Kokoriko

Laburpena:

Birmaniako alegia batean oinarritzen da ipuina. Ama oiloak eta haren semetxoak bizkotxo bat egin behar dute, eta semea sua egiteko adaxken bila abiatu da basora. Katamotzarekin kontuz ibiltzeko esan dio amak. Katamotzak txoritxoa harrapatu du, baina libre utziko du, bizkotxo erdia ematearen truke. Amak bizkotxoa egin duenean, ordea, Kokorikok guztia jango du.

Alderdi estetikoan oso ongi zaindua dago liburua. Testuak poesia ukitua du. Ilustrazioek garrantzi handia dute, marrazkiak ikusgarriak dira. Irakurtzen hasi berri direnentzat liburu egokia da.

Adiskidetasunaz, laguntasunaz, maitasunaz eta ezberdintasunaz mintzo da istorioa.

Egilea:
Marisa Nuñez
Ilustratzailea:
Helga Bansch
Itzultzailea:
Arkaitz Goikoetxea
Argitaletxea:
Txalaparta
Urtea:
2009
Bilduma:
TXO!-OQO
ISBN:
978-84-8136-563-4
Prezioa:
13 €
R:
5850

_______________________________

EIBZ