|
DBH2. zikloa
Homeless edo etxegabeen arazoa plazaratzen du gazteentzako nobela honek,
eta intriga eta jakin-minari uneoro eusteko balio dion egitura azkarra
du.
Kale gorrian bizi da Link, gurasoekin moldatu ezinik etxetik joan zenetik.
Londresen dabil nora ezean, izuak eta hotzak kizkurtuta. Ez da erraza
kaleko bizitza, jateko zerbait eta lotarako tokia aurkitu behar du egunero,
eta egun bakoitza da biziraupenerako borroka.
Aldi berean, Shelter izeneko morroi batek kaleak garbitu egin nahi ditu,
eta eskale etxegabe horientzat baditu bere planak irakurlea Shelter eta
Link-en bideak noiz gurutzatuko diren irrikaz eta beldurrez egongo da. |