irakurri zituen liburuen artean, gutxik utzi zioten Oeri Lagerloefen <em>Nils Holgerssons underbara resa genom Sverige<\/em> nobelak (Nils Holgerssonen bidaia miresgarria Suedian zehar) adinako arrastorik. Suediako Heziketa Kontseiluaren enkarguz idatzi eta 1907an argitaratu zuen eleberri hori Lagerloefek, eskoletako ikasleek Suediako geografia eta historia ikasteko material gisa erabil zezaten. Gaizki portatzeagatik maitagarri batek sorgindutako mutil koxkor bat da protagonista; sorginkeriatik askatzeko, antzara saldo batekin zeharkatu beharko du Suedia osoa, eta horrek abentura miresgarriak bizitzera darama, lurraldea eta haren historia ezagutuz bide batez. Nobel saria jaso zuenean, 1994an, Oek Lagerloef eta Nils Holgersson aipatuz hasi zuen hitzaldia.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>G\u00f6sta Berlings saga<\/em> eleberriarekin (Gosta Berlingsen kondaira) irten zen literaturaren plazara Lagerloef, 1891n, arrakasta handiz. Beren buruari Ekebyko Zaldunak deitzen dion abenturazale talde bateko kideek etxalde bat nola defenditzen duten kontatzen zuen lan horretan, horretarako Sintram izeneko pertsonaia gaiztoari aurre eginez. Ekebyko Zaldunetako bat da Gosta, sagako heroia. Garaiko errealismoari aurre egin zion Lagerloefek, ikuspegi erromantiko batetik, haurtzaroko nekazari giroan entzundako eta irakurritako herri kondairek eskolaren bidez ezagututako idazleen istorioek adinako balioa zutela iritzita.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abAurreneko obra hura perfektua zen dagoeneko\u00bb, idatzi zuen Hessek, arestian aipatutako artikuluan, <em>G\u00f6sta Berlings saga<\/em>-z ari zela. \u00abLagerloefen talentu guztian funtsezkoa dena biltzen zuen; idazleak nortasun sendo eta heldua erakusten zuen\u00bb. Hainbat film egin dira kontakizun hartan oinarrituta, baina ezagunena Mauritz Stiller zinemagileak 1924an zuzendutakoa da, aktoreen artean Greta Garbo zuela. Aurretik, 1919an, Lagerloefen eleberri batean oinarrituta zuzendu zuen Stillerrek beste film bat: <em>Herr Arnes pengar<\/em>.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Jerusalem<\/em>, <em>Liljecronas hem<\/em> (Liiekronaren etxea), <em>Bannlyst<\/em> (Erbesteratua), <em>L\u00f6wensk\u00f6ldska ringen<\/em> (L\u00f6wensk\u00f6ldarren eraztuna), <em>Herr Arnes penningar<\/em> (Arne jaunaren altxorra) eta <em>Antikrists mirakler<\/em> (Antikristoaren mirariak) dira Lagerloefen beste eleberri ezagun batzuk. Narrazio laburren arloan, <em>Troll och m\u00e4nniskor<\/em> (Iratxoak eta gizonak), <em>Em saga om en saga och andra sagor<\/em> (Ipuin bati buruzko ipuina eta beste ipuin batzuk), <em>Legender i urval<\/em> (Kondaira hautatuak) eta <em>Den heliga natten och andra julber\u00e4ttelser<\/em> (Gabon gaua eta Eguberrietako beste ipuin batzuk) nabarmen daitezke.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Naziek jazarriei laguntzen<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Parisen 1935ean kulturaren alde egindako nazioarteko kongresuan parte hartu zuen emakume bakarra izan zen Lagerloef. George Bernard Shaw, Ramon Maria del Valle-Inclan, Maksim Gorki, Andre Gide, Thomas Mann eta Aldous Huxley izan zituen, besteak beste, solaskide orduan. Bizitzako azkeneko urteetan laguntza eman zien naziek jazarritako intelektual alemanei, eta Nobel sariaren urrezko domina enkantean jarri zuen, erresistentziarentzako dirua lortzeko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lagerloefen ipuin bat baino ez dago euskaratuta oraingoz: <em>Gau donea<\/em>. Yosu Insaustik egin zuen itzulpena, eta <em>Euzko Gogoa<\/em> aldizkarian argitaratu, orain dela 61 urte, 1954an.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2015-03-15 \/ 640 hitz Bihar 75 urte izango dira Selma Lagerloef hil zenetik. Haren \u00abidealismo noblea\u00bb, \u00abirudimen bizia\u00bb eta \u00abpertzepzio espirituala\u00bblaudatu zituen Suediako Akademiak 1909an, Literaturako Nobel saria eman zionean.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,46],"tags":[3731,3,4190,4191,4188,3816,58,4185,5082,4186,4184,4189],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9224"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9224"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9224\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9226,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9224\/revisions\/9226"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9224"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9224"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9224"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}