{"id":9291,"date":"2015-03-26T12:32:25","date_gmt":"2015-03-26T12:32:25","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=9291"},"modified":"2015-03-26T12:32:25","modified_gmt":"2015-03-26T12:32:25","slug":"duintasunez-idatzitako-hitzak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/03\/duintasunez-idatzitako-hitzak\/","title":{"rendered":"Duintasunez idatzitako hitzak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1757\/030\/001\/2015-03-25\/duintasunez_idatzitako_hitzak.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2015-03-24 \/ 630 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Gerla Handian soldadu edo lekuko izan ziren euskaldunen testuak eta horri buruz ondoren idatzitakoak bildu ditu Patri Urkizuk &#8216;1914-1918 lekukoak&#8217; liburuaren zazpi ataletan.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskaraz ere idatzi ziren Gerla Handiari buruzko kronikak, poemak, liburuak, antzezlanak, pastoralak eta bertsoak, besteak beste. Baita frontean parte hartu zuten Ipar Euskal Herriko soldaduek etxekoei bidali zizkieten gutunak ere. Patri Urkizuren esanetan (Lezo, Gipuzkoa, 1946), euskal letrek, \u00abbere urritasunetik\u00bb, eman zituzten gerra horri buruzko lekukotasunak. Ondoren, gainera, lan idatziak heldu ziren pairatutakoaz. Horrekin guztiarekin, 60 testu bildu ditu <em>1914-1918 lekukoak<\/em> liburuan (Maiatz). I. Mundu Gerraren ondorioz, bederatzi milioi pertsonatik gora hil ziren; horietako 6.000 bat, Euskal Herrikoak. \u00abBelaunaldi oso bat galdu eta odolustu zen hemen\u00bb, nabarmendu zuen Urkizuk, atzo, Donostian, liburuaren aurkezpenean. Lekukotzen duintasuna aipagarria iruditzen zaio lanaren egileari. Baita Lucien Etxezaharreta Maiatzeko editoreari ere. \u00abSoldaduen gutunetan ez da aipatzen beldurrik. Nolako duintasuna daukaten&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina gauza bera esan daiteke beste testuez ere, Urkizuren eta editorearen hitzetan. Zazpi ataletan banatu ditu Urkizuk liburuaren ia 300 orrialdeak; kronikak, gutunak, hilen omenez izkiriatutakoak, eleberri zatiak, antzezlanak, poemak, koplak, bertsoak eta bestelakoak jaso ditu. Garaiko argazkiak ere gehitu dizkio, gainera.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Etxezaharretaren aburuz, gerraren \u00abdimentsio humanoa\u00bb erakusteko balio dute testu horiek. \u00abEz baitira jeneralak mintzo direnak, lekukoak baizik\u00bb. Sasoi hartako euskaran ondutako lanak dira, \u00abeuskara ez eskolatuan, etxekoan\u00bb, eta, agian horregatik, hunkigarriagoak dira editorearen iritziz. Lubakietan izan zirenen hitzak dira gehienak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskal Herrian XX. mendean izandako \u00abidazle onenetarikoak\u00bb dira testuen egileak, Urkizuren arabera: \u00abJean Hiriart-Urruti <em>Eskualduna<\/em> astekariko zuzendaria, Joan Elizalde <em>Zerbitzari<\/em>, Jean Etxepare medikua&#8230;\u00bb. Iruditzen zaio testu \u00abhunkigarriak\u00bb daudela kroniken artean. Domingo Ouret soldaduaren eguneroko \u00abgogor eta adierazgarria\u00bb aipatu zuen, esaterako, atzo agerraldian. Zera idatzi zuen 1915eko maiatzaren 5ean: \u00ab(&#8230;) Zer masakriak. Bonbardatzen hasia argi hastian, etsaia izigarriko bonbarda, 10 orenetan atakada izigarri bat (&#8230;) zer gizonak galdu, (&#8230;) frango hil eta bestiak presoner egin (&#8230;)\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">A. I. sinatzen duenak hamabi kronika \u00aboso eder\u00bb bidali zituen Serbiako frontetik, 1915 eta 1916 artean. \u00abEz dut aurkitu nor den, baina bere idazkeragatik, zuberotarra zen\u00bb. Kronika horiek egungo grafian jarri ditu