{"id":9378,"date":"2015-04-20T11:06:31","date_gmt":"2015-04-20T11:06:31","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=9378"},"modified":"2015-04-20T11:06:31","modified_gmt":"2015-04-20T11:06:31","slug":"desegokituez-komedia-gaizto-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/04\/desegokituez-komedia-gaizto-bat\/","title":{"rendered":"Desegokituez, \u00abkomedia gaizto bat\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1872\/029\/001\/2015-04-17\/desegokituez_komedia_gaizto_bat.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2015-04-17 \/ 489 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Gaizka Zabartek &#8216;Jende desegokia&#8217; nobela argitaratu du.<\/em><br \/>\n<em> \u00abMendekua, amodioa eta desamodioa\u00bb nagusitzen dira kontakizunean.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Gorka Arrese Susako editorea ados dago Leire Palacios BERRIAko telebista kritikariarekin: \u00abEraldaketa sozialerako berebiziko garrantzia duen tresna da komedia\u00bb. Eta komediatzat du Arresek Gaizka Zabarteren (Zaldibar, Bizkaia, 1960) bigarren eleberria, <em>Jende desegokia<\/em> (Susa). Bere nobelaren kontrazaleko testuan \u00abkomedia\u00bb hitza irakurtzea, ordea, \u00abnahiko txokantea\u00bb egin zitzaion Zabarteri, egileari, ez baitzuen ordura arte bere obra komediatzat jotzen, komedia antzerkiarekin lotzen duelako batik bat eta, hedaduraz, zinemarekin. Nolanahi ere, Arreserekin gaiari buruz hitz egin ostean, ados jarri ziren azkenean biak, Zabartek dioenez: \u00abKomedia gaizto bat izan daiteke <em>Jende desegokia<\/em>\u00bb. Beste bi gaitan ere ados daude editorea eta idazlea: batetik, <em>Jende desegokia<\/em> ez da inondik ere komedia zinikoa; bestetik, \u00abgaiztoa\u00bb izanagatik, \u00abzintzoa\u00bb ere bada, zintzotasunez idatzita dagoelako.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Desegokituen Elkarteak Peter Zuazo postari ohi eta idazle ohiari Bilbon egingo diren jardunaldi batzuetan hitzaldi bat emateko egindako gonbitarekin jartzen da abian <em>Jende desegokia<\/em>-ren trama, eta elkarte horren genesia ezagutzeko aukera ere izango du irakurleak, nobelan aurrera egin ahala. \u00abPeter Zuazok eta Desegokituen Elkarteko kideek osatzen dute pertsonaia nagusien multzoa\u00bb. Narratzaile \u00abnahiko orojakile\u00bb batek pertsonaia horien \u00abibilera desegokien kontakizun maltzurra\u00bb eskaintzen du liburuan, \u00abtranpaz betea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pertsonaien artean \u00abezinbestean egoten diren kontuak\u00bb gertatzen dira Zabarteren eleberrian: \u00abHurbiltze eta urruntzeak daude, amodio eta desamodio kontuak, bakardadea, gorrotoa, mendekua, botere harremanak eremu diferenteetan&#8230; Guztien artean, presenteen daudenak mendekua, amodioa eta desamodioa dira\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Espazio geografikoari dagokionez, Bilbon dago kokatua nobela. \u00abEzagutzen dudan eremu bat da, bizi izan naizen eremu bat, eta bizitzaren parte bat han egiten dut. Horrez gain, Bilbok ematen du aukera nobelan gertatutakoak sinesgarri egiteko. Beste jokaleku batean, beharbada, nobelako hainbat kontu ez lirateke hain sinesgarriak izango\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Denborari dagokionez, nobelan halakorik zehazten ez bada ere, gertaera nagusiak 2011 eta 2012 artean kokatuta daude; baina badute zerikusirik 80ko hamarkadan izandako beste gertaera batzuekin. Bai 80ko hamarkadan eta bai 2011 eta 2012 arteko epean, \u00abegokiak ez diren jarrerak\u00bb erakusten eta \u00abegokiak ez diren ekintza artistiko-politikoak\u00bb egiten dituzte pertsonaiek, eta horrek nobela osoa \u00abzipriztintzen\u00bb du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Gizartean egokitu ezinik<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Sei pertsonaia nagusiren gorabeherak ditu ardatz eleberriak. \u00abBatek izan ezik, gainerako guztiek gizartearekin edo jendartearekin arazoak dituzte. Arazoak dituzte gizartean egokitzeko, edo ez dute egokitu nahi\u00bb. Pertsona \u00abarruntak\u00bb dira hala ere, egilearen ustez, edozeinek izan ditzakeenen antzekoak baitira haiek dituzten arazoak. \u00abNik ez dakit komediak eta are gutxiago komedia honek inoren bizitza aldatuko duen. Aldatzen dena da hemen agertzen diren pertsonaien bizitza. Hasieratik amaierara gertatzen direnak gertatuta, pertsonaia horien bizitza aldatzen da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abIbilera desegoki batzuen kontakizuna da <em>Jende desegokia<\/em>\u00bb, egilearen hitzetan, \u00aberrealismo biszeraletik\u00bb egina, \u00aberraien begietatik ikusitakoa kontatuz osatua, arrazoiaren parte hartzearekin baina batez ere erraietatik\u00bb. Horregatik, <em>\u00aberraialismoa\u00bb<\/em> hitza proposatzen du erabili duen idazmoldea definitzeko. Eta \u00abgizartearen kontrako nobela bat\u00bb ere bada emaitza.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Argitaratzen duen bigarren eleberria du Zabartek <em>Jende desegokia<\/em>. 2011n argitaratu zuen aurrenekoa, <em>Zaharrak ez zuen hil nahi<\/em> (Susa). Bi nobelak \u00abdiferenteak\u00bb direla uste du, behintzat tramari dagokionez, nahiz eta ez duen ukatzen egile bera izatearen ondorioz antzekoak ere izan daitezkeela hainbat ezaugarritan; estiloari dagokionez, besteak beste.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2015-04-17 \/ 489 hitz Gaizka Zabartek &#8216;Jende desegokia&#8217; nobela argitaratu du. \u00abMendekua, amodioa eta desamodioa\u00bb nagusitzen dira kontakizunean.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[3731,3,4271,3475,4272,58,5073,559],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9378"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9378"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9378\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9381,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9378\/revisions\/9381"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9378"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9378"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9378"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}