Belarraren ahoa

liburuaren azala

DBH 2. zikloa

Demagun Hitler ez zela Berlinen hil 1945ean. Demagun ez zuela gerra galdu eta Europa osoaz jabetu zela, Britainia Handia barne. Demagun itsasoz doala Manhattanen jabe egitera. Itsasontziko sotoan, preso, Charles Chaplin komediantea.

Demagun, 1886an, Frantziatik New Yorkera Askatasunaren Estatua puskatan daramaten itsasontziaren soto haietan Olivier Legrand izeneko polizoia doala Ameriketara.

Askatasun pertsonalaren alegoria ederra egiten du Harkaitz Canok bi historia horiek bat egiten duten unetik aurrera, kontakizun bizkor, samur, poetiko honetan.

Egilea:
Harkaitz Cano
Argitaletxea:
Alberdania
Urtea:
2004
ISBN:
84-96310-20-5
Prezioa:
11,50 €
R:
2226

_______________________________

EIBZ