Jenio gaiztoa

liburuaren azala

Pello Añorgak, tonu umoretsuan olatu baten jenio gaiztoaz berba egiten du.

Amatxo eta Aitatxo, aspaldiko partez, hondartzara joan dira Lolarekin. Zein ondo! Amatxo eta Aitatxo egunkaria irakurtzen hasi dira segituan; Lola, aldiz, olatuekin jolasten hasi da: Lo eta La, Lo eta La.

Olatuek ez dute harrapatzen. Olatuek aurrera egiten dute; Lola, berriz, atzera. Zein dibertigarria den!

Alabaina, bat-batean...

Egilea:
Pello Añorga
Ilustratzaile:
Jokin Mitxelena
Argitaletxea:
Aizkorri
Urtea:
2007
Bilduma:
Irakurriz, bizi
ISBN:
84-8263-364-3
Prezioa:
5,75 €
R:
4288

_______________________________

EIBZ