|
DBH 4. maila
Protagonista bera da narratzailea. Liburua 6 kapitulutan banatuta dago.
Historiak errealitaterako bi bide zabalik uzten dituenean, zein ote da
egiazkoa? Itsaso unibertsitateko ikaslea da eta Herauskorritseren harrizko
aldarea aurkitu du: gertakari historiko ez oso garbi baten lekuko da.
Gorka adiskidea eta Karlos irakaslea bidelagun ditu, gauzak argitu eta
aukera egokia zein den erabakitzeko. Baina gertakizunak ez dira ia inoiz
aurreikusi bezala ateratzen, eta ustekabeek Itsaso azpiratzeko adina indar
har dezakete.
|