Begi-niniaren poemak

liburuaren azala
Haikuak japoniarren poesia egiteko modu eta neurri berezi baten fruitu dira. Laburrak. Erritmo oso bizikoak. Hitz gutxitan mundu oso bat zabaltzen dakitenak: leiho txiki-txiki batetik begiratuta ere zerua beti baita mugagabe.

Liburu amaieran idazleak berak esaten digu eskolan erabiltzea erabakiko balitz nola erabili beharko luketen: errezitatuz, erritmoa bilatuz…. Baina, horretaz gain, poema hauek ahalmen handikoak ditugu, ukitu egiten dute irakurlearen sentiberatasuna, eta, une batez, berak ere haur izan nahi luke, hitzekin jolasteko.
Egilea:
J.K. Igerabide
Ilustratzailea:
Luis Emaldi
Argitaletxea:
Erein
Urtea:
1999
Bilduma:
Auskalo Bumeran
ISBN:
978-84-7568-818-3
Prezioa:
6,50 €
R:
1540

_______________________________

EIBZ