Antton eta hostoak

Antton eta hostoak

Laburpena:

Hosto bat gehiago eta Anttonek hosto guztiak jasoak izango ditu. Bat-batean, ordea, haizea harrotu eta hor doa hosto hori airean. Hosto txiki bat harrapatzea erreza ematen du. Zer da Anttonentzat hosto huts bat hegan?

Tamaina handiko album ilustratua dugu hau, kolore zuria nagusi. Ilustrazioak ezinbestekoak dira, liburuan testu gutxi dago eta. Naturako elementuetan (zuhaitzak, harriak) collage izeneko teknika erabiltzen da. Umorea ttanttaka, irakurketa atsegina eta irribarrea sortzeko modukoa.

 

Egilea:
Ole Könnecke
Itzultzailea:
Lola Erkizia
Argitaletxea:
Alberdania
Urtea:
2008
Bilduma:
Albumak koloretan
ISBN:
978-84-9868-029-4
Prezioa:
12 €
R:
4918

_______________________________

EIBZ