Urkizuk, irakurketa erraztearren. Hilen omenez idatzi zuenetako bat Luc Babaquy fraide kaputxinoa izan zen. Frontera ez joatea eskaini zioten, atzeragoardian geratzea, baina zera erantzun zuen, Urkizuk atzo gogoratu moduan: \u00abNik ez dut fusilik, baina frontea da nire lekua, arriskurik handiena dagoen tokia, burkide euskaldunei lagundu ahal izateko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Testu horiek idatzi eta handik urte batzuetara ondutakoak dira Urkizuk libururako aukeratutako eleberriak: Jean Barbierren <em>Piarres<\/em> (1926) eta Xabier Montoiaren <em>Hezur gabeko hilak<\/em>. \u00abMikel Peruarena Ansaren <em>Su zelaiak<\/em> ez dut sartu (Susa, 2014), argitaratu zenerako liburua egina bainuen\u00bb. Bildutako 24 poema, bertso eta koplen artean, bestalde, Kepa Enbeita eta Juan Manuel Lujanbio <em>Txirrita<\/em>-ren lanak daude. Baita Jose Ramon Tabernaren <em>Bertso berriyen<\/em> <em>errespuestak<\/em> bertso jarriak ere. \u00abIragarlearena\u00bb egin zuen hark, Urkizuren ustez, hala bukatu baitzuen bertsoa: \u00ab(&#8230;) oiek [Frantziak eta Ingalaterrak] amerikanuen mendian jarri digute Europa\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Bestelakoak<\/em> atalean, Piarres Lafittek ondutako <em>Egiazko argia<\/em> (1933) antzezlana, \u00abdesertoreen munduaz mintzo dena\u00bb, txertatu du Urkizuk, besteak beste.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Gero, gerraz hitzik ez<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Emakumezko ahots bakarra dago liburuan, <em>Poeta, koplari eta bertsolariak<\/em> atalean. Anonimo batek sinatutakoa da <em>Alarguntsa niz eta<\/em> bertsoa. \u00abAgian gizonezko batek hartu zuen emakumezko baten ahotsa, litekeena da\u00bb, azaldu zuen Urkizuk. \u00abIzan ere, emakumezkoek ez zuten hitzik garai hartan\u00bb, gehitu Etxezaharretak. Bertsoak argazki bat dauka, eta horretan hiru emakumezko azaltzen dira hilobi batean loreak jartzen. Etxezaharretaren hitzetan, garai hartan ez zen mina erakutsi behar; ez zegoen ondo ikusia zaurituen eta hildakoen argazkiak erakustea. \u00abHori lege bortitza zen gerra garaian\u00bb. Orduan, gainera, debekatuta zegoen notiziak ematea gutunetan. \u00abZentsuratuta zegoen; bakarrik bizirik zeudela esateko balio zuten\u00bb, Urkizuren aburuan. \u00abAskotan turismoa egiten ari zirela zirudien\u00bb, Etxezaharretak. \u00abEz ziren aipatzen bonbardaketen desmasiak. Gero ere, handik urte batzuetara elkartzen zirenean, gerra bizi izan zutenek ez zuten gerra konturik aipatzen. Hain gogorra izan zen&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Dokumentazio lanean <em>Eskualduna<\/em> astekaria izan da Urkizuren iturri nagusia. \u00abModu xumean lan egin dut. Tesi bat beharrean, lan dibulgatibo bat da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2015-03-24 \/ 630 hitz Gerla Handian soldadu edo lekuko izan ziren euskaldunen testuak eta horri buruz ondoren idatzitakoak bildu ditu Patri Urkizuk &#8216;1914-1918 lekukoak&#8217; liburuaren zazpi ataletan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[4230,3731,3,112,5073,630,1526,2352],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9291"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9291"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9291\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9293,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9291\/revisions\/9293"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9291"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9291"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9291"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}