Gose jokoak

16 urtetik aurrera

"Gose jokoak" telebistarako zientzia fikzioa

Abentura dago liburuan, ekintza ugari; grina eta gorrotoa ere bai, baina, batez ere, maitasuna. Hurbileko zientzia-fikzio baten bidez, gaur egungo gizartearen alegoria egiten du idazleak.

Demagun etorkizun hurbilean AEBetan hondamendi handi bat gertatu, eta orain Panem deritzon nazioa 12 barrutitan banatzen dela. Hamaika gerraren ondoren, Kapitolioa nagusitu egin zaie gainerako barrutiei; eta, ordainetan, barruti bakoitzetik bina neska-mutil aukeraten dituzte Kapitolioari tributu gisa eskaintzeko.

Pertsona bat baino ez da ausartuko arauak haustera eta bere familiarentzat zer jana ekartzera: Katniss da, hamasei urteko neska. Haren printzipioak proban jarriko dira Gose Jokoetan.

Lehenengo kapitulua pdf

Egilea:
Suzanne Collins
Itzultzailea:
Koro Navarro
Argitaletxea:
Alberdania
Urtea:
2009
ISBN:
978-84-9868-061-4
Prezioa:
10,50 €
R: 5920

_______________________________

EIBZ