Historia eta Narrazioak

liburuaren azala

16 urtetik aurrera

Testamentu Zaharreko
istorioak (II)

Liburuki hau bera ere bi zatitan banatuta dago: Historiako kontakizunak, batetik, eta Narrazioak, bestetik. Jakina denez, Testamentu Zaharreko liburu batzuek Israelen historia "ofiziala" kontatzea dute helburu. Horietatik hartu ditugu lehen zatian ageri diren kontakizun ezagunak: Josueren gorabeherak, Sansonenak, Dabidenak e.a.

Badira, ordea, historia "ofizial" horretatik bereiz sortu ziren narrazioak eta literatur emaitza paregabeak direnak. Gaur egun aipatzen diren generoekin alderatuta, narrazio laburrak direla esango genuke. Horrelakoak dira bigarren zatian bildu ditugunak: Rut, Tobias, Judit...

Egilea:
Jose Antonio Mujikaren bertsioa
Ilustratzailea: Alvaro García Lema
Argitaletxea:
Erein
Urtea:
2002
Bilduma:
Gure Klasikoak
ISBN:
978-84-9746-070-5
Prezioa:
14,50 €
R:
2774

_______________________________

EIBZ