Bi ipotx gure etxeko sofan

liburuaren azala

Laburpena: Lehengo batean, eskolatik itzuli nintzenean, bi ipotx aurkitu nituen gure etxeko salan. Batek pentsa dezake horrela hasten den ipuin batek irudimentsua behar duela izan, ipuin magikoa behar duela izan. Eta halaxe da.
Ipotxa aipatzean Edurne Zuriren lagunak etortzen zaizkigu gogora, eta halaxe gertatzen da ipuin honetan ere.

Eragin bitxia izan zuen ipotxen presentziak familian. Aita, telebista ikusteko, haien erdian eseri eta ez zen han zeudenik ere ohartu, aita ez baita ezertaz ohartzen albisteak entzuten dituen bitartean... Amak, beriz, afaltzera gonbidatu zituen natural-natural.

Egilea:
Arantxa Iturbe
Ilustratzailea:
Jon Zabaleta
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2004
Bilduma:
Kuku
ISBN:
78-84-9783-143-8
Prezioa:
7,6 €

_______________________________

EIBZ