Hobbita

Laburpena:

Hobbita: edo joan-etorri bat, liburuak kontatzen du nola bizi zen bere hobbit-zuloan lasai aski Bilbo Baggins, Bag End herrian. Baina Gandalf aztiak eta ipotx talde batek ziztaturik, nola aurkitu zen nahasturik Smaug Bikainaren altxorra berreskuratzeko abenturan. Baina nork aurre egin altxorra bere zuloan zeukan dragoi izugarri handi eta arriskutsu hari?

Istorioa beraz, bilaketa bat da, episodioka kontatua, eta gehienetan Tolkienen Mundu mitikoko izaki bereziak agertzen dira. Tarteka kantak eta poematxoak, asmakizunak eta abar daude. Kritikariek parekotasunak aurkitu dituzte ipuin honetako gertaeren eta II. Mundu Gerran Tolkienek berak izandako esperientzien artean.

Tolkien idazlearen liburu famatua da, filmetarako oinarri izan dena. Kontakizun ederra eta gazteendako egokia. Itzulpen ederra, erosoa eta atsegina da.

 

Egilea:
J. R. R. Tolkien
Ilustratzailea:
Alan Lee
Itzultzaileak:
Sergio Ibarrola eta Xabier Olarra
Argitaletxea:
Igela
Urtea:
2008
Bilduma:
Mintaka
ISBN:
978-84-87484-87-2
Prezioa:
15 €
R:
5220

_______________________________

EIBZ