{"id":9600,"date":"2015-05-20T08:37:42","date_gmt":"2015-05-20T08:37:42","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=9600"},"modified":"2015-05-20T08:37:42","modified_gmt":"2015-05-20T08:37:42","slug":"joseba-sarrionandiaren-nazio-deia-ikertu-du-joxe-azurmendik-jakin-en","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/05\/joseba-sarrionandiaren-nazio-deia-ikertu-du-joxe-azurmendik-jakin-en\/","title":{"rendered":"Joseba Sarrionandiaren nazio deia ikertu du Joxe Azurmendik &#8216;Jakin&#8217;-en"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/2022\/042\/001\/2015-05-17\/joseba_sarrionandiaren_nazio_deia_ikertu_du_joxe_azurmendik_jakin_en.htm\" target=\"_blank\">Erredakzioa \/ 2015-05-17 \/ 321 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>&#8216;Moroak gara behelaino artean?&#8217; saiakerako nazio ikuspegiaz idatzi du aldizkariaren 207. zenbakian. \u00abIrakurketa errazeko liburu zaila\u00bb dela dio.<\/em><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Joxe Azurmendi eta Joseba Sarrionandia batu ditu <em>Jakin<\/em> aldizkariak azken zenbakian, 207.ean. <em>Moroak gara behelaino artean?<\/em> saiakera liburuan (Pamiela, 2010) Sarrionandiak nazio kontzeptuaren inguruan egindako gogoetak aztertu ditu Azurmendik, <em>Gai nagusia<\/em> sailean. Idazle iurretarraren nazioaren ikusmoldearen atzean zer dagoen argitu nahian, Azurmendik berak iaz Ernest Renan pentsalari frantsesaren ideien inguruan plazaratutako saiakera hartu du makulutzat, <em>Historia, arraza, nazioa. Renan eta nazionalismoaren inguruko topiko batzuk<\/em> (Elkar).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Azurmendiren ustez, \u00abesperimentu bat\u00bb egin du Sarrionandiak saiakerarekin, eta liburu harrigarria ondu du, \u00abarazo zailei buruz liburu zail bat irakurketa errazekoa\u00bb. Nazio kontzeptua, zuzenean jorratzen ez badu ere, orrialde gehienetan ageri dela deritzo pentsalariak. Haren ustez, idazleak ez du kontzeptu huts edo akademiko gisa hartzen, guztiarekin saretua baizik, esperientzia pertsonal eta kolektibotik pentsatua. Hori da, Azurmendirentzat, Sarrionandiak eskaintzen duen lehen lezioa: nazioarekiko dagoen arazorik behinena ez dela kontzeptuarena, sentimendu bat dela Sarrionandiarengan, hizkuntzaren arazoarekin muinetik bat egiten duena, eta literaturaren bidez azaldu ahal dena. Estatuaren kontzeptuari lotuta ere ageri da nazio hori. Eta, gainera, idazlearen nazioak humanitatearen kontzeptu bat dakar barnean, Azurmendiren irudiko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pentsalariak dioenez, norbera munduaren aurrean filosofia batekin paratzen da beti, eta Sarrionandiarena \u00abgarbi samar\u00bb geratu dela deritzo: \u00abIzatearena baino gehiago, egitearen filosofia da. Zerbait <em>zer da?<\/em>, baino, <em>zer ari da?<\/em>, interesatzen zaio\u00bb. Horren lekuko, Sarrionandiaren saiakeran jasotako esaldi bat jartzen du Azurmendik: \u00abEz gara moroak. Euskaldunak ere ez. Ezer ez garelako erabaki dezakegu zer nahi dugun izan, eta zer nahi dugun egin. Ez gara ezer, egin arte\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Gaiak<\/em> sailean, unibertsitatean euskarazko ikerketa eta irakaskuntza zertan diren aztertzen duten bi artikulu daude: Ane Larrinagak eta Mila Amurriorena bata, Karmele Artetxerena bestea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Kepa Enbeitari elkarrizketa<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kepa Enbeita Ealo kultur eragileari Lorea Agirre aldizkariko zuzendariak egindako elkarrizketa zabala argitaratu zuen <em>Jakin<\/em>-ek aurreko zenbakian, <em>Historia bizia<\/em> sailean. Enbeitak landutako bi alorri buruzko bi artikulu ere badira: Manex Agirrek Arabako euskalgintzaz idatzi du, Mixel Berrokoirigoinek Ipar Euskal Herriko nekazaritza sindikalismoaz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erredakzioa \/ 2015-05-17 \/ 321 hitz &#8216;Moroak gara behelaino artean?&#8217; saiakerako nazio ikuspegiaz idatzi du aldizkariaren 207. zenbakian. \u00abIrakurketa errazeko liburu zaila\u00bb dela dio.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,75],"tags":[3731,3,4380,808,336,1324,932,5085,4381],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9600"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9600"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9600\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9602,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9600\/revisions\/9602"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9600"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9600"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9600"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}