Amak plastakoa eman dit

liburuaren azala

7 urtetik aurrera

Familian irakurtzeko ipuina.

Nori zuzendua dago kontakizuna?
Haurrentzako formatuan egina dago, baina amentzako eta aitentzako ere bada. Beraz, hiru hartzaile-edo izango lituzke ipuin honek eta zehazki hiruretan pentsatuz idatzitakoa da.

Lehenik eta behin gurasoek irakurri beharko lukete euren irakurketa propioak egiteko, eta gero seme-alabekin irakurri. Izan ere, haurren ikuspegitik mezu jakin bat izango du segur aski, eta amaren eta aitaren ikuspegitik irakurrita beste mezu batzuen aukera ere irekia uzten du.

Pilar Iparragirre

Laburpena:

Protagonista triste dago, izan ere amak plastakoa eman dio eta berak ez du ulertzen zargatik. Hasteko, bere buruari galdetzen dio; eta gero izeba Maikari, amonari, gelako lagun bati eta andereñoari berari. Denek arrazoi bana eman diote, baina bera ez dago ados.

Egilea:
Ana Urkiza
Argitaletxea:
Aizkorri
Urtea:
2004
Bilduma:
Mendi sorgindua
ISBN:
84-8263-343-0
Prezioa:
5 €

_______________________________

EIBZ