Itsasoko loti ederra

DBH 1. maila

Egileak Loti Ederraren ipuina bere erara kontatu du, pertsonaia eta egoera berriak asmatuz eta giro berrietan kokatuz…

Ipuin tradizionalen ezaugarri edo “arauetatik” abiatuta, berritasuna erantsi nahi izan dio kontakizunari. Horretarako, iratxo zirikatzaile bat asmatu eta harekin hainbat gaiez izandako elkarrizketak tartekatu ditu: betiko topiko edo estereotipoak, literatura baliabideak, plagioa, testuartekotasuna, ahozko literatura, kostunbrismoa, amaiera itxia ala irekia… Kontzeptu horiek guztiak ikasleei aise samar ulertarazteko egokia izan daiteke liburua.

Umorez eta liluraz hornituriko liburua da, haur nahiz helduentzat egokia, betiko gogoratzen diren kontakizunen altxorrera igarotzeko modukoa.

Egilea:
Xabier Mendiguren
Ilustratzailea:
Jose Belmonte
Argitaletxea:
Elkar
Urtea:
2009
Bilduma:
Xaguxar
ISBN:
978-84-9783-677-7
Prezioa:
14 €
R:
5919

_______________________________

EIBZ