{"id":9382,"date":"2015-04-20T11:11:36","date_gmt":"2015-04-20T11:11:36","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=9382"},"modified":"2015-04-20T11:11:36","modified_gmt":"2015-04-20T11:11:36","slug":"mugarri-bat-euskaraz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/04\/mugarri-bat-euskaraz\/","title":{"rendered":"Mugarri bat, euskaraz"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1856\/030\/001\/2015-04-17\/mugarri_bat_euskaraz.htm\" target=\"_blank\">Ander Perez \/ 2015-04-17 \/ 491 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Pablo Anto\u00f1anaren &#8216;Kronika txikia&#8217; euskarara ekarri du Pamiela argitaletxeak, Luis Mari Larra\u00f1agak itzulia.<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Idazle maitatua da Nafarroan Pablo Anto\u00f1ana (Viana, 1927-Iru\u00f1ea, 2009). Maitatuenetakoa, akaso, nafar idazleen artean. Herenegun, Pamielak euskarara ekarritako <em>Kronika txikia<\/em> liburuaren aurkezpenean, nabaria zen maitasun hori. Mahaian ziren senideak, To\u00f1o Muro Anto\u00f1anaren obran aditua eta Luis Mari Larra\u00f1aga itzultzailea. Beste aldean, kazetariok, eta Hits eta Fits Zumarragako literaturzaleen taldekoren bat ere bai, idazlea goratzen, eta serio, txantxetan baino gehiago, hararentzako eskultura bat galdegiten. Familiako giroa, non eta Iru\u00f1eko Auzolanen, Anto\u00f1anaren liburu denda kutunean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pamiela argitaletxeak argitaratutako liburuetan lehena izan zen <em>Kronika txikia<\/em>; 1984an argitaratu zuen. Baita, Txema Aranaz argitaletxeko arduradunetako baten hitzetan, Pamielaren beraren \u00aberagileetako\u00bb bat ere, berez Anto\u00f1anari buruzko aldizkari bati laguntzeko argitaratutako aleak bidea ireki baitzien beste dozenaka libururi, eta gaur Pamiela dena osatu. Orain, berriro ere, lehena da <em>Kronika txikia<\/em>, kasu honetan, Anto\u00f1anaren nobeletan euskaratzen lehena. Aurretik, bazuen itzulitako ipuin eta testurik. Eleberririk ez, ordea. Eta, horregatik, Anto\u00f1ana \u00abharro\u00bb legokeela esan du Elvira Anto\u00f1ana haren alabak, harro \u00abbere liburu maitea euskaraz\u00bb ikusita. Pozik, \u00abgarrantzitsua\u00bb zelako harentzat euskara, zahartzaroan ikasitako hizkuntza. Eta aita \u00abpozik\u00bb legokeelako, \u00abpozik eta harro\u00bb senideak ere, alaba biak eta alarguna.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Anto\u00f1anaren bibliografia zabalean, \u00abarrakastarik handiena\u00bb lortutakoa da <em>Kronika txikia<\/em>, Muroren hitzetan. \u00abMugarri\u00bb bat idazlearen karreran, \u00abidazkeraren heldutasuna\u00bb agertzen duena. Gerra garaiko jauntxo familia baten gainbehera kontatzen du nobelak, izenik gabeko hiri batean, ez urrunegi, ziurrenik, idazleak asmatutako Ioarko Errepublikatik. Familia baten amiltzea, Nafarroako hego-mendebaldeko eremu hartan, Maria Josefa Mara\u00f1on neskamearen begietatik kontatua. Mundu bien artean dago neskamea, herri xehe eta goi mailako familien artean. Biak ulertzen ditu, biak ezagutzen, \u00aberdian\u00bb dagoelako, Larra\u00f1agaren hitzetan. Eta erdian egote horrek \u00abbarne gatazkara\u00bb darama. Familiaren etxea \u00abgain behera\u00bb doa bitartean. Geldirik daude erlojuak, hautsez beteak altzariak. \u00abMetafora da etxea bera\u00bb, Larra\u00f1agak dioenez, \u00abgain behera doan familia eta beharbada sistema osoaren metafora\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Istorio luze baten fruitu<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Istorio luze baten emaitza da Pamielak argitaratutako liburua. Zumarragan (Gipuzkoa) hasi zen guztia, 1996an, bertako Hits and Fits bandak Anto\u00f1anari omenaldia egin zionean. Ekitaldirako, eta idazleari opari gisa emateko, zerbait itzultzeko gonbita egin zioten Larra\u00f1agari. <em>Juli andrea<\/em> ipuina euskaratu zuen hark, eta baita \u00abgustura geratu\u00bb ere. Gerora, \u00abburua berotuta\u00bb, beste zerbait itzultzea ere pentsatu zuten. Eta hala hasi zen Larra\u00f1aga, hitzez hitz, atzo aurkeztutako liburua itzultzen. Urte askoko lana izan da. Batetik, Murok esan duenez, lexiko eta sintaxi aldetik zaila delako liburua. Bestalde, Larra\u00f1agak berak aitortu duenagatik: \u00abarazoa da irakurtzen dudan bakoitzean aldatu behar dudala\u00bb. Hala, \u00abdozena bat\u00bb bertsio egin eta gero, behin betiko itzulpena argitaratu zuten Zumarragan, 2011n, Anto\u00f1ana hil berriari omenaldi egin nahian. Kontrazalean ohar hau idatzi zuten: \u00abLiburu hau ez dago salgai. Pabloren lagunen artean banatzeko da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Orduko hura da orain Pamielak argitaratu duena, \u00abdozena bat gauza bakarrik aldatuta\u00bb. Oraingoan bai, salgai jarriko dute. Eta lan gogorra izanagatik, \u00abasegarria eta pozgarria\u00bb izan da Larra\u00f1agarentzat. Familiak ere eskertu dio ahalegina, eta zorionak eman. Zorionak ere bai euskaldunontzat, oro har. Blanca Anto\u00f1ana idazlearen alabaren hitzetan \u00abeuskal irakurleentzat egun handia\u00bb izan baizen herenegungoa. Handia, azkenean Anto\u00f1anaren nobela bat euskaraz irakurtzerik badagoelako.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ander Perez \/ 2015-04-17 \/ 491 hitz Pablo Anto\u00f1anaren &#8216;Kronika txikia&#8217; euskarara ekarri du Pamiela argitaletxeak, Luis Mari Larra\u00f1agak itzulia.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[3731,3,4275,5073,4274,4273,404],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9382"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9382"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9382\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9385,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9382\/revisions\/9385"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9382"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9382"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9382"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}