{"id":9782,"date":"2015-05-27T10:55:10","date_gmt":"2015-05-27T10:55:10","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=9782"},"modified":"2015-05-27T10:55:10","modified_gmt":"2015-05-27T10:55:10","slug":"porrotak-zizelkatutako-garaipen-ametsa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/05\/porrotak-zizelkatutako-garaipen-ametsa\/","title":{"rendered":"Porrotak zizelkatutako garaipen ametsa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1936\/039\/001\/2015-05-24\/porrotak_zizelkatutako_garaipen_ametsa.htm\" target=\"_blank\">Hasier Rekondo \/ 23015-05-24 \/ 405 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua:<\/strong> Ametsak ere zain<\/li>\n<li><strong>Egilea:<\/strong> Mikel Antza<\/li>\n<li><strong>Argitaletxea:<\/strong> Susa<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Mikel Antzaren (Donostia, 1961) ibilbide literarioak antzerkiaren eta narrazioaren itsaso \u00abarrazionalagoak\u00bb zeharkatu ditu orain arte. Argitaratutako lehen poemario honetan, <em>Ametsak ere zain<\/em> (Susa, 2015), ibilbide politiko zein existentzialaren gaineko ahots lazgarri bezain barnerakoiak uztartu nahi izan ditu, ametsaren molde \u00abirrazionalagoa\u00bb zizelkatuz. Joseba Sarrionandiaren hitzaurrean bertan ematen zaigu kontraesankorra ere gertatu litekeen askatasun egarri baten berri, \u00abaskatasuna kanpotik helduko litzatekeen zerbait ez dela eta kartzelan bilatzen du presoak, non eta azken txokoan, norberaren baitan, eta lagunengan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Norberaren baitako hori iruditu zait Antzaren ahots poetikoaren alderik lortuena eta erakargarriena, ezbairik gabe. Militantearen testigantza politikoaren aztarnak liburu osoan zehar barreiatzen badira ere, liburua bera testigantza horren oximoron poetikoa izanik, Antza poetak ez du inoiz galduko irudigintza ferekatzeko grina. \u00ab&#8230;hemen nago \/ ihes ederrean baitaratua \/ aurreikusi gabekoa idazten \/ hatz herdoilduetan elur gorri \/ begietan antzigar gandu \/ mihi izotz ezpata hauskor&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburua sei azpiataletan banatuta dago, bakarrizketa poetikoaren moldeari jarraiki betiere , poema luzeak maisuki ehunduz: <em>Intro<\/em>, <em>Bellum<\/em>, <em>Carcer<\/em>, <em>Mors<\/em>, <em>Invictus<\/em> eta De <em>Profundis<\/em>. Guztietan emango zaigu \u00abETAkoa \/ nintzen \/ naiz \/ eta izango naiz\u00bb pertsonaia publikoaren berri, modu pertsonalagoan edo publikoagoan eman ere. Politikaz edo poetikaz idatzi beharraren gaineko dikotomia antzuetan erori baino lehen, esan dezadan, egilearen nondik norakoa ezagututa liburuak aurreiritzi ugari jasoko dituen arren (zenbaitzuk hegaldatu dira honezkero iruzkin literarioen gordelekuetan barrena), kalitate literarioa ezin zaiola ukatu, esaterako, Susa argitaletxeak azkenaldian kaleratutako kartzelako liburu lar errepikakorrei aise gailentzen baitzaie.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lehen lerroan bizitako gerraren gaineko testigantzan damu aztarnarik bilatu nahi duenak jai du. \u00ab&#8230; ez al duk deus esan behar odolaz?\u00bb bere buruari gaztigatu galdera jakinari horrela erantzun baitio poetak: \u00abez dut nik hautatu herri hau \/ ez dut nik hautatu hizkuntza hau \/ altxatu naiz \/ herritarrak zapaltzen dituztenen kontra \/ garaiturik gabeko garaipena amets\u00bb. Ezer hautatu ez badugu, zertarako hautatu zerbait? Hitzon egileak berak \u00abbaina lasaigarriagoa izango da esatea: geu gara kapitalismoa\u00bb adieraziko du <em>Carcer<\/em> atalean. Kontraesanak kontraesan, zerbait baldin bagara kontraesan itzel bat besterik ez, Antza poetak Antza gizakiaren gaineko potretik errealena emango digu <em>Mors<\/em> ispilu iraulian: \u00abBadoa bizia ausikika \/ hanketan eta besoetan \/ bihotzean eta garunean \/ bide bazterrean zaurituta \/ hatsanka erori garenoi \/ jaramonik egin gabe\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zenbait pentsamendu \u00abpolitikoki ez zuzen\u00bb ere agertzen ditu poetak, baita politikoki lerrokatzen zaienekin ere. Niri bezainbat bitxi egin liezazkioke irakurleari ere: \u00ab&#8230; bizi zareten ez-munduaren copyrighta \/ salatariak eta gezurtiak saritzen \/ egia eta elkartasuna zigortzen&#8230;\u00bb. Nork du egiaren copyrighta amets honetan?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hasier Rekondo \/ 23015-05-24 \/ 405 hitz Izenburua: Ametsak ere zain Egilea: Mikel Antza Argitaletxea: Susa<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[3731,4471,3,1965,5073,2130,559],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9782"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9782"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9782\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9784,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9782\/revisions\/9784"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9782"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9782"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9782"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}