Begira-begira. Tradizioaren leihotik

liburuaren azala

Zortzi idazlek idatzi dituzte liburu honetako ipuin, poema eta bestelako hizkuntz jolasak.
Tradizioa oinarri hartuta, idazle bakoitzak lan berri bat baino gehiago idatzi du libururako, eta guztira 53 obra labur jasotzen ditu Begira-begira-k.

Ipuin laburrak dira guztiak eta poesiak eta hitz-jokoak tartekaturik daude ipuinen artean. Egitura hau oso aproposa izango zaie gurasoei gauero lokartu aurretik gure ahozko tradizioaren zati txiki batekin goxo-goxo gozatzeko aukera izango dute haurrek zein helduek.

Egilea:
Batzuen artean
Ilustratzailea:
Elena Odriozola
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2007
Bilduma:
dona-dona
ISBN:
84-9783-432-1
Prezioa:
22 €
R:
4292

_______________________________

EIBZ