Lurmentzean

16 urtetik aurrera

Laburpena:

Lan honek Peru Abarka narrazio laburren lehiaketa irabazi zuen 2009an. Bertan, bikote bat ostatu dotore eta isolatu batean elkartuko da, elkarrenganako pasioari bide emateko; errepidean eta kanpoan elurra urtzen ari da, baina elur jausi berriaren zuritasuna zikintzen hasi da; lurmetzen.

Narrazio ederra da, zehatza eta aldi berean iradokitzailea, baina ilustrazioak ez dira atzean gelditzen. Testua ia-ia irakurri gabe, batek usaina har diezaioke narrazioari, ilustrazioek zehaztasunez adierazten digutelako ipuinaren urrats bakoitza. Ilustrazio bikain hauek Nuria Hernandez bilbotarrarenak dira.

 

Egilea:
Xabier Mendiguren Elizegi
Ilustratzailea:
Nuria Hernández
Argitaletxea:
Gero
Urtea:
2009
Bilduma:
Abarka
ISBN:
979-84-271-3071-5
Prezioa:
14 €
R:
5916

_______________________________

EIBZ