|
Literatura Unibertsala
DBH 2. zikloa
Liburu hau esku artean hartzen duen irakurleak literatura unibertsaleko
bost idazleren estilo zein istorioekin gozatzeko aukera ederra izango
du eta, bide batez, bere lehen amodioa ekarriko du gogora, eta, ziurrenik,
guztietan aurkituko du bere burua islatua, esaldi bakar batean besterik
ez bada. Estilo ezberdinez kontatutako istorioak, non idazle bakoitzaren
estiloa argi ikus dezakegun:
- Dylan Thomasek bere jatorrizko Galesko gazte giroa ekarriko digu,
lagunartean egindako irteeran gertatutakoa.
- Pavese italiarra samurtasunez eta era berean barru kontzientziaz
ariko zaigu sentimenduen bide azalezinak erakutsiz.
- De Nerval frantziarra erromantizismoaren estilo garbienaren erakusle
dugu.
- Maupassantek beldurrezkoa baino ezusteko elkartzeen samurtasuna eta
ametsa biziaraziko dizkigu, errealitatearekin alderatzen denean bizitzaren
alderik saminena azalduz.
- Frantsestutako Beckett irlandarrak bost ipuinetako artean estilo
bortitzena eskaintzen digu, bere ohiko estiloari jarraituz.
|