{"id":946,"date":"2012-10-30T13:59:30","date_gmt":"2012-10-30T13:59:30","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=946"},"modified":"2012-10-30T14:04:59","modified_gmt":"2012-10-30T14:04:59","slug":"ekialdetik-heldu-den-haizea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/10\/ekialdetik-heldu-den-haizea\/","title":{"rendered":"Ekialdetik heldu den haizea"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-10-21\/035\/005\/ekialdetik_heldu_den_haizea.htm\" target=\"_blank\">Mikel Asurmendi \/ 2012-10-21 \/ 483 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua: <\/strong>Ekialdetik heldu den haizea<br \/>\n<strong><\/strong><\/li>\n<li><strong>Egileak: <\/strong>Pako Aristi, Mikel Markez.<\/li>\n<li><strong>Argitaletxea: <\/strong>Elkar.<\/li>\n<\/ul>\n<p><!--more-->Ekialdetik heldu den haizea duzu liburu hau. Hitzak \u2014Pentsamendua\u2014 ez dira aski haizea adierazteko. Irudika ezazu liburua ene baitan daramadala, neure barne-zorroan,eta mendebaldetik abiatu naizela.<\/p>\n<p>Bidean noa. Lehenbizi, liburuaren bi egileei ene diosal amultsua helarazten dizuet sentitu duzuen plazera partekatzeagatik, Benito lagunaren hatsa hitzen bitartez transmititzeagatik. Lan ederra egin duzue. Hitzak ez direla aski erran dut, ene barne-mintzoa erabiliko dut hartara:<\/p>\n<p>\u00abBidean noa: oro da haizea. Haizea airea mugimenduan da. Ni mugitzen naiz eta haizea nire baitaraino heldu zait. Neroni ere haizea naiz. Nola egin bide, bestela? Oro naiz, ezin dut inguratzen nauena gabe nor izan. Bidean noa, eta ingurua natura da\u00bb.<\/p>\n<p>Berezia atzeman dukezu ene mintzoa, naski. <em>Plazer bat izan duk, Benito!<\/em> halaxe atzeman dut neronek. Liburuak ez du hitza goresten, ez pentsamendua ere. Zer goresten du, bada? Bizitza. Areago: bizitzea. Bizitzea bilatzea da, esperimentatzea.<\/p>\n<p>Mendez mendeko egunetan eta gauetan gidatu gaituzte maisuek. Kristoren edota Mahomaren gizaldietatik. Fedeen eta dogmen ekarleak \u2014izan\u2014 dira horien erlijioak \u2014baita hinduismoak edota budismoak ere\u2014. Jainkoaren ideia ezarri dute eta gure pentsamendua kamustu ere.<\/p>\n<p><em>Argien mendeen<\/em> ondoren ere, zerutik zetozen dogmak \u2014eskuineko eskuaren aginduz\u2014 lurreko ezkerreko eskuen aginduz estali nahi izan dituzte beste maisu zenbaitek. Den-denek, hitzen eta pentsamenduaren bidez! Maisuen aginduek bete digute geure barne-zorroa. Euren aldian aldiko aginduak betez gabiltza munduan: nork bere izatearen maisu izateari uko eginez, norbera izateko ikasteari bizkar emanda, norbere buruaren jabe izan nahian arrazoiaren gainean arrazoiak pilatuz. Gure pentsamenduaren jabe \u2014izanen\u2014 garen ustetan, aske \u2014izanen\u2014 garela pentsatzera heldu gara.<\/p>\n<p>Pertsonok ez gara ezeren jabe, ordea. Ez gara burua soilik. Sentipenek eta emozioek ere osatzen dute gure izatea. Mina gara, oroi-mina izan ere. Burua, gorputza eta arima \u2014hatsa\u2014 gara: osotasun bat gara. Oinean mina badugu \u2014bidean bide\u2014 mina dugu bihotzean, bihotzean mina badugu, mina dugu buruan. Izaki oso bat gara. Haatik, gure izateak inguru bat behar du inondik ere. Ingurua natura da, baina gu ez gara natura \u2014izadia\u2014 naturalak ez bagara. Naturan egokitu ezean, izate gaixo da gurea. Artean, haatik, kasu eman diezaiogun gure baitatik aldian-aldian igotzen zaigun (h)<em>ego<\/em>-haizeari!<\/p>\n<p>Liburuak \u2014eta iruzkin honek\u2014 hasiera eta amaiera dute, bideak ez du helmugarik ordea. Guk hautatu dezakegu bidaiarako maisua \u2014Osho dela, Krishnamurti dela, Tao dela\u2014 baina gure baitarainoko bidean gu gara maisu bakarra. Gure aurrekoek egindako bidea <em>desibili<\/em> behar dugu. Maisu \u2014edo iradokitzaile\u2014 honen hitzetan: <em>desikasi<\/em>. Hitza ez da dago akademien hiztegian, ezta behar ere. Segi <em>desikasten<\/em>. Egunero behar dugu abiatu, bizi eta hil. Egunero ami\u00f1i hilez gero, eternitatea \u2014maitasuna\u2014 bizi dezakegu. Ez gaitezen beldur izan, ez naturaren beldur bederen, ezta beldurrik ere gizaldiz gizaldi ezarritako maisuen izanei eta esanei. Ez sinetsi, ezta maisuak berak dioena ere. Jakituria \u2014maitasuna\u2014 egon ere, gure baitan baitago.<\/p>\n<p>Mendebaldetik abian naiz, zerua goian lurra behean. Itsasoa ezkerrean, mendia eskuinean. Ingurua bortitza da. G<em>izadia<\/em> da. Ez epaitu G<em>izadia<\/em>. Ez daude ba<em>loreak<\/em>, ba<em>lorazioak<\/em> baizik. Balorazioek \u2014aldian aldiko <em>lorazioek<\/em>\u2014 balio dute, ez beste.<\/p>\n<p>Horra, ekialdetik heldu zaidan haizeak iradokitako hitz sorta.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Asurmendi \/ 2012-10-21 \/ 483 hitz Izenburua: Ekialdetik heldu den haizea Egileak: Pako Aristi, Mikel Markez. Argitaletxea: Elkar.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[9,505,5073,429,504,503],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/946"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=946"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/946\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":948,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/946\/revisions\/948"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=946"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=946"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=946"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}