Chillida eta ni

Album ilustratua-Ezagutza liburua

Editoreak dioenez, "jolasaren bidez Txillidaren estetikara hurbiltzea da asmoa; imitatuz eta jolastuz formak nondik datozen ikasteko gonbita da".

Formatu handiko albuma da Chillida eta ni. Albumaren 56 orrietan zehar gozatzeko gonbidapena dago; haurrentzat, jakina, baina baita helduentzat ere.

Bukaeran, Jolastegia izeneko atala dugu. Bertan, Txillidaren obrekin jolasteko hainbat modu proposatzen zaizkigu. Amaieran berriz, eskultura lanen katalogo zehaztua ageri da .

Egilea:
Eli Landa
Ilustratzaileak:
Concetta Probanza eta Borja Muñoz
Argitaletxea:
Alberdania
Urtea:
2008
Bilduma:
Albumak koloretan
ISBN:
978-84-9868-176-5
Prezioa:
16 €

_______________________________

EIBZ