Ate atzeko zuloa

DBH 3. maila

Laburpena:

Olga eta Alex ikaratuta daude bizi diren etxebizitza-sailean gertatzen ari diren gorabehera misteriotsuak ikusita. Susmoa dute beren artean izaki arrotzen bat bizi ote den, bertako guztien bizitza-hariak mugitzen dituena. Ia bizilagun guztiek jasan behar izan dute gertaera arraroren bat, eta igogailuaren ingurura bideratu dituzte beren susmoak. Duela urte batzuk bi ume desagertu omen ziren inongo arrastorik utzi gabe, eta...

Zientzia-fikzioa, beldurrezko generoa eta ukitu surrealistak nahasten dira liburu honetan. Azaldu baino, iradoki egiten den beldurra lantzen du liburuak. Amaiera erabat ezustekoa eta ezohikoa da, logikari ihes egiten diona baina liburuaren gaia eta tonuarekin erabat bat egiten duena.

 

Egilea:
Josep Sampere
Ilustratzailea:
Iturri
Itzultzailea:
Antton Olano
Argitaletxea:
Erein
Urtea:
2009
Bilduma:
Perzebal
ISBN:
978-84-9746-541-0
Prezioa:
12,50 €
R:
5939

_______________________________

EIBZ