Harry Potter eta Fenixaren ordena

liburuaren azala
Harry Potterren liburuak ez dira inondik ere hutsak eta inozoak, Mendigurenen ustez. «Nik onartzen dut Harry Potter ez gustatzea batzuei, mota honetako literatura ez dutelako atsegin», dio itzultzaileak. «Baina ezin da esan inozokeria hutsak direla eta liburuen atzean ezer ez dagoela. Besteak beste, milioika irakurlerentzako mespretxu bidegabea delako. Uste dut horrelako kritika asko liburua irakurri gabe egiten direla, liburuak irakurtzen dituenak ezin baitu ukatu liburu mamitsuak eta serioak direla. Abentura eta desbentura liburuak dira, entretenigarriak, eta umeak eta gaztetxoak alde horrekin geratuko dira bereziki. Baina irakurlea harrapatzeko dohaina izateaz gain, nahi duenari zer pentsatua ematen dioten liburuak dira».
Egilea:
J.K. Rowling
Itzultzailea:
Iñaki Mendiguren
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2004
ISBN:
84-9783-190-X
Prezioa:
24 €
R:
1197

_______________________________

EIBZ