|
Laburpena: Anak eta Martinek
orduak eta orduak pasatzen dituzte gurasoek kontatzen dizkieten ipuinak
entzuten. Baina hobekien kontatzen dituena amona da. Gustua ematen zuen
oporrak haren etxean pasatu eta oheratzeko ordua ailegatzeak. Hori zen Martinek
zeukan txikitako oroitzapenik atseginena: aiton-amonekin egonaldi luzeak
egiten zituen, haren arrebak txintik atera gabe orduak eta orduak sehaskan
aguantatzen zituen bitartean. Aitonak, alabaina, ez zekien ipuinak kontatzen.
Batzuetan ez zituen osorik gogoratzen; beste batzuetan, berriz, batzuk besteekin
nahasten zituen. Edo erdian jendea faltatzen zitzaien. |