Lan-orri bat edo web-orri bat da, galdera batzuk eta Interneteko helbideen zerrenda bat dituena. Ikasleek Interneteko helbide horietan bilatu behar dituzte erantzunak. Azkenean, Galdera nagusia dago. Galdera horren erantzuna ez da zuzenean agertzen bisitatutako web-orrietan, eta horrek bilaketan ikasitakoa integratzea eta baloratzea eskatzen du. Altxorraren bila motatako jarduerak estrategia erabilgarriak dira gai jakin bati buruzko informazioa eskuratzeko eta IKTekin eta Internet bidez informazioa eskuratzearekin lotutako trebetasunak eta prozedurak praktikatzeko. Besteak beste, ikasleen ulermenezko irakurketa hobetzeko eta Interneten informazioa bilatzen irakasteko aukera ematen digute. |
Altxorraren bila DBH: Emakume idazlea
Zer da Altxorraren bila?
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia