Laburpena: Eskola batek gela berezi bat du: Barrakoia. Bertan munduko lau bazterretatik etorritako neska-mutilak sartu dituzte. Ikasle bihurriak, nota txarrekoak eta atzerritarrak biltzen dira han. Gela horri buruzko iritzi eta metodo kontrajarriak erakutsiko dituzte eskolako zuzendariak eta Felipe maisuak. Ikasleek hiztegi sekretu bat osatu dute norberaren herriko hitzekin. Horrek eman dio liburuari izenburua. Protagonista Mei da eta gela horretan agertu denetik dena aldrebestuko
da; gizakiekin komunikatzeko aukera gutxi izanik, zomorroekin hitz egiten
du. Trebetasun horrek egoera harrigarriak sortuko ditu. Ikasturteak aurrera
egin ahala Meik duen bilakaera da istorioaren muina. |
||||||||||||||
|
_______________________________