{"id":9804,"date":"2015-05-28T14:39:55","date_gmt":"2015-05-28T14:39:55","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=9804"},"modified":"2015-05-28T14:39:55","modified_gmt":"2015-05-28T14:39:55","slug":"talkatik-sortutako-printzak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2015\/05\/talkatik-sortutako-printzak\/","title":{"rendered":"Talkatik sortutako printzak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1757\/030\/001\/2015-05-27\/talkatik_sortutako_printzak.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2015-05-27 \/ 706 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Karlos Linazasorok literatura ikusteko daukan modua laburtu du &#8216;Literatura hiztegi tekniko laburra&#8217; liburuan. Umoristikoki, filosofikoki eta samurki landu ditu genero nagusiak.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Idazten hasten denean, literatur genero batzuek Karlos Linazasororen (Tolosa, Gipuzkoa, 1962) alderdirik basatiena azaleratzen dute. \u00abBeste batzuek, aldiz, nire samurtasuna, lirikotasuna\u00bb. Biak dira inportanteak, bai haren literatur egitekoan \u201440 bat obra kaleratu ditu azken 25 urteotan: poesia, saiakera, narrazioa, nobela, haur literatura, antzerki lan bat eta aforismo liburu bat&#8230;\u2014 eta baita haren baitan ere. \u00abBi aldeek talka egiten dute nigan\u00bb. Hain zuzen, Linazasorok literatura errealitatearekin talka egiteko teknika edo gailu gisa erabiltzen duela iruditzen zaio Harkaitz Canori. \u00abTalka horren bidez printzak, txispak lortzeko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Printza horiek argitu dezakete Linazasoro poetikoa, umoristikoa, ironikoa, filosofikoa, zirtolaria, aforistikoa, fantastikoa&#8230; \u00abEz dakit zenbat Linazasoro dauden&#8230;\u00bb, dio egileak berak. Ibon Ega\u00f1a kritikariaren aburuz, Linazasoro ia guztiak biltzen ditu, behintzat, <em>Literatura hiztegi tekniko berria<\/em> (Elkar) liburuak. Beraz, literaturako genero guztiak landu ditu horretan. \u00abLiteratura ikusteko daukadan moduaren laburpen bat da\u00bb, argitu zuen Linazasorok berak, atzo, Donostian egindako aurkezpenean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Tiraderan zeukan \u00ab<em>desmadrea<\/em>\u00bb du sorburu haren erreferentzia berriak. \u00abDenetik nuela ikusita, zera pentsatu nuen: &#8216;Ea lortzen dudan hau guztia liburu bakar batean sartzea&#8217;\u00bb. Eta hiztegiarena ideia egokia izan zitekeela erabaki zuen. Hiztegi baten gisara egituratu du, hortaz; lehen-lehenik kontzeptua definituz (<em>Aforismo<\/em>, <em>Errealismo<\/em>, <em>Komedia<\/em>, <em>Metafora<\/em>, <em>Musurismo<\/em>, <em>Soneto<\/em>, <em>Ukronia<\/em>&#8230;) eta gero adibide praktikoak erabiliz, baina \u00abmuturrera eramanda\u00bb, Canoren arabera. \u00abDefinitzeko orduan, gainera, hasieran eusten dio korrekzio akademikoari, bai, baina, hirugarren lerrorako, literaturarekin erasotzen dizu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pentsatzen du Linazasorok bere ertz guztiak azaltzen dituela liburuak, eta direla ipuinak, direla poemak, direla mikroipuinak, ironiarekin, umorearekin eta, areago, sarkasmoarekin zorrozten dituela; \u00abbaita maitasunarekin ere\u00bb. Nolabaiteko \u00abamets borgianoa\u00bb da <em>Literatura hiztegi tekniko berria<\/em> argitaratu izana. \u00abIdazle guztiok daukagun ametsa da liburu total, erabateko, guztizkoa noizbait idaztea; zure liburu guztiak bilduko dituen liburu zirkular bat ontzea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Behin hori osatuta pentsatu izan du beharbada itxi zezakeela ziklo bat, edo literatura \u00ab<em>bukatu da<\/em>\u00bb esan zezakeela. \u00abBaina ez da ezer bukatu, kaxoia berriro betea baitaukat, eta ez da, gainera, ziklo baten amaiera\u00bb, bota zuen, umorez bezala ironiaz, komunikabideen aurrean egindako agerraldian.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Obsesioez ere mintzo da idazlea azkeneko liburuan. Gauzak labur esateko beharra sentitzen du, esaterako, eta, orduan, idazkera \u00abkasik aforistikoa\u00bb erabili du. \u00abPotoloa da liburua \u2014300 orrialde pasa\u2014, baina barrukoa esaldi laburrez, printzaz osatuta dago, eta mikroipuinak 200 dira ia. Luzea den bakarra <em>nouvelle<\/em>-a da \u2014<em>Zapata-lotzailearena<\/em> izenburua dauka\u2014, 80 bat orrikoa\u00bb. Finean, nobela baten gidoia dela esango luke egileak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Garatzea gehien kostatu zaion epigrafea antzerkiarena izan da. \u00abPoesia du gai, eta eskatzen zuen erudizioa, sakontasuna\u00bb. Oso \u00ab<em>beckettianoa<\/em>\u00bb iruditzen zaio. \u00abBi pertsonaien arteko kalaka etengabea da, baina ia-ia ez dute elkar komunikatzen\u00bb. Horra, hain justu, haren beste kezketako bat.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ega\u00f1aren hitzetan, komunikatzeko ezintasun hori, heriotza, denboraren joana eta \u00abbizitzaren zentzugabekeriak sortutako larridura\u00bb daude liburuaren funtsean, erroan, eta horiek ematen diote batasun bat literatur molde askotan idatzitako lan horri. \u00abPerplejidade horren aurrean hartutako bideak dira ezberdinak: batzuetan, lirismoarena; besteetan, gehiegikeriarena, paradoxarena&#8230;\u00bb. Eta umorearena ere bai, noski: \u00abGauzei logika bat bilatu nahian dabiltza pertsonaiak, jakinda bilaketa hori alferrikakoa dela gehienetan; eta, horren aurrean, umorea da aterabide bakarrenetakoa\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Ordena, desordenarekin<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Izenburuak sortzen du lehen talka, \u00abaurreneko tranpa\u00bb, Canoren esanetan: \u00abKarlos [Linazasoro] espezialista baita adierazten duenaren kontrakoa esaten, eta esaten duenaren kontrakoa adierazten\u00bb. Desordena da Linazasororen beste teknika bat printzak sortzeko ahaleginean, <em>Twist<\/em> liburuaren egilearen ustetan: \u00abOrdena lortzeko, desordena erabiltzen baitu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Talkak aipatuta, elkarrizketen tonua da nabarmentzekoa, Canorentzat: \u00abPelukeria batekoaren eta greziar tragedia batekoaren arteko nahasketa&#8230; Inposiblea! Inposiblea baina eraginkorra\u00bb. Beste adibide bat talkarako, anakronismoei heltzen dienean: Gregor Samsa El Corte Inglesera joaten denekoa, esaterako. \u00abEsperimentuak ezin du gaizki atera\u00bb. Umore hiperbolikoa ere bada haren beste tekniketako bat. \u00abLangabeak baino lanpostu gehiago sortzen dituen politikariaren istorioa kontatzen duenean, esaterako\u00bb. Edo nola kentzen dien hautsa betiko atsotitzei: \u00abHilberri guztiek zopako bat eramaten dute besapean\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburua irakurtzen ari zen bitartean, ironiatik algararainoko espektroa ibili dute Ega\u00f1aren erreakzioek. \u00abAutoironiak dena hartzen du, hasieratik bukaeraraino\u00bb. Baita literaturaren gaineko kezkak ere: \u00abPoesiaren funtzioa zein den etengabe galdetzen du\u00bb. Eta egileak berak erantzuten dio galdera horri, Canok argitu zuenez. \u00abZertarako literatura eta poesia? &#8216;Hitza irekia mantentzeko&#8217;, erantzuten du\u00bb. Indar \u00abdena-barne-biltzaile bat\u00bb dauka liburuak; \u00abaurreneko eta azkeneko liburuek daukatena, hain zuzen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Xabier Mendiguren Elkarreko editorearen irudiko, Linazasororen <em>summa<\/em> da <em>Literatura hiztegi tekniko berria. \u00ab<\/em>Linazasoro idazlea ondoen erakusten duen liburua da, seguru asko\u00bb. Egilea ados dago: literatura ikusteko daukan moduaren bilduma bat da, printzaz printza bildua.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2015-05-27 \/ 706 hitz Karlos Linazasorok literatura ikusteko daukan modua laburtu du &#8216;Literatura hiztegi tekniko laburra&#8217; liburuan. Umoristikoki, filosofikoki eta samurki landu ditu genero nagusiak.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[3731,3,188,539,4481,3847,112,520,5073,397],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9804"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9804"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9804\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9806,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9804\/revisions\/9806"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9804"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9804"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9804"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